04
Abe
2008
20:11

En el fondo Moodle es un sistema de control. Convierte la institución en un entorno protegido dentro de Internet y da mucho poder a los profesores, que pueden tener toda la información sobre sus alumnos. Los estudiantes a quienes gusta ser dirigidos aman Moodle. El resto, no.

— Dougiamas

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Moodle

benito (e)k bidalita 2008, Abendua 4 - 21:22(e)an.

Zintzoa behintzat bada Dougiamas.

Dena dela, esango nuke esaldi horren subjektua ez dela Moodle, hori egiten duen erakundea baino. Moodle adberbio instrumentala baino ez da kasu honetan.

Zintzoa?

plisti-plasta (e)k bidalita 2008, Abendua 5 - 08:41(e)an.

Zintzoa da ala negoziante bikaina? Ez ezazu ahaztu hitzok zenbait erakunde ofizial eta enpresarentzat (dirua dutenentzat, hain zuzen) erakargarriagoak izan litezkeela zenbait 'librezalekeria' baino. Bestalde, partners enpresa horiek zein puntutaraino ez dira frankizia hutsak?

Ezjakintasunetik ari naiz, aitortzen dut, eta zalantzak baino ez dira baina berriro diot ez zaizkidala gehiegi gustatzen Dougiamas honen gauza batzuk.

Informatikaria

benito (e)k bidalita 2008, Abendua 5 - 12:52(e)an.

Lehenengo galderan aitortzen du: informatikaria da. Eta gaur egungo informatikari askoren antzera, software librearekin egiten du lan, beraz, bizimodua ez du ateratzen software-a saltzetik, software horren inguruan zerbitzuak ematetik baino: instalazioa, aholkularitza, pertsonalizazioa... Eta software hori hobetzeko komunitatearen ekarpena eta feedback-a erabiltzen ditu. 

Eta informatikaria izanda, Moodle erabili edo zerbitzuak eskatzen dituztenek zer eskatzen duten argi dauka, eta esan egin du. Horregatik esan dut zintzoa dela, "kontrola" eta halako berbak ez dira oso popularrak izaten, eta agian hobeto geratuko zen Moodle-en inguruko betiko topiko popularrago pare bat botata: konstruktibismo sozialarena, komunitatea... Baina zer eskatzen den ikusi eta aitortu egin du.

 

 

Zalantzak

plisti-plasta (e)k bidalita 2008, Abendua 4 - 21:30(e)an.

Zalantza asko sortzen dizkit Moodle-ek. Ez dakit zenbateraino kontrolatzen duten Moodle Dougiamasek eta bere enpresak baina niri ez zaizkit morroi honen ideiak gustatzen. Hainbeste erakunde ofizialek ere hain erraz bereganatzeak zer pentsatua ematen dit. Ideia moduan ikasgela eta eskola birtualizatzen dituela iruditzen zait eta hori ere ez dut gustuko. Moodle bera ere zurruna iruditzen zait, solidoa. Baina gero hor ikusten ditut Jordi Adell eta Ainhoa Ezeiza eta beste zenbait pertsona oso interesgarri eta zalantza sortzen zait: lortuko al du Moodle komunitateko alderik berritzaileenak Moodle askatu, ireki eta sareratzea? Oxala!

ZirIKTeroak

benito (e)k bidalita 2008, Abendua 5 - 20:56(e)an.

Eztabaida honek adarra eduki du zirIKTeroak sarean: Martin Dougiamas-i elkarrizketa El Pais-en

Kontraesanak?

plisti-plasta (e)k bidalita 2008, Abendua 5 - 21:52(e)an.

Otros sistemas consisten mucho más en el hecho de que el profesor tiene siempre todo el control y los estudiantes tienen muy poco. El Moodle es más flexible. Puedes decidir dar control a los estudiantes si quieres. Y cuando lo haces, ellos se implican más en el curso y hay más colaboración.


Dougiamas
(aurreko aipamena baino hilabete lehenago)

Nahiz eta nik azpimarratutako pasartea gustatu ez, elkarrizketa honetako Dougiamas apur bat atseginago dut. Zein da benetakoa?

 

 

 

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
Sindikatu edukia