05
Urt
2009
01:23

Ahoskera zaindu?

What is more important: speaking like a native who makes grammar mistakes, inarticulate some sounds and make themselves hard to understand or a non-native speaker who has a lack of vocabulary but can express his/ her ideas in a clear way?

Zer da garrantzitsuago: jatorrizko hiztun baten azentuarekin hitz egitea baina gramatika erroreak eginez, hots batzuk artikulatu barik eta beraiek ulertezin eginez jatorrizko hiztuna ez denari edo hiztegi mugatua izan baina ideiak argi adierazten moldatzen den hiztun berria?

Perfect English? blog mezuan bigarren hizkuntza ikastean ahoskerari eman behar zaion garrantziaz goiko galdera hori bota du.
Euskararen ikas-irakaskuntzan ahoskeraren kontu hau ez da apur bat "maria" izaten?
4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Maria

Ho Zhu Lin (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Urtarrila 8 - 12:00(e)an.

Nik uste gehienok "txeismoa" kenduta, nahiko eskuzabalak garela, bai. Tira, eta zenbaitetan txeismoa ere uzten dugu pasatzen. Nork lantzen du TS zelan esan behar den?
Eta, hummm!, zenbat iRAkaslek esaten ditu ikasgelan / esan ditzake soinu guztiok : ts, tx, s, z, x, dd, tt...?

Ahoskera

benito (e)k bidalita 2009, Urtarrila 8 - 17:07(e)an.

Baliteke euskararen kasuan ahoskerarena ez izatea ikastunarentzako aparteko oztopoa (ingelesarekin gertatzen denaren kontrara adibidez), dena dela, esango nuke ahoskera zaintzea fonemen ahoskera baino zerbait gehiago ere badela: entonazioa, "azentua"... eta gehien bat, ahoskera mintzamenetik (trebetasun sortzaileak) soilik ez ikustea, ahoskerarena gurean ulermen arazoa izaten da gehiago mintzamen arazoa baino.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Ahoskera zaindu?

Sindikatu edukia