«Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik». Entzute zabaleko hitz horiek egia bat adierazten dute, baina, atrebentzia ez bada, esango nuke gauzak ez direla, hala eta guztiz ere, hain sinpleak. Ados: hizkuntza erabili nahia funtsezkoa da, auto bati erregaia ezinbesteko zaion bezalaxe, ibili behar badu. Baina nola erregai bera erabili arren potentzia ezberdinak dauzkaten bi autori ez zaien atarramentu bera ateratzen, horrela ere euskararekin, askotxotan, borondate hutsaren bidez ez dugu lortzen gure inguruko hizkuntza handiek eskuratzen diguten komunikazio-etekin bera; edo, bestela esatearren, estu eta larri ibili ohi gara mezu konplexuen ñabardura-aberastasuna gure inguruko hizkuntza horien aisetasun berarekin emateko.
— Xabier Aristegieta Okiñena
Azken iruzkinak
Duela 2 days 18 ordu
Duela 4 days 6 ordu
Duela 4 days 7 ordu
Duela 4 days 12 ordu
Duela 5 days 14 ordu
Duela 5 days 14 ordu
Duela 5 days 16 ordu
Duela 5 days 17 ordu
Duela 5 days 17 ordu
Duela 6 days 22 ordu