07
Urr
2010
11:35

BabeliumProject: "mintza-praktikarako" aukera sarean

Lotura

Sustatun orain agertu da albistea. Eusakara eta ingelesa praktikatzeko gune bezala aurkeztu digute.

Zertan da mintza-praktika hori? Ba, kontatzen digutenaren arabera, bideoen bikoizketan oinarritzen da. Bideo-pasarte batean agertzen den pertsonaia baten papera hartu eta haren bikoizketa egin eta grabatu egin dezake erabiltzaileak, gerora bideoaren gainean bere ahotsa entzun eta aztertu egin dezake.

Deigarria ideia, ona eta baliagarria ere esango nuke. Hori bai, ez dakit noraino deitu dakiokeen "mintzapraktika", akaso ahozko hizkuntza lantzeko ariketak ditugu hor, ez benetako solasaldiak edo hizkuntz-jardunak. Edozelan ere, berritzailea eta interesgarria, ikasleei gomendatzeko modukoa, ahozkotasunaren kezka dutenei ere bai.

4.25
Batez bestekoa: 4.3 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ahozko hizkuntza

Juanan (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2010, Urria 8 - 10:18(e)an.

Aupa Benito,

Poliki-poliki bideo-elkarrizketa berriak igoko ditugu BabeliumProject-era. Ez bakarrik euskaraz eta ingeleraz, baizik eta gazteleraz, frantsesez, alemanez, eta lagun arabiar bati esker, baita arabiarrez ere :-)

Dena den, guk bideoak igo bai, baina orain "mintza-praktika" egin nahi dutenen ekarpenak behar ditugu.

Ari dira sartzen, baina dakizun bezala, jendeari lotsa ematen dio menperatzen ez duen hizkuntza batean hitz egiteak. Noski, ez badute hitz egiten ez dute inoiz menperatuko, baina ideia hori barneratzea ez da erraza :-)

Zure ikasleen ekarpenak gustura baloratuko ditugu!

Eskerrik asko zure artikuluagatik.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for BabeliumProject: "mintza-praktikarako" aukera sarean

Sindikatu edukia