software

2010 otsailak 23 07:28

Sinadura: pdf dokumentuak sinatzeko software-a

Software gaiak ez dira hemengo mintzagai nagusia izaten, baina arreta eman dit "Sinadura" izeneko honek. Euskarazko izena eta euskarazko bertsioa ere baditu PDF dokumentuetan sinadura txertatzeko software honek. Informatikaren munduan euskara izen komertzialak sortzeko hizkuntza izan daiteke.

Via: Genbeta

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2009 azaroak 05 13:09

Mahara: portfolio digitalak

Abel Camachok Ireki blogean Mahara sistemaren sarrera azalpena egin digu: Mahara porfilio digitalak sortzeko tresna. Santurtziko Udal Euskaltegian probatzen eta ezartzen ibili dira azkenotan hain zuzen ere.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 urriak 07 12:18

Tesseract-OCRopus: testuak eskaneatzeko tresna euskaraz

Eusko Jaurlaritzaren eusarazko software-aren bilduman tresna berria gehitu dute: Tesseract-OCRopus. OCR programa bat da, irudi fitxategiak eskaneatu, testua bilatu eta testu formatuko fitxategira ekartzen du. Sinplea eta software librea ei da, Linux eta Windows-erako.

Seguruenik gremio honetan urtetxoak egin dituzuen askok hainbat altxor (materialak, testuak, ariketak...) bildu dituzue paper-fotokopietan edo eskanetatutako irudietan urteetan, euskarri garbiago baten gorde, edo berregokitu eta txukundu nahi zenituzketenak. Hor duzue tresna lagungarria beraz.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 martxoak 25 20:04

Wikispaces euskaraz

Wikispaces wikiak sortzeko plataforma ezagunenetako bat dugu. ZirIKTeroak eta Nafarroako IKT dinamizatzaileen blogaren bidez jakin dugu aplikazioaren hizkuntzen artean euskara dugula aukeran orain. Bitxia, gaztelania baino lehen euskaratu da Wikispaces.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 otsailak 01 22:56

PDFarekin zoratuta?

Pdf formatuak buruko min bat baino gehiago eman ohi ditu. Hemen dauzkazue arazo batzuetarako konponbide errazak.

Bildu.net-en bidez.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 urriak 28 23:43

Ahots tratamendurako software-aren zerrenda

Ahotsaren analisi eta tratamendurako erabil daitezkeen programak. Nahikoa teknikoak gehienak, baina baten bati zerbait egiten lagundu ahal badiote.

Euskofiliaren bidez.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2008 maiatzak 13 12:42

Xuxen GPL lizentziarekin

Xuxen euskarazko zuzentzaile ortografikoaren litzentzia aldatu egin da, GNU GPL software librearen lizentzia hartu du hain zuzen ere. Banaketa eta erabilerarako aukera gehiago zabaltzen dira horrela.

Zabaldu.com-en bidez. 

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: None
Harpidetu RSSren bidez