autoikaskuntza

2009 azaroak 11 14:22

Autoikaskuntza eta ikasteko trebakuntza

El autoaprendizaje y la gestión personal no son cuestiones innatas en el individuo; debe ser la principal competencia que, de manera global, se intente promover en el alumnado de cualquier nivel de enseñanza

— Anibal de la Torre

Anibal de la Torrek ikasteko inguruen desberdinak aztertzen dituen mezu honetan irakurrita: El beneficio de los sistemas mixtos de formación

Aintzat hartzeko modukoak iruditu zaizkit hango hainbat ondorio eta hausnarketa.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 irailak 25 10:25

Ikasleak mintzo: autoikaskuntza internet bidez

Santurtziko Udal Euskaltegian ikasleei galdetu diete zer euskara Internet-en bidez ikasteaz zer uste duten, bideo-kamara aurrean jarri eta hor dugu.


Bideoa enbotatu dut hemen goian. Ez dakit zelan ikusiko duzuen. Bestela lotura daukazue gorago.

4.4
Batez bestekoa: 4.4 (5 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 ekainak 19 16:58

Autoikaskuntza irakasleentzako aholkuak

Autoikaskuntzan aritutako irakasle batek aholku batzuk ematen ditu bere esperientziatik abiatuta. Bideoa Talo erabiltzaileak ipini du Euskaltuben

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2009 ekainak 01 17:08

Ikasten ikasi Eitbrekin

Eitb.com-ek blog komunitatea dauka bere barruan. Gai eta arlo desbedinetakoak. Atzo "Aprender a aprender" izeneko bat aurkitu genuen, eta gaur @plonbide-k gogorarazi digu.

Prakagorri SLk eta Ilvem institutuak kudeatzen dute, eta klaseei etekina ateratzeko, azterketak egiteko edo burua prestatzeko aholkuak eta jarraibideak ematen dizkigute. Gaztelaniaz baino ez dago.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2009 maiatzak 10 18:22

Elearning plataformak sozializatu

Jane Hart adituak Jane's E-Learning Pick of the Day blogean elearning-erako plataformak eta LMSak web sozialerantz ekartzeko bideak jorratu ditu, eta aurkezpen honetan laburtu. Ikaskuntza sozial, kolaboratiboa, parte-hartzailea eta informalerako bideak zabaltzeaz ari da azken batean.

A closer look at using a social media platform ...(Jane's E-Learning Pick of the Day)

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2009 martxoak 03 12:28

Euskara virtual teachers needed for BOGA

Honela irakurri dugu EuskoSaren. Ipar Amerikako Euskal Erakundeek (NABO)  10 irakasle birtual eskatzen dituzte.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2009 otsailak 09 01:51

Zenbat eta zenbat?

Milaka ordu eskainiko dizkiogu irakasleak IKTetan trebeak izateko beharrezkoa duten formazioa eskaintzen...
... eta zenbat eskainiko dizkiogu didaktikaren berrikuntzari? Ingurune berrietan murgiltzeari? Autoikaskuntzari?

— Jolaus

Twitteo pare batean botata.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 urtarrilak 31 19:33

PLEekin bueltaka

Graham Atwell-en aurkezpena. Concepcion Abrairak gazteleratua.

 

Gabinete de Informatica-ren bidez.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2009 urtarrilak 28 00:14

Mondragon linguaren publizitatea

Eta Youtuben Julio Ibarraren bideo sorta aurkitu dugu. Mondragon Linguaren kanpaina.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2009 urtarrilak 05 00:43

Bidean jesarrita

Even if you’re on the right track, you’ll get run over if you just sit there.

(Zuzeneko bidean bazaude ere, zerbaitek zapalduko zaitu erdian jesarrita geratzen bazara)

Etengabeko ikaskuntza, are hizkuntzen kasuan ilustratzeko aipamen hori ekarri dute Voices en Español blogera. Mezuaren izenburua ere aproposa: Do you view learning as a period of life or a way of life? (Nola ikusten duzu ikastea: bizitzaren sasoia ala bizitzeko era?)

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 abenduak 31 09:22

steLLLa

Enric Serraren Aprendre llengües-en (blog hori aipatuaren aipatuaz gomendatu beharrik ere ez dago) beste albiste interesgarri bat aurkitu dugu. SteLLLa  (Stimulation of eLearning for Life Long Learning for adults) egitasmoaren berri eman digu hain zuzen ere.

LifeLong learning gero eta gehiago entzuten den kontzeptua da (olerkiak ere egiten dizkiote batzuek). Euskaraz ez dakit inork orain arte itzulpenik eman dion, "etengabeko ikaskuntza bizitzan zehar" edo halako zerbait izan liteke, behin baino gehiagotan entzun/esan ditugun "beti ikasten da" edo "ikastea ez da inoiz amaitzen" aforismo kolokial horien buelta "serio" bat izan liteke kontzeptu hau.

Funtsean abiapuntua honelako zerbait izan litekeela begitantzen zait:  ikastea ez da berariazko erakunde, denbora eta testuinguruetan soilik gertatzen, harago doa espazioan eta denboran, horrek ikas-prozesuaren gobernua neurri handi batean ikaslearen esku uztea eskatzen du (badakizue, autoikaskuntzaren inguruan entzuten diren horiek guztiak). Horrekin batera, berrikuntza eta aldaketa gero eta ugariagoak, bizkorragoak eta kontrolagaitzagoak gertatzen ari diren sasoi honetan beharrezkoagoa egiten da etengabeko ikaskuntza mugagabe hori.

SteLLLa egitasmoa berriz Europar Batasuneko Lifelong Learning Programme-tik dator. Zazpi estatu dira partaide egitasmoan: Belgika, Zipre, Alemania, Italia, Polonia, Eslovenia eta Espainia. Espainian hain zuzen ere, Nafarroako CNAI (Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Gunea) da egitasmoa garatzeko ardura hartu duen zentroa. LLL hori  ahalbidetzeari eta errazteari begira autoikaskuntza eta eLearning-arekin lotutako esperientziak sustatu, aztertu eta batu nahi dira SteLLLa honen markoan, CNAIren kasuan hizkuntzen ikaskuntza jorratzen da.

LLL kontzeptu-ikuspegi honek hizkuntzen eta euskararen ikas-irakaskuntzari begira ere galdera eta gogoetagai batzuk ekar ditzakeela uste dut. Serrak aipatzen dituen autoikaskuntza, ikaskuntza birtuala eta etengabeko ikaskuntzaren beharrarekin batera, hiztun berriak erabilera esparru anitzetan eta normalizazio prozesu baten barruan burutu beharko lukeen etengabeko hizkuntz-egokitzea bururatu zait adibidez. Edozlean ere ikuspegi honek zertifikazioaren eta agirien mugarriekin  talka egin lezakeela begitandu zait. Ala ez?

IO: euskaltegiaren hormak bota beharraz hitz egin da hemen inguruan azkenotan. Erlojuak ere bota beharko dira akaso?

IO bis: A ze txapa bota dudan Karrajua "labur" honetan! Karraju nagusia haserretu egingo zaigu, arrazoiarekin gainera.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2008 abenduak 22 13:38

Teknologia vs. ikaskuntza?

Un altre dels reptes que encara s’han de vèncer en algunes institucions i entorns és el de l’excés d’atenció, o més ben dit, la desviació a centrar el model de formació en la tecnologia, més que en l’ensenyament i l’aprenentatge.

(Gainditu beharreko erronketako bat erakunde eta inguru batzuetan teknologiari ematen zaion gehiegizko arreta da, edo hobeto esanda, ikaskuntza-eredua ikas-irakaskuntzan barik, teknologian zentratzeko joera.)

— Lourdes Guàrdia (

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 urriak 18 13:18

Artilleria

Plisti-plastak errepaso gordina egin die helduen euskalduntzean autoikaskuntzan diharduten erakundeei.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 irailak 17 00:36

Bai & By: aurtengo spota

Bai & By.

2.5
Batez bestekoa: 2.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 apirilak 22 18:05

XIV Trobada de Centres d'Autoaprenentatge

Maiatzaren 16an Bartzelonan

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
Harpidetu RSSren bidez