didaktika

03
Ots
2009
18:02

Adimen anitzak

Zientziaberri blogean aurkitu dugu material bilduma interesgarria gai honen inguruan.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
31
Urt
2009
19:33

PLEekin bueltaka

Graham Atwell-en aurkezpena. Concepcion Abrairak gazteleratua.

 

Gabinete de Informatica-ren bidez.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
31
Urt
2009
18:52

Zelan egiten da?

Euskadi Irratian Patxi Baztarrikari egindako elkarrizketa entzun ostean gogoeta egin du Txerrak. Nola lortzen den euskara prestigiatzea galdetu da, eta Txerrak zailena ez dela hori ohartarazi du: nola lortu gurasoek euskara transmititzea adibidez askoz konplexuagoa da asmatzen.

Paralelismo eta antzeko kasu ugari ikusten ditut. Zer da zailagoa: jendea euskaltegira ekartzea ala euskaltegian aurrera egitea? Taldeak egitea ala talde horietan ikaskuntza bideratzea? Makinak eskuratzea ala teknologiaren aplikazio didaktikoa lantzea? Irakasleak lortzea ala irakasle horien konpetentziak eta baliabideak ziurtatzea? ("eraketa" ala "didaktika" galdetu beharko ote dugu?). Agiriak eskuratu-ematea, ala euskara bizi den inguruneak lortzea?

Bikote gehiago okurritzen zaizkizue? Tabu-galderak ote dira horiek guztiak?Gakoari heltzeko zailtasunen aurrean ostrukarena egiten ote dugu?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
30
Urt
2009
12:22

3 hilabete edozein hizkuntza ikasteko

Tim Ferriss autolaguntzako liburuen egileak proposatzen du bidea The 4-Horu Workweek best-seller-ean. Metodo miragarrien usaina dauka baieztapenak duda barik, baina Ferriss-en beraren esperientzia batzuetatik ateratako ondorioak eta hiru puntuotan oinarritutako bideak (efikazia, atxikimendua eta efizientzia), hausnarketxatxoren bat egiteko atxakia ematen duela uste dut.

Alvaro Gregoriren bidez heldu gara horra, eta Gregoriren hausnarketa ere kasu egitekoa iruditu zait: Aprender un idioma en 3 meses… ¿con elearning?

 

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Urt
2009
17:35

Teknologia berrien ajeak?

Estan muy mal acostumbrados a automaticamente mirar en su ordenador el significado de las palabras y traducir una por una.

— Paula

Comunidad Todoelen irakurrita (ikusteko erregistratuta egon behar da). Irakasle hau kezkatuta dago ikasle gaztetxoek ez dutelako esaldi koherenterik sortzen, eta itzulpen literalak egitera mugatzen dira.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Urt
2009
00:21

Komunitate diskurtsiboak

Aprendre Llengües-en bidez Cassanyk EHUn egin zuen aurkezpen honetara (pdf) heldu naiz. Cassany jarraitzen dutenek izango zuten honen berri, baina arreta eman dit genero diskurtsiboarekin batera "komunitate diskurtsiboa" kontzeptuaak. Eta harekin lotuta praktika-komunitatearena.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Urt
2009
02:24

Hizkuntz edo didaktika zerbitzuak

Ja fa temps que ens adonem, per exemple, que la dinamització i la formació tenen una zona d'intersecció àmplia, d'una banda. I que l'assessorament lingüístic i la formació, d'altra banda, sovint no es perceben aïlladament des de l'òptica i els desitjos del client.

[Aspaldian konturatu ginen dinamizazioak eta prestakuntzak adibidez intersekzio gune zabal-zabala dutela alde batetik. Eta bestetik bezeroaren ikuspegitik hizkuntz-aholkularitza eta prestakuntza ez direla argi bereizten.]

Hizkuntz-zerbitzuak (serveis lingüistics) deritzenei buruzko mezua idatzi du Serrak (Hibridar-se). Haien arteko mugak gero eta lausoagoak direla eta "bezeroari" gainera ez zaizkiola interesatzen, hibridazio moduko zerbait aldarrikatzen du. Seguruenik gogoeta honek gure didaktika-zerbitzuetarako ere izan daiteke baliagarria.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Urt
2009
13:56

Didaktika dibinoa

Donostiako gotzain berria aukeratu behar dela eta Elizak euskara jakin edo bestela albait arinen ikasi beharra ipini ei du baldintza. Baldintza hau eta adina dela eta Edu Zelaietak 65 urtetik gora hizkuntza ikasteaz zalantzak plazaratu ditu.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Urt
2009
01:15

LdeLengua 17

Hizkuntzen irakaskuntzari buruzko podcast-aren saio berria (gero eta maizago egiten dutela ematen dit niri). Honetan:

  • Sevillako Encuentro Práctico
  • Jane Arnold: afektibitateaz eta.
  • Victoria Castrillejo Moodle tailer baten gainean.
  • Eta... MdeMoodle podcast berria. Eta berton ezaguna egiten zaidan neska bat... Entzun ezazue, ea zuek ezagutzen duzuen. Nondik ezagutzen dut ba? Wink
5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
20
Urt
2009
12:17

Praktika eta elkarreragina

Try for interaction, not just language practice
(Saiatu elkarreragina bilatzen, ez hizkuntz-praktika hutsa)

— Earl Stevick

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
20
Urt
2009
11:37

Web2.0 zelan klaseratu?

Iñakik Bartzelonako Encuentro Practico-rako prestatu zuen aurkezpena jarri digu eskura:

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Urt
2009
17:13

Arrakastaren giltzak

[In a language course] success depends less on materials, techniques and linguistic analysis, and more on what goes on inside and between the people in the classroom.

[Hizkuntza ikastaro batean] arrakasta ikasmaterialetan, tekniketan eta hizkuntzaren analisietan baino gehiago ikastaldeko kideen buruan dagoenean eta euren artean egiten dutenean dago.

Formacion ELEn Antonio Ortak Encuentro Prácticon eman zuen hitzalditik atera dituzte Stevick-en hitz hauek.

Ez dakit zein testutatik jaso diren, baina Stevick-ek Success with Foreign Languages: Seven who achieved it and what worked for them (Arrakasta atzerriko hizkuntzetan: Lortu zuten zazpi eta haiek zer egin zuten) lana du sarean eskuragai (ingelesez eta pdf-n). Hor zazpi ikasle arrastatsuren ibilbidea eta lana aztertu zituen, eta ondorioak atera.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
12
Urt
2009
01:47

Ideia "handiak" ez ahaztu

It's time for us to start thinking through bigger ideas. Blogs are not new anymore. Neither is Voicethread or flickr or wikis. But what about curriculum design, [...]? What about questioning who gets to organize learning experiences and perform evaluation?[...] These are things that are more of a direct challenge to the way that education is more traditionally organized. These are the kinds of things that might manage to get us fired. When classrooms stop looking like classrooms and begin looking like something else, then we know we're on the move to something else.

Ideia "handiagoetan" pentsatzen hasteko sasoia da. Blogak ez dira hain berriak. Ezta Voicethread, Flickr edo wikiak ere. Baina zer gertatzen da curriculum diseinuarekin [...]? Eta zer ikaskuntza nork-nola antolatu eta ebaluazioa nork-nola egin? Hauek dira hezkuntzaren antolamendu tradizionalarentzako benetako erronka zuzenak. Hauek dira estimulatu behar gaituzten gogoetak. Ikasgelak gehiago ikasgela ez dirudienean eta beste zerbaiten itxura hartzen hasten denean, orduan zerbait gehiagoren atzetik gabiltzala konturatuko gara.

The Death of Big Ideas or: Who Wants to Get Fired? (Remote Access).

Teknozentrismoaz kezkatuta dirudi Fisher-ek, eta ikas-irakaskuntzaren benetako erronakak zeintzuk diren gogorarazi nahi izan du.

Via Funny Monkey.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
08
Urt
2009
17:34

Ikaslearen "prehistoria"

Ir contra corriente e imponer métodos que contrarían la ‘prehistoria’ de los alumnos es otro tema que tiene su precio.

— Peter Jan Slagter
Utrecht-eko Unibertsitatea

Sasoi bateko "borrokaz" ari da Slagter, gramatika klasikoa "debekatu" zenean-edo, eta ikasleak ezkutuka gramatika zaharrak kontsultatzen hasten zirenekoa.

Mosaico aldizkariaren 22. zenbakian (pdf, 5 mb ggb): Informatizarse no perjudica la salud artikuluan, aldizkariaren 6. orrialdean.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Urt
2009
02:53

Sare sozialen aplikazio pedagogikoak

Juan de Harok aurkezpen hau prestatu du bere zentroan egiten ari den esperientzia ilustratzeko. Horrez gain Pilar Sorok egin dion elkarrizketa entzun dezakezue, edo Juanen mapa mental hau ikusi.

Sare sozialak modan dauden honetan euskararen irakaskuntzan zelan aplikatu pentsatzen hasi beharko genuke. Ala ez?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia