internet

22
Mar
2011
23:36

Moodle erabiltzeko arrazoiak

...dos de las barreras fundamentales que hacen que muchos profesores usen Moodle como plataforma central para el desarrollo de su trabajo en la red, a saber, el miedo a perder el control (de la actividad de los alumnos, de los contenidos que publican,…) y el problema de la privacidad (adultos que piensan que poner tu nombre en internet es como poner el número de tu tarjeta de crédito a disposición de cualquiera, o familias que piensan que hay un corruptor de menores detrás de cada clic).

— David Vidal

Moodle 2.0ren harira artikulu gogorra Nodos Elen: Cinco consejos para trabajar con Moodle 2.0.

Moodle-en inguruko filiak eta fobiak iratzartzeko aproposa.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
21
Mar
2011
18:36

Euskaltegietako ikasleentzako ikastaroak Jakintza Librearen jardunaldietan

Azkue Fundazioak Jakintza Librearen II. jardunaleiaren barruan euskara ikasleek Interneten zer dagoen jakin dezaten ikastaroak antolatu ditu gaur, bihar eta etzi. Sareko baliabideak ezagutu eta erabiltzea da asmoa. Ikastaroak Bilboko Euskararen Etxean egingo dira.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Mar
2011
14:16

Bizkaieraren ataria

Bizkaiera erabiltzen laguntzeko sortu da Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Labayruren logoak erakusten dituen atari hau. Hiztegi eta hizkuntza-tresna batzuk eskaintzen ditu, eta horrez gain bizkaierari buruzko informazio geografikoa eta linguistikoabideo-grabazioak eta kulturaren inguruko artikuluak.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
09
Mar
2011
18:52

Audiria: entzumena lantzeko ataria

Via EcLecTIC ezagutu dugu Audiria atari hau. Gaztelania ikasten ari denarentzat entzutezkoaren ulermena lantzeko entzungaiak eta bideoak eskaintzen dituzte, eta haiekin batera transkripzioak eta ariketak.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Mar
2011
14:04

Practica español

Instituto Cervantesek, EFE informazio-agentziak eta Fundación del al Lengua Españolak aurkeztu zuten duela aste batzuk Practica español ataria. Hizkuntza ikasleei bideratutako zerbitzua da, albisteak euskarri desberdinetan eta euren gaineko ariketak eta azalpenak, gramatika gaiak eta abar.

Via Nodos Ele

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Mar
2011
13:37

Twition: hizkuntzak ikasteko baliabideen bilduma

Via Wwwhat's New izan dugu proiektu honen berri. Hizkuntza-irakasleek baliabideak partekatzeko gune bezala aurkeztu da. Bertara joan eta gehien bat sarean hizkuntzak ikasi eta irakasteko dauden hainbat baliabideren bilduma interesgarria da oraingoz. Hizkuntza eta maila ezberdinen arabera sailkatuta.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Ots
2011
17:57

Sarea: ikaslearen aukera eta ardura

L'aprenent de llengües que no valora i propicia l'exposició a l'aprenentatge informal de la llengua meta renuncia a una de les estratègies clau del nou aprenentatge lingüístic. El professorat hi pot ajudar, segur, però és l'aprenent apoderat l'únic responsable de conquerir el vast territori d'aprenentatge informal que la xarxa ha obert al seu davant.

— Enric Serra i Casals

Internetek ikaskuntza informalaren ideia nola zabaldu duen azaldu digu Enricek: [625] L'aprenent estratègic: incorporar l'informal ()Aprendre Llengües

Lehen bila joan behar zen hura (hiztunak, hitz egiteko aukerak, testuak...) esku-eskura dugu orain:

La cultura digital ha canviat ara radicalment les coses i ha deixat l'aprenentatge de llengües en una situació insòlita. Els nadius són pertot arreu, l'input lingüístic és a qualsevol racó de la xarxa i a l'abast de tothom. Els espais per a l'aprenentatge informal de llengua se'ns han multiplicat tant, que gestos quotidians entre els aprenents avantatjats de fa només uns anys com anar a buscar un diari en la llengua apresa en un quiosc especialitzat s'han convertit ja en una acció sense sentit. Les possibilitats de viure experiències siginificatives en la L2 són constants: moltes de les nostres tasques quotidianes no transcendents com informar-nos del que passa al món, buscar una recepta de cuina, localitzar un tutorial que ens ensenyi com funciona una aplicació informàtica... podem satisfer-les perfectament en la llengua que aprenem, de manera gairebé natural, a canvi d'un temps que és una inversió valuosa.

Eta horren harira ikaslearen eta irakaslearen paperaz egin du goiko hausnarketa hori (itzultzeko saioa):

Ikasi nahi duen hizkuntzaren ikaskuntza informalerako esposizioa baloratzen eta erabiltzen ez duen ikasleak uko egiten dio hizkuntzaren ikaskuntza berriaren estrategia nagusi bati. Irakasleak lagundu egin dezake, noski, baina bere prozeusaren gidaritza duen ikaslea bera da sareak bere aurrean zabaldu duen ikaskuntza informalerako aukera erraldoiaz baliatzeko arduradun bakarra.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Ots
2011
16:59

Hika praktikatu Skype bidez.

Maramara taldeak euskara ikasi eta lantzeko ikastaro eta zerbitzu berezien sorta eskaintzen du. Hitanoarekin lotuta batzuk eta haien artean hika Skype Interneteko konferentzia zerbitzuaren bidez praktikatzekoa.

Hitanoan duzun "maila" neurtzeko test hau ere badute.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Urt
2011
19:31

Gaztelaniazko kolokazioen hiztegia

Gaztelaniazko kolokoazioen hiztegi hau jarri dute sarean, interesgarria, eta Deliciouseko kontuan Rikardo Gomezek esan duen bezala euskaraz ere interesgarria izan liteke horrelako tresna bat.

Lexikoaren azterketan kolokazioen kontzeptua zabaldu da azken urteotan, hizkuntzaren ikas-irakaskuntzara ere heldu da. Kolokazioa bata bestearen ondoan agertzeko joera duten hitz-multzoak direla esan daiteke. Hemen dituzue gaiaren inguruko artikulu pare bat kontzpetua argitzeko:

Hizpideren batean honi buruzko artikuluren bat agertu dela uste dut, baina orain ez dut gogoratzen, eta ez daukat hemen kontsultagai.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
21
Urt
2011
11:10

Zirikteroak sarea berpiztu da

Irakaskuntza eta teknologiaren inguruko sarea sortu zen Ning-en duela urte pare bat, eta Ning-en sareak doan egiteko aukera kentzearekin hura ere desagertuko zela pentsatu arren, asteon bueltan etorri da Ziririkateroak.

Ea hasierako sasoiko aktibitatea berreskuratzen duen.

 

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
14
Urt
2011
23:50

Web aplikazio erabilienen artean hizkuntzak ikastekoak

Via Dreig AppApeal gunearen berri izan dut. Munduan gehien erabiltzen diren web aplikazioen mapak egiten dituzte kategorietan banatuta.

Eta hezkuntzarako aplikazioen artean datu deigarri bat, leku askotan hizkuntzak ikasteko zerbitzuak dira erabilienak. Adibidez, LiveMocha Hegoamerikan, Babbel Alemanian edo Busuu Espainian.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
14
Urt
2011
17:13

150 tresna

Honelako zerrenda asko agertzen dira sarean lantzean behin, baina Olentzero, Papa Noel, Errege Magoak jostailuak banatzen hain aspaldi izan ditugula, hemen doa jostailuen bildumatxo hau.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
12
Urt
2011
10:19

Aprendereuskera.com

Aspaldian ezagutzen dugu euskara ikasteko sarean dabilen "Curso de euskera" (pdf) izenekoa. Gorka ikastaroaren egileak sarean jarraitzen du eta aprendereuskera.com webgunea atondu du kolaboratzaile batzuen laguntzarekin. Gune horretan ikastaroaren pdf dokumentua ez ezik, haren html bertsioa ere badugu, horrez gain gunean sartu eta Revista sobre cultura vasca en el mundo gaztelaniazko bloga erakusten digu.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
31
Abe
2010
13:12

Hitzapasa tematikoak

Maite Goñi aspaldian ari da sarean hitzapasa jolasak jartzen, eta duela egun batzuk gai zehatzen inguruko hitzapasak egiteko gonbitea bota zuen. Dagoeneko fruituak jasotzen hasi da, literatura eta dantzaren inguruko hauek adibidez. Eta gehiago ari dira egosten, Twitter-en besteak beste.

4.2
Batez bestekoa: 4.2 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Abe
2010
21:32

Idazlanen zuzenketak online

Facebook-etik heldu zait gonbidapena, eta irakasle bik antolatu duten zerbitzu honen berri izan dut.

Azterketako emaitza txarrek kezkatuta idazlanak online zuzentzea eskaintzea otu zaie. Ez da doan, mailaren arabera eta idazlan kopuruaren arabera 3 eurotik gorako prezioa dute zuzenketek.

Bloga ere badute, eta han idazlanak egiteko aholku batzuk ematen dituzte.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia