Longlife learning

27
Mai
2010
12:07

Bizitza guztia ikasten?

(¿Seremos estudiantes toda la vida?)
- Desde luego, lo seremos toda la vida, como yo. Pero no quiero decir estudiante de un modo formal. No es que vayamos a tener que hacer un curso y otro y otro, vamos a aprender en situaciones formales o informales. La vida está llena de situaciones de aprendizaje a las que hay que responder.

— Norman Longworth

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
20
Mar
2010
00:26

Ikaskuntza ikusezina

Cristobal Coboren aurkezpen ikusgarria.

e-learning, conocimiento en red y web colectivatik jasoa

 

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
31
Abe
2008
09:22

steLLLa

Enric Serraren Aprendre llengües-en (blog hori aipatuaren aipatuaz gomendatu beharrik ere ez dago) beste albiste interesgarri bat aurkitu dugu. SteLLLa  (Stimulation of eLearning for Life Long Learning for adults) egitasmoaren berri eman digu hain zuzen ere.

LifeLong learning gero eta gehiago entzuten den kontzeptua da (olerkiak ere egiten dizkiote batzuek). Euskaraz ez dakit inork orain arte itzulpenik eman dion, "etengabeko ikaskuntza bizitzan zehar" edo halako zerbait izan liteke, behin baino gehiagotan entzun/esan ditugun "beti ikasten da" edo "ikastea ez da inoiz amaitzen" aforismo kolokial horien buelta "serio" bat izan liteke kontzeptu hau.

Funtsean abiapuntua honelako zerbait izan litekeela begitantzen zait:  ikastea ez da berariazko erakunde, denbora eta testuinguruetan soilik gertatzen, harago doa espazioan eta denboran, horrek ikas-prozesuaren gobernua neurri handi batean ikaslearen esku uztea eskatzen du (badakizue, autoikaskuntzaren inguruan entzuten diren horiek guztiak). Horrekin batera, berrikuntza eta aldaketa gero eta ugariagoak, bizkorragoak eta kontrolagaitzagoak gertatzen ari diren sasoi honetan beharrezkoagoa egiten da etengabeko ikaskuntza mugagabe hori.

SteLLLa egitasmoa berriz Europar Batasuneko Lifelong Learning Programme-tik dator. Zazpi estatu dira partaide egitasmoan: Belgika, Zipre, Alemania, Italia, Polonia, Eslovenia eta Espainia. Espainian hain zuzen ere, Nafarroako CNAI (Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Gunea) da egitasmoa garatzeko ardura hartu duen zentroa. LLL hori  ahalbidetzeari eta errazteari begira autoikaskuntza eta eLearning-arekin lotutako esperientziak sustatu, aztertu eta batu nahi dira SteLLLa honen markoan, CNAIren kasuan hizkuntzen ikaskuntza jorratzen da.

LLL kontzeptu-ikuspegi honek hizkuntzen eta euskararen ikas-irakaskuntzari begira ere galdera eta gogoetagai batzuk ekar ditzakeela uste dut. Serrak aipatzen dituen autoikaskuntza, ikaskuntza birtuala eta etengabeko ikaskuntzaren beharrarekin batera, hiztun berriak erabilera esparru anitzetan eta normalizazio prozesu baten barruan burutu beharko lukeen etengabeko hizkuntz-egokitzea bururatu zait adibidez. Edozlean ere ikuspegi honek zertifikazioaren eta agirien mugarriekin  talka egin lezakeela begitandu zait. Ala ez?

IO: euskaltegiaren hormak bota beharraz hitz egin da hemen inguruan azkenotan. Erlojuak ere bota beharko dira akaso?

IO bis: A ze txapa bota dudan Karrajua "labur" honetan! Karraju nagusia haserretu egingo zaigu, arrazoiarekin gainera.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia