AEK-k eta Berriak akordioa sinatu dute, eta horri esker mintzapraktika programetan ari direnek %50 merkeago izango dute Berria asteburuetan.
hedabideak
Mundura zabaltzen
Helduen euskalduntzearen ekimenek oihartzuna izan dute egunotan hemengo hedabideetan, baina hemendik kanpoko kanal batzuetara ere hedatzen hasi dira.
ETAk kideak euskara ikastera behartuko omen
Euskara ikastearekin nonbaitetik lotutako albistea (albiste kategorian sartzen bada). Ea zenbat sketch okurrente okurritzen zaizkien umore saio batzuetako gidoilari errekurrentei.
Titularrak
Las mujeres toman los euskaltegis para poder recuperar el empleo perdido
20 minutoseko hauek artistak dira titularrak egiten, ezta?
Euskadi Irratia euskaldun berriei hurbildu
Inork ez du makilatxo magikorik. Ikasturte berrian, saiatuko gara irratia euskaldun berriei hurbiltzen. Ea euskara munduan sartzen ari direnak erakar ditzakegun.
Berrian jasotako hitzak: «Irratia euskaldun berriei hurbiltzen saiatuko gara ikasturte berrian»
Periodikua leitzeko erak
Cada formato, en mi caso, me pide un tipo de lectura diferente. La prensa digital me provoca una lectura multimodal que me lleva a participar en las redes sociales difundiendo alguna noticia o con una idea sobre algún tema. La prensa en papel suele ser para mí una lectura más reposada, a la que dedico un tiempo más sereno - sin la prisa de comenzar el trabajo - y más centrado en la reflexión o incluso la introspección. Son prácticas discursivas distintas en las cuales adopto roles diferentes y procedimientos y actitudes de lectura - y de escritura - diferentes.
Prentsa digitala eta paperezkoaren arteko aldea euskarritik harago doala erakutsi digu Trujillok artikulu honetan. Irakaskuntzari begira ere halaxe ikusi beharko genuke orduan.
Leer la prensa (De estranjis)
Konpetentzia berriak
Internet eta teknologiak gauzak eraldatzen ari direna topiko bihurtzekotan dabil. Zer ari dira eraldatzen? Bideo labur honek pista bat ematen digu. Zertarako prestatu behar dugu geure burua?
Etorkin petoak.. eta euskaldunak
Erreportaia polita egin zuten "Bi Errepideak" saioan. Jatorri txinatarreko neska euskaltegian ikasten dabilena, eta Ondarroan butano banatzaile dabilen egipziarra. Euskaldunak biak, duda barik. Euskaltegia eta euskara ikasteaz zertzelada interesgarri batzuk utzi dizkigu Monikak gainera.
Gai erakargarria berriro urruneko etorkin euskaldunena, Ez dakit Korrika 16ren "Ongi Etorri" horrekin interesa indartu egin den.
Postdata saioan adibidez euskararen soinuaz maitemindu zen Shahid pakistandarrari entzun ahal izan genion:
"Euskara ikasi" eitb.com
Atal berezia dauka eitb.com atariak, "Euskara ikasi". Ez dakit honen berririk orain arte inon-inoiz eman den, baina nik orain deskubritu dut.
Zer dago han? Loturak gehien bat, Mihiluzeren "Asko gustatzen zaio" lehiaketa, Euskadi Gaztea eta Euskadi Irratia zuzenean entzuteko modua, Hiru.com-en Ikasten ikastaroa eta baliabide batzuetarako lotura, Jon eta Jone bikotearen pasadizoak, Wazemank eta Noaoa saioen bideoak, Subijana eta Igor Zalakainen errezetak... Eta horrez gain Euskaltzaindiaren arauen banner bat eta gomendatutako esteken zerrenda bat (nahikoa urria oraingoz).
Ez da aparteko lan didaktikoa egin, eta ez dakit zer asmorekin egin den ere (aurkezpenik egingo da?), baina lagungarria izan daiteke ikasteko abiagunea (PLE?) egiteko saio hau.
Bestalde, atariaren bilaketetan, behin bilaketa agindu ostea, aukera ematen da emaitzak irizpide batzuen arabera iragazteko: argazkiak, bideoak, audioak, albisteak, kultura, telebista... Aukera horien artean azkenak "Euskara ikasi" du izena. Proba batzuk egin ditut baina galbahe hori pasatuta ez dut emaitzarik lortu bilaketa batean ere. Ez dakit zeren araberako bilaketak egingo diren horrela, baina ideiaren bat dabil txoritxuaren kabian dirudienez.
Euskararen mundu propioa
Agian ez dugu baliabide nahikorik edo gaitasunik izango formatu berriak asmatzeko, baina mundu propioa eskaintzen digu euskarak berak edukietan, hizkeran, umore motan, estiloan, tonuan... Formatu aldetik berritzailea ez den arren, erdaraz topa daitekeen beste edukiren baten kopia al da Mihiluze? Eta Wazemank? Eta Kutsidazu bidea Ixabel?
Egunkaria klasean erabiltzeko ideien eta materialen bilduma
Cuaderno Intercultural blogaren beste bilduma bat. Oraingo honetan egunkariaren erabilera didaktikoa hartu dute gai.
Manipulazioaren manipulazioa
Ulertzen duzue titular hau?
ARGIAren kanala Youtuben
ARGIAk kanala zabaldu du Youtuben.
Vicent Partalen hitzaldi interesgarri hau topa daiteke bertan adibidez.
Euskaltuben ere jarri dituzte bideo batzuk.





Azken iruzkinak
Duela 6 ordu 39 min
Duela 22 ordu 26 min
Duela 22 ordu 53 min
Duela 22 ordu 55 min
Duela 22 ordu 55 min
Duela 22 ordu 55 min
Duela 22 ordu 56 min
Duela 22 ordu 56 min
Duela 22 ordu 58 min
Duela Egun 1 10 ordu