internet

07
Urr
2010
11:35

BabeliumProject: "mintza-praktikarako" aukera sarean

Sustatun orain agertu da albistea. Eusakara eta ingelesa praktikatzeko gune bezala aurkeztu digute.

Zertan da mintza-praktika hori? Ba, kontatzen digutenaren arabera, bideoen bikoizketan oinarritzen da. Bideo-pasarte batean agertzen den pertsonaia baten papera hartu eta haren bikoizketa egin eta grabatu egin dezake erabiltzaileak, gerora bideoaren gainean bere ahotsa entzun eta aztertu egin dezake.

Deigarria ideia, ona eta baliagarria ere esango nuke. Hori bai, ez dakit noraino deitu dakiokeen "mintzapraktika", akaso ahozko hizkuntza lantzeko ariketak ditugu hor, ez benetako solasaldiak edo hizkuntz-jardunak. Edozelan ere, berritzailea eta interesgarria, ikasleei gomendatzeko modukoa, ahozkotasunaren kezka dutenei ere bai.

4.25
Batez bestekoa: 4.3 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Urr
2010
17:46

Voxy: ingelesa ikasi albisteen bidez

Interneten badira hizkuntzak ikasteko zerbitzuak eta guneak, eta ekimen berririk ez da falta izaten. Voxy dugu azkenetariko bat. Egunero 3 minutu emanda ikasteko aukera saltzen digu.

Nola? Albiste batzuk hartu, laburrak, testuak irakurri eta haien gaeinean ariketa batzuk proposatzen dituzte, horrez gain, testuetako hitz batzuk nabarmendu eta esanahia ematen dute.  Momentuz ingelesa-gaztelania norabidean.

Azpimarratutako hitzak norberaren kaxan gordetzeko aukera ematen dute, eta egindako ariketak ere bai. Ariketak funtsean testuaren esanahiari buruzkoak dira, sinpleak baina ondo planteatuta nire ustez.

Hizkuntza ikasleentzako aldizkarietan (Aizu!, Habe...) egiten dena Internetera ekartzeko modu bat izan daiteke beharbada, hain zuzen paperaren muga batzuk gainditu eta teknologiak ematen dituen aukerez ondo baliatu dira (interaktibitatea, pertsonalizazioa, formatua...).

Ideia interesgarria, akaso askori pobrea edo sinplea irudituko zaie, baina nire ustez, sinpletasun horrek ematen dio erakargarritasuna.

 

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Urr
2010
22:23

Euskal mapa: munduko toki-izenekin egindako mapa

Munduko mapa euskaraz daukagu eta sarean gainera. Munduko toki izenak euskaraz erakusten dizkigu berez. Euskarak munduari esateko moduak dituela ikusi eta ikustarazteko lekua dugu beraz.

Via: Dingilizka B2

Informazio gehiago: Sustatu

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
04
Ira
2010
17:03

Learn basque with My language Notebook

Asaldian eman genuen My Language Notebook tresnaren berri. Hizkuntzak ikasteko tresna dugu, baita euskara ere, eta Jim egileak jakinarazi digu asteon euskara ikasten dabilela eta ikasteko sortu dituen ikasgaiak han jarri dituela.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
17
Uzt
2010
17:22

Nola idatzi Interneten?

Ez idatzi Internet papera balitz bezala, edo ez idatzi papererako gauzarik, ez formatuaren aldetik (ez egin kartelik Interneterako, ez idatzi Wordik), ezta idazkeraren aldetik ere (ez idatzi fax itxurako prentsa-oharrik). Idatzi informazioa, testu-editore lau batekin; eta horren bertsioak egin gero, bat papererako (behar baldin bada), bestea sarerako.

— Luistxo Fernandez

Nola idatzi Interneterako (CodeSyntax). UEUn emandako ikastaro baten materiala.

Sustatun ere informazioa daukazue.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Uzt
2010
23:12

Eman ideiak

Ideia originala Galiziatik berriro. Galizieraren alde ideiak proposatu, plazaratzeko eta aurrera ateratzeko Galego Lab gunea.

Galiziarako ez ezik, gurerako ere balioko duten bat baino gehiago topatuko ditugu seguruenik.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
15
Eka
2010
11:59

Irakaskuntzarako aplikazioak: Top100

Via Wwwhat's New ezagutu dugu irakaskuntzarako aplikazioen Top 100 dinamiko hau. Etengabe eguneratzen ari da, eta akaso ideiaren bat emango digu, edo ezagutzen ez dugun zerbaiten berri.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Eka
2010
20:00

Euskara irakasleak: bigarren bizitza

Ning plataformak doako zerbitzua eten egingo duela, eta partaideei kontsulta egin ostean, Zutagu zerbitzura aldatu dugu Euskara Irakasleak sarea. Badakizue beraz, lankide, ogibidekide edo burukominkideekin jarduteko aukera berria zabaldu da munduan, korporatibismo apur bat egiteko baino ez bada ere. Tongue out

4.4
Batez bestekoa: 4.4 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Eka
2010
18:16

Garapen Hurbileko Eremua gaur

No es nueva, como anticipábamos, la importancia de la conversación con pares y/o expertos en la construcción del propio conocimiento. Lo que tal vez sí lo sea, es el alcance global que la red que construyamos de los mismos puede alcanzar.

— Dolors Reig (dreig)

Vigotskyren teoriei errepasoa egiten eta gaur egungo testuinguruan kokatzen saiatu da Dolors Alan Pritchard eta John Woollard-en Psychology for the Classroom: Constructivism and Social Learning liburuaren irkurketaren ostean.

Construir, conectar: ampliando la ZDP con herramientas de la sociedad-red (el caparazon)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
02
Eka
2010
17:50

Nerabeen literatura

Daniel Cassany Getxolinguae 2010 jardunaldian egon zen eta gazteen idazkerari buruzko hausnarketa interesgarri hau utzi zigun.

Via Tres Tizas

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Eka
2010
12:55

Zer egingo zenuke...?

Formacion Elekoek baldintza lantzeko ideia proposatu digute, publizitate kanpaina batean oinarrituta. Gaztelania ikasteko da, baina euskaraz ere horrelako galderak aurki ditzakegu ugari. Non? Hemen adibidez.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
31
Mai
2010
19:13

Ikasblogak 2010

Aurten Barakaldon ekainaren 28an.

via Bihar da berandu.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
27
Mai
2010
14:57

Zenbat jendek erabiltzen du Internet?

EAEn erdiek-edo batez beste.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Mai
2010
16:18

Berrikuntzak IRALEn: Interneten bidezko hobekuntza

Isabel Celaak IRALE programan egingo diren berrikuntzen berri eman du Gasteizko Legebiltzarrean. Interneten bidezko prestakuntza indartzeko asmoa dute dirudienez.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Mai
2010
18:17

Hirugarren sektoreko hiztegi teknikoa

Ede taldeak egin duen hirugarren sektoreko hiztegi tekniko honen berri izan dugu Topagunearen bidez. Sarean duzue eskuragarri pdf formatuan.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia