Aurkezpen interesgarri hau eskaini digu Felipe Zayasek:
IKTak
Hizkuntzaren bidezko komunikazio-gaitasunaz
IKTak eta didaktika
Askorentzat, IKTen formazioa da didaktikarekin duten lehen kontaktua. Inork ez die irakatsi irakasten orain arte eta jasotako ereduak errepikatu dituzte. Horregatik, IKTetan formazioa ematea aitzakia izan da azkenean metodologiaz eta ebaluazioaz hitz egiten jartzeko.
Mak-ek Ainhoa Ezeizari egin dio elkarrizketa oraingoan: Ainhoa Ezeiza, sare sozialetatik irakaskuntzara (y viceversa) (Mi blog de blogs)
Apunteak hartzeko era berriak
Produktibitate pertsonala idazgai duen Think Wasabi blogean ikaslearentzako gomendio eta aholku batzuk jarri dituzte, teknologia berriak nola erabili eskola tradizional batean: apunteak sarean gorde zuzenean, arbelari argazkiak egin... Gaur egun erraza da egia esanda.
LdeLengua 27
27. biderrez gomendatuko dugu podcast hau. Oraingoan besteak beste Competencia estratégica para la comprensión auditiva en español como lengua extranjera lanaren harira gauza interesgarriak entzun daitezke entzutezkoaren ulermenaren lanketaz.
Horrez gain atal berria zabaldu dute blogean, tutorialen bilduma. tresna telematiko batzuen inguruko screencast edo bideo-tutorial batzuekin hasi dira.
Mahara: portfolio digitalak
Abel Camachok Ireki blogean Mahara sistemaren sarrera azalpena egin digu: Mahara porfilio digitalak sortzeko tresna. Santurtziko Udal Euskaltegian probatzen eta ezartzen ibili dira azkenotan hain zuzen ere.
Radio Lingua Network: hizkuntzak ikasi dosi txikietan
Via Aprendre Llengües ailegatu gara RLN zerbitzura. Hizkuntzak ikasteko aukera berriak eskaintzen ditu Language-learning wich fits your lifestyle leloaren bueltan. Hauek aipagarriak:
- Podcast moduko zerbitzuak, interesgarriak "one minute" deitutakoak, minututik beherako hainbat ikasgai edo entzungai.
- Twitter-en bidezko hizkuntz-ikasgai laburrak, Twitterlearn deitzen da ekimena.
IKTen erabileraz
la potencialidad de las TIC para influir en los procesos inter o intrapsicológicos implicados en los procesos de enseñanza y aprendizaje será tanto más elevada cuanto mayor sea su incidencia en la manera como profesores y alumnos organizan la actividad conjunta en torno a los contenidos y tareas de aprendizaje
Felipe Zayas César Collen “Aprender y enseñar con las TIC: expectativas, realidad y potencialidades” (Boletín de la Institución Libre de Enseñanza, 72) artikulua laburtzen ari da bere blogean:
Ebangelistak, mekanografoak, arrantzaleak eta...
Irakaskuntzara aldaketa garaia iritsi da eta, beste esparruetan gertatzen den bezala, bere egoa elikatu besterik nahi ez duten “ebangelista” ugari leku guztietatik agertzen ari zaizkigu. Aspalditik edo behin ere gela bat zapaldu ez duten “sasi pedagogo”, IKT mundua mekanografiarekin nahasten duten “adituak”, sarean lan egitea arrantzaleen lanarekin identifikatzen dutenak, informazioaren trataera Google-en bilaketa aurreratuetara mugatzen dutenak… gure mundu honetara iritsi dira zer egin behar dugun eta nola egin behar dugun esatera. Hori bai, esaten dutena lortzeko, oraindik ez diet inongo proposamen zehatzik behien ere entzun.
Desengainatuta nagoelako (IKTeroak).
Saroi: errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko sistema
Maite Oronoz ikertzaileak EHUko doktore tesirako garatu du errore sintaktikoak antzeman eta zuzentzen dituen Saroi sistema. Hizkuntz-teknologien aurrerapauso aipagarria izango litzateke. Albistean ez da zehaztu garapenaren zein fasetan dagoen eta zer-nolako aplikazioak izango dituen, beraz, ez zaitezte oraindik hasi interneten idazlanak zuzentzeko makinarik topatzen.
Prestakuntzaren ondorengoak
Tamalez, gaur egun formazioa, ordu pilaketarekin eta agiri jakin baten lorpenarekin identifikatzen da baina ez du konpromiso berezirik exijitzen.
Prestakuntzaz
Simple formación en su medida, porque aquí la formación se mide en una única, simple y sencilla medida: HORAS. A más horas, más formación. Nada de resultados, nada de productos, aquí le darán sencillamente horas. Con un límite, claro. Sólo las horas sentado en una silla, sólo las horas firmadas, sencillamente horas.
Discentia blogean Los tres timos (o mitos) de las TIC hiru artikulu sorta publikatu du Pedrok asteon. Hauek dira hirurak: Herramientas, Formación, Redes (tresnak, prestakuntza eta sareak alegia). Aipamen hau bigarrenetik aterata dago.
IKTen inguruan dabiltzan iruzurrak, mitoak eta topikoak jorratu ditu Villarubiak, baina aipamen honen kasuan IKTetatik harago joan dela esango nuke.
Moodle: hamar urte atzera
Aipatu nionean hori irakasletako bati esan zidan baietz, Moodle zurruna dela, baina segurua.
Joxe Aranzabalek Moodle probatu du lanean, eta hamar urte atzera egitea iruditu zaio: Moodle, amorragarria.
Zenbat eta zenbat?
Milaka ordu eskainiko dizkiogu irakasleak IKTetan trebeak izateko beharrezkoa duten formazioa eskaintzen...
... eta zenbat eskainiko dizkiogu didaktikaren berrikuntzari? Ingurune berrietan murgiltzeari? Autoikaskuntzari?
Jakintza(?) digitala
Digital wisdom means not just manipulating technology easily or even creatively; it means making wiser decisions because one is enhanced by technology.
Jakintza digitala izatea ez da soilik teknologia erraz erabiltzea, ezta teknologiarekin sortzailea izatea ere, baizik eta erabaki egokiagoak eta argiagoak hartzea, teknologiak hartarako trebatu gaituelako. (itzulpen oso-oso librea, hitzetan eta esanahian. Baten batek hobetzen edo zehazten badu, estimatuta).
Marc Prensk-k digital wisdom kontzeptua plazaratu du. Natibo digitalak eta etorkin digitalen artekoa gainditu guran, teknologia norberaren eta egiten dituen gauzen garapenean eragiteko gaitasunean kokatzen du, ez teknologiaren erabilera hutsean ("digitally clever" vs. "digital wisdom!: teknikoki trebea vs. "jakintsua" nolabait).
Uste dut txoko hauetan agertu izan den hausnarketa bat hortxe kokatu ahal dugula: teknologiaren erabilera trebeak ikaskuntza hobea ziurtatzen du? Zerbaitetan laguntzen du "per se" teknikoki abila izateak? Teknologia erabiltzea ez da lehengoa formatu berrietara ekartzea baino zerbait gehiago?
Nodos Ele-n aurkitu dut erreferentzia: Digital Wisdom
IT txartelaz
Lotsagarria iruditzen zait gure ikastetxeak IKT kategoria lor dezan irakasleok programa informatiko pribatuak (Microsoften Office eta Windowsi buruz ari da) erabiltzeko gaitasuna erakutsi beharra. Antzekoa litzateke Osakidetzak sendagileak behartuko balitu botika generikoak errezetatu beharrean, laborategi jakin baten marka zehatz bat errezetatzera. Susmagarria, ezta?
Eusko Jaurlaritzak 600.000 euro ematen dizkio urtero Microsofti lizentziak berritzeko.
Deigarria egin zait Tres Tizasen agertzen den Marcos Cadenatoren iruzkineko pasarte bat:
IT txartelarekin euskara tituluekin (EGA, hizkuntz eskakizunak) bezala gertatuko da: kontu bat izango dela benetako ezagutza eta beste bat ofiziala.


Azken iruzkinak
Duela 2 days 12 ordu
Duela 4 days 51 min
Duela 4 days Ordu 1
Duela 4 days 7 ordu
Duela 5 days 9 ordu
Duela 5 days 9 ordu
Duela 5 days 11 ordu
Duela 5 days 11 ordu
Duela 5 days 12 ordu
Duela 6 days 16 ordu