metodologia

2010 martxoak 14 12:41

Unplugged

Via Nodos Ele ELTons 2010 sarien berri izan dugu. Ingelesaren irakaskuntzan berrikuntzaren sari hauetako bat Teaching Unplugged libururari eman diote. Liburu horren atzetik irakasleen kolektibo bat dago, pedagogia "pobre" baten aldarria egiten dutenak. "Poor" hitzarekin materialaren eta tekonologiaren menpekotasunetik biluztutako eredua adierazi nahi dute, "unplugged". Gehien bat materialek gidatutako irakaskuntza kritikatzen dute. Zinematrografiako Dogma mugimenduaren antzera, Dogme izeneko talde bat sortu dute eta halako "kastitate boto" didaktiko baten bila dabiltza hauek ere.  Scott Thornbury liburuaren egilearen webgunean dugu ideien glosario moduko hau.

Interesgarriak ideia eta hausnarketa batzuk: benetakotasuna, gutxien-gutxieneko beharrezkoak, elkarrizketa eta solasaldia, pertsonak, "biluztasuna", humanismoa... Eta batzuk ezagunak egin zaizkit.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2010 urtarrilak 14 19:36

Ikuspegi komunikatiboa

Ikuspegi komunikatiboa, azken batean, ikuspegi gramatikala zuzentzera, osatzera eta ordezkatzera dator. Ez da, ordea, aldaketa soila; erro-errotiko aldaketa baizik: paradigma-aldaketa. Horrexegatik ari gara nekez geureganatzen eta darizkion ondorioak tantaka ateratzen.

— Pello Esnal

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2010 urtarrilak 10 19:34

Hizkuntzak ikasteko sena

Muchos profesores hemos esperado que todos los alumnos quieran participar en debates, exposiciones orales y dramatizaciones, sin pararnos a pensar que hay gente que rompe a sudar ante el mero hecho de tener que hablar en público, no digo ya argumentar, debatir o dramatizar. Son éstas demandas muy exigentes incluso para un hablante nativo con pocas dotes para la interpretación.

— Irene Sánchez Carrión

Via @transket_eu Extremadurako Hoy egunkariko artikulu hau irakurri dugu: Se me dan mal los idiomas.

Hizkuntzak ikasteko orduan jende askok bere gaitasunaz dituen zalantzez dihardu Irene Sánchez Carriónek. Ondorioz, hizkuntzak ikasteko ustezko zailtasunak ez dira hain berezkoak izaten, konplexuak, aurreiritziak eta metodologiara egokitu ezinak izaten dira gehiago.

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 irailak 27 22:33

Zer da naturala?

Y es que lo que lo natural, parece que es trabajar según esquemas en los que el protagonista del proceso de aprendizaje sea el alumno, que construye -con sus compañeros y ayuda del profesor- un conocimiento en el aula. O al menos esa es la metodología -a la manera constructivista- en la que la mayoría de los profesores ELE se reconoce. Sin embargo, a la hora de elaborar actividades 2.0 en la red el “director de orquesta” -metafora de un amigo durante el congreso- es
el profesor, que es el que dice cómo, cuándo y porqué se hacen las cosas, que para eso es el pedagogo, el experto que conoce la mejor manera en que sus alumnos deben aprender. Mientras tanto, los músicos replican en la red procedimientos más bien propios de los años 70, rellenando huecos y realizando actividades conductistas diseñadas en Hot Potatoes o en forma de WebQuest. En definitiva, desnaturalizando un espacio donde, mal que a muchos les pese, los alumnos se sienten como pez en el agua…

— David Vidal

4.2
Batez bestekoa: 4.2 (5 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 irailak 01 00:09

Konpetentzia,gaitasuna,atazak...

La cuestión es que encuentro bastantes similitudes entre el enfoque por tareas que solemos utilizar en la enseñanza de idiomas (aunque no sé hasta que punto puedo decir que yo lo aplico) y el enfoque por competencias.

— Maribel González

Horrrela iruditzen zaigu askori seguruenik, eta Maribelekin parentesi arteko duda horretan ere bat etorriko gara gehienok.

Competencia y enfoque por tareas (Maribelele)

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 uztailak 27 15:37

Arazoen gainean ikasi

Ainhoa Ezeizak liburu honen gaineko iruzkina egin digu. PBL edo Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntzaz ari da hain zuzen ere. Ikuspegi interesgarria arazoetatik abiatzea, hizkuntzen irakaskuntzan ere bai seguruenik. Abilak gara gu ba arazoak topatzen! ;-)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2009 uztailak 24 00:59

Komunikazioa eta inspirazioa

Las propuestas comunicativas surgen en momentos de inspiración y creatividad del profesor cuando tiene tiempo libre, poco estrés y no se preocupa en exceso de su cuenta corriente.

— JRamón (JRamónele)

Gogoeta interesgarria ikuspegi komunikatiboa, irakasleak eta klasean gertatzen denaz: Sobre lo que hacemos en clase y su utilidad.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 maiatzak 08 19:32

Hizkuntz-konpetentzia konpetentzien atari

Y el enfoque metodológico se ha de basar en la actividad del alumno y en su participación cada vez más autónoma en una diversidad de prácticas discursivas, incluidas las que se realizan en entornos de Internet

— Felipe Zayas

Hizkutz-konpetentziak konpetentzien markoan duen lekuaz eta garrantziaz mezu interesgarria idatzi du Felipek, grafiko argigarri batekin hornituta.

La competencia en comunicación lingüística y otras competencias básicas (Darle a la lengua)

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 maiatzak 04 01:16

Tandemak, mintzalagunak... Elkartu eta hor amaitzen da dena?

Un tàndem és això, dues persones en acció. No aconsegueixo, però, trobar mai gran cosa explícita rere aquestes activitats, gran cosa més que una organització que possibilita des del punt de vista organitzatiu que dues persones es trobin i aprenguin l'un la llengua de l'altre, generalment, o una llengua ben sabuda per l'altre. I després campi qui pugui. On és la reflexió per a un aprenentatge òptim? Perquè rere un tàndem lingüístic hi ha tota una colla d'implicacions metodològiques que són decisives a l'hora de realitzar un bon aprenentatge de llengua.

— Enric Serra

Itzulita-edo:

Tandem-a horixe da, bi pertsona elkartuta ekinean. Hala ere ez dut lortzen honetaz aparteko informaziorik aurkitzea, ez bada nola antolatu jarduera hauek bi pertsona elkartu daitezen batak bestearen hizkuntza edo batek ondo dakien hizkuntza ikasteko. Eta gero zer? Non dago ikaskuntza hobetzeko hausnarketa? Izan ere, hizkuntz-bikote baten ostean ere hizkuntza ondo ikasteko inplikazio metodologiko erabakiorrak daude.

Enric Serrak egin du iruzkin hau El aprendizaje autónomo de lenguas en tàndem. Principios, estrategias y experiencias de integración liburuaren erreseina (eta gomendioarekin) batera.

Aprenentatge autònom de llengües en tàndem (Aprendre Llengües)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 urtarrilak 31 18:52

Zelan egiten da?

Euskadi Irratian Patxi Baztarrikari egindako elkarrizketa entzun ostean gogoeta egin du Txerrak. Nola lortzen den euskara prestigiatzea galdetu da, eta Txerrak zailena ez dela hori ohartarazi du: nola lortu gurasoek euskara transmititzea adibidez askoz konplexuagoa da asmatzen.

Paralelismo eta antzeko kasu ugari ikusten ditut. Zer da zailagoa: jendea euskaltegira ekartzea ala euskaltegian aurrera egitea? Taldeak egitea ala talde horietan ikaskuntza bideratzea? Makinak eskuratzea ala teknologiaren aplikazio didaktikoa lantzea? Irakasleak lortzea ala irakasle horien konpetentziak eta baliabideak ziurtatzea? ("eraketa" ala "didaktika" galdetu beharko ote dugu?). Agiriak eskuratu-ematea, ala euskara bizi den inguruneak lortzea?

Bikote gehiago okurritzen zaizkizue? Tabu-galderak ote dira horiek guztiak?Gakoari heltzeko zailtasunen aurrean ostrukarena egiten ote dugu?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2009 urtarrilak 30 12:22

3 hilabete edozein hizkuntza ikasteko

Tim Ferriss autolaguntzako liburuen egileak proposatzen du bidea The 4-Horu Workweek best-seller-ean. Metodo miragarrien usaina dauka baieztapenak duda barik, baina Ferriss-en beraren esperientzia batzuetatik ateratako ondorioak eta hiru puntuotan oinarritutako bideak (efikazia, atxikimendua eta efizientzia), hausnarketxatxoren bat egiteko atxakia ematen duela uste dut.

Alvaro Gregoriren bidez heldu gara horra, eta Gregoriren hausnarketa ere kasu egitekoa iruditu zait: Aprender un idioma en 3 meses… ¿con elearning?

 

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2009 urtarrilak 08 17:34

Ikaslearen "prehistoria"

Ir contra corriente e imponer métodos que contrarían la ‘prehistoria’ de los alumnos es otro tema que tiene su precio.

— Peter Jan Slagter
Utrecht-eko Unibertsitatea

Sasoi bateko "borrokaz" ari da Slagter, gramatika klasikoa "debekatu" zenean-edo, eta ikasleak ezkutuka gramatika zaharrak kontsultatzen hasten zirenekoa.

Mosaico aldizkariaren 22. zenbakian (pdf, 5 mb ggb): Informatizarse no perjudica la salud artikuluan, aldizkariaren 6. orrialdean.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 urtarrilak 01 20:53

Arazoetan oinarritutako ikaskuntza

Internet en el aula-n Pilar Sorok elkarrizketa laburra egin dio Jordi Guim irakasleari. Jordi Guim ikastaroa ematen ari da online Problem Based Learning (PBL, arazoetan oinarritutako ikaskuntza) metodologiari buruz.

Metodologia hau helduen hizkuntza-ikaskuntzan aplikazio ugari izan ditzakeela uste dut (honez gero ez badauzka).

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2008 abenduak 16 00:03

Ikuspegi humanista

Sano entzuten da azkenotan hizkuntzen irakaskuntzen munduan ikuspegi humanista kontzeptua. Cuaderno Interculturalekoek, ohi duten bezala, loturen eta baliabideen bilduma egin digute.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2008 abenduak 13 18:59

Hezkuntza2.0

Hezkuntza2.0 izenburu-etiketarekin bideo sorta agertu da Youtuben.  EHUko ikasleen lanak dira dirudienez. Bideoak oso ondo eginda eta landuta daude. Hezkuntza 2.0 horren deskribapena apur bat gehiegizkoa ez ote den geratu naiz baina.

Plisti-plastak haietako bat jarri zigun hemen aspaldian.  Gaur  Magic IKTeroak erakusi digu hiruko sorta.

 

3
Batez bestekoa: 3 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
Harpidetu RSSren bidez