blogak

2010 otsailak 01 12:43

Larrauri Mendotxe bidean: klaseko bloga

Txerrari esker blog honen berri izan dugu. Dirudienez 4. mailan diharduen norbaitek egiten du. Klaseko saioak eta beste hainbat eduki plazaratzen dabil ikasturte honen hasieratik.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2010 urtarrilak 22 18:48

Ikastola, euskara ikasteko beste blog bat

Euskara ikasten laguntzeko Ikastola: aprende vasco blog hau aurkitu dugu. Izena, disenua eta edukiak klasikoak oso. Ikastaro klasikoen antzera ikasgaietan antolatuta.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2010 urtarrilak 16 21:19

Liburuen esporak: euskarazko liburuak jaisteko eta erosteko aukera

Liburu elektronikoak eta literaturari buruzko blog honetan euskarazko hainbat liburu zuzenean jaitsi edo erosteko auekera ematen digute.

via: @egaroa

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2010 urtarrilak 10 00:28

Tres Tizas irratia

Bi urte bete dituzte Tres Tizaseko lagunek, eta oparia hartu barik eman egin digute. Hemendik aurrera Tres Tizas podcast-a ere izango da.

Zorionak bada, eta hemendik aurrera entzun ere egingo dizuegu.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 abenduak 22 18:33

Euskara ikasten hasteko gida blog batean

INFESTz izeneko blog batean aurkitu dugu euskara ikasten hasteko kurtso-gida moduko honi ekin dio, gaztelaniaz. Euskararen oinarrizko deskribapen formala da, gramatika, morfologia, sintaxia eta halakoak, blogariak 40 orduko ikataro  batean jasotako oharretan batutakoak, galizieraz jasotako ikastaroa gainera.

Blogariaren hitz hauek hasieran, ez dira ohikoak izaten EHtik hego-ipar-ekialde-mendebalderantz (azpimarra nirea):

El euskera es uno de esos idiomas del que poco conocemos y que pertenece a nuestras tierras. Pero debido a la división autonómica de nuestro país, solo se enseña en aquellas en las que se practica el idioma. Soy de la opinión de que deberíamos aprender todas las lenguas oficiales del territorio nacional. No soy nacionalista de ningún tipo ni siento que pertenezca a España, pero ya que por ley vivimos todos en el mismo país, lo mínimo que podríamos hacer es aprender el idioma oficial de aquellas regiones que lo tienen para comprendernos unos a otros a otro nivel.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 abenduak 14 14:09

Bloga: Xiberoko Gaü Eskola

Zuberoan Euskal Herriko altxor asko gordetzen dira, baina ez daude lehenari begira soilik. Euskara ikasten dabil jende han eta bertako gau eskola blogosferara sartu zaigu. Ontsa jin!

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 abenduak 13 03:41

Esango nuke

... Japoniako neska bat dabilela euskara ikasten eta bloga egin duela eta euskara ikasteko liburuak eta hiztegiak gomendatzen dituela bertan.

Japoniera ere ez da hain zaila, ezta? Smile

Eta Japonian badirudi han gehiago ari direla euskara ikasten. Hemen ere kontatu ziguten.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 azaroak 13 23:18

Ikasgelan blogak egiteko tridekalogoa euskaraz

Berta Martinezen blogean ikasgelan blogekin hasteko hamahiru aholkuko tridekalogoa aurkitu dugu. Gaztelaniaz sortutako dokumentua euskaratu dute Bertak, Irene Gonzalezek eta Jasone Aldekoak.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2009 azaroak 03 10:24

Gaurko hitzak urtebete

Maite Goñik kudeatzen duen hiztegi-blogak 395 sarrera ditu dagoeneko "opor" hitza aipatu gabe. Eta hemendik aurrera bideoa ere aurkituko dugu han.

Han gaurko hitza "ahutzeko" izan da, baina sarean gehien ibiliko dena "zorionak" seguruenik. Aupa tu!
Wink

Gaurko Hitzak urte bat bete du gaur! (IKTeroak)

 

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 azaroak 01 13:03

Euskara ikasten eta blogeatzen AEBetatik

Isabel Zialcita filipinarra euskara eta katalana ikasten hasi da, izan ere, leku bietan du jatorria haren familiak eta arbasoen hizkuntzetara hurbiltzea deliberatu du.

Euskara ikasten Boga eta Bakarkarekin dabil, eta EuskoCat blogean ikas prozesuaren berri ematen hasi zaigu. Ikasten duenari buruzko oharrak, aurkitu dituen baliabideak edo ezagutu dituen gauzak biltzen ditu, besteak beste.

I thought it would be a good idea to post some of the things I've learned here. Hopefully, new Euskara-learners will be able to gain new information and native-Euskara speakers will be able to see how non-native speakers see their language.

(Pentsatu dut ideia ona dela ikasi ditudan gauzak hemen idaztea. Horrela espero dut euskara-ikasle berrien eskura informazioa jartzea, eta euskaldun natiboei beste hizkuntza batetik gatozenok euren hizkuntza nola ikusten dugun erakustea)

Animoa Isabel, eta eskerrik asko zure esperientzia konpartitu eta erakusteagatik.

Via: Euskal Kazeta: Basque Filipina Continues Her Journey to Learn Euskera

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 urriak 19 17:31

Moodle-en bloga erabiltzeko ideia

Moodle plataformak eskaintzen duen bloga apur bat berezia da ohiko blogen aldean. Hala konturatu zen Felipe Zayas, eta hartara egokitzen saiatu da bere klasean.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 urriak 16 09:34

Elkarrizketa

A: - Aspaldian ez duzu eguneratu bloga. Uztekotan al zara?

B: -Ez, emakumea, bloga interneteko nire etxea da. Baina sare sozialak ziberespazioko tabernak dira.

A:- Hau da hau! Gu kezkatuta etxean agertzen ez zarelako eta zu , berriz, parrandan lasai asko.

— Mauro Entrialgo

Mauro Entrialgok Público egunkarian argitaratutako komikitik jasotako elkarrizketa.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2009 irailak 14 12:27

Bloga: diskurtso generoa

José Ramón bere blogean mezu sorta batean blog-mezuaren ezaugarriak ari da garatzen, testu-genero bezala deskribatzen alegia.

Orain arte publikatutakoak:

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 uztailak 29 17:14

Cuaderno intercultural: helbide berria

Hizkuntzaren ikas-irakaskuntzaz, hezkuntzaz eta kulturartekotasunaz baliabideen bilduma polita eskaini ohi dizkigu blog honek. Gaurko mezu batean jakinarazi digute helbidea aldatu dutela, euren domeinua hartu dute hain zuzen ere: www.cuadernointercultural.com

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2009 uztailak 21 02:08

Barnetegitik blogari

Gabriel Aresti euskaltegiak Bakaikun daukan barnetegitik blogeatzen ari dira hango ikasleak. Barnetegiko egunak zer ematen duen kontatzen hain zuzen ere.

4.3
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
Harpidetu RSSren bidez