13
Abe
2008
19:32

LMSak eta boterea

LMS’ speak the language of the current power structure in education: control, accountability, manageability.

LMSek oraingo irakaskuntzaren botere-egituraren hizkuntza erabiltzen dute: kontrola, kontagarritasuna, kudeagarritasuna.

Systematization of Education: Room for PLEs? artikulutik atera dugu aipamena.  PLEaren ezarpena, eta berrikuntza oro har, oztopatzen duen faktore nagusia irakaskuntza sistemaren botere-egituran kokatzen du Siemens-ek. 

Sarean eztabaida sortu da horren inguruan. Ken Carroll adibidez ez dago oso ados: Power specters. Carroll-ek dio oztopoa irakaskuntza sistemako partaideengan dagoela, norberaren statusa mehatxupean ikusten denean sortzen den erreakzioan, eta ez hainbeste botere-egitura gorenetan.

Siemens eta Dougiamas gauza batean bat datozela ematen du hala ere.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

LMS

Plistiplasta (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2008, Abendua 13 - 21:01(e)an.

Adiskide bat daukat siglekin jolasean benetan trebea, txinpartak ateratzen dizkie... 'Ez Adarrik Jo' eta honelakoak asmatzen ditu... ( ez dio inori ere barkatzen, ez pentsa). Ni ez naiz hain trebea, ezta hurrik ere. Baina LMS horri buelta bat emanda, ez ote du hau esan nahi izango: Lehengo Metodoak Sarean?

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
Sindikatu edukia