03
Urr
2010
17:46

Voxy: ingelesa ikasi albisteen bidez

Lotura

Interneten badira hizkuntzak ikasteko zerbitzuak eta guneak, eta ekimen berririk ez da falta izaten. Voxy dugu azkenetariko bat. Egunero 3 minutu emanda ikasteko aukera saltzen digu.

Nola? Albiste batzuk hartu, laburrak, testuak irakurri eta haien gaeinean ariketa batzuk proposatzen dituzte, horrez gain, testuetako hitz batzuk nabarmendu eta esanahia ematen dute.  Momentuz ingelesa-gaztelania norabidean.

Azpimarratutako hitzak norberaren kaxan gordetzeko aukera ematen dute, eta egindako ariketak ere bai. Ariketak funtsean testuaren esanahiari buruzkoak dira, sinpleak baina ondo planteatuta nire ustez.

Hizkuntza ikasleentzako aldizkarietan (Aizu!, Habe...) egiten dena Internetera ekartzeko modu bat izan daiteke beharbada, hain zuzen paperaren muga batzuk gainditu eta teknologiak ematen dituen aukerez ondo baliatu dira (interaktibitatea, pertsonalizazioa, formatua...).

Ideia interesgarria, akaso askori pobrea edo sinplea irudituko zaie, baina nire ustez, sinpletasun horrek ematen dio erakargarritasuna.

 

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Voxy: ingelesa ikasi albisteen bidez

Sindikatu edukia