gaztelania

2010 martxoak 12 18:40

Onoma: aditzen "konjugatzailea"

Gaztelaniazko aditzak ezagutu eta haiekin jolasteko tresna hau zabaldu da. Aditz forma bat aztertu, hari buruzko informazioa eman, konjugazioa erakutsi, eta norberak asmatutako aditzen konjugazioa ere eskaintzen du. Gure hizkuntzan ere munduan dabiltzan aditzomanoek eskertuko lukete halako bat, ezta?

Via: Público

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2010 otsailak 22 09:51

Help! Nire erratzak no funciona

SM argitaletxeak umeentzako liburu sorta orijinala dauka: "Tus books", liburu elebidunak, baina ez elebidunak ezkerrean hizkuntza bat eta eskuinean bestea, gure dokumentu ofizialen antzera, ez, testu bakarra hizkuntza batetik bestera doa etengabe. Ume eta gazteei begira hizkuntzak ikasi eta menperatzeko teknika orijinala duda barik, ausarta eta polemikoa ere izango da seguru aski. 

Ba, orain gurera ere heldu da. Liburu hirueledunak ari dira banatzen El Correorekin batera. Izenburuak goikoa bat eta  "Isilik! El lago de las girls mudas", edo "Difficult teenager bat izan nahi dut" bezalako batzuk tartean.

Deigarriak tituluak eta idea, eta deigarria inork orain arte ezer (nik entzun ez behintzat) esan ez izana. Polemika errazegi jarri digute? Onerako edo txarreako harrigarria baita ideia, orijinala den aldetik, eta hizkuntzak nahasteko era hori askoren begikoa izango ez den aldetik. Honez gero errealitateak fikzioa gailendu ez badu, behintzat.

Tres Tizasen irakurri dugu iruzkina.

1
Batez bestekoa: 1 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2009 irailak 24 20:37

LdeLengua 25

Tradizioa da honez gero Atoan honetan LdeLengua podcastaren saio berrien berri ematea, eta ez dugu galduko. Oraingoan Tiscar Lara izan dute mintzakide.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2009 maiatzak 14 10:17

Gaztelaniaren egunerako hitz-jolasak

Ekainaren 20an "El día del español" ospatukod dela Cervantes Institutuak gaztelaniazko hitzekin jolasteko eta bozkatzeko webgune hau prestatu du. Hitz gogokoenak edo asmatutako hitzak bozkatu daitezke besteak beste, horrez gain jendeak bidalitako bideoak ere biltzen dituzte.

Soitun ikusia.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2009 maiatzak 11 12:18

Itzultzeko zailak diren horiek

Martinezena blogean gaztelaniatik euskara itzultzean buruhausteren bat ematen dituzten hitzak eta esakunean biltzen ari dira. Hau 5. atala da. Hemen aurreko 4rak:

Ikasleren bat "nola esaten da?"-ka datorrenerako edo.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 apirilak 23 11:51

Txarto hitz egitea

Guk gainditu dugu hein handi batean ("euskararik onena egiten dena"), baina bi komunitateen artean dagoen amildegiaz ohartzeko nahikoa da. Zuek imajinatzen al duzue Euskal Filologiako ikasle bat beste bati esanez txarto egiten duela berba euskalkian ari delako?

— Txerra Rodriguez

Gogoeta ekarri digu Txerrak Garaogoikoara euskaldunek eta erdaldunek txarto hitz egiteaz zer ideia dugun eta: Bizkarrari bizkar

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 otsailak 16 11:00

Bi hizkuntza, bi azterketa

Administrazioan lanean hasten diren langile guztien hizkuntza-ezagutza bermatu beharra dago; horretarako, euskarazko eta gaztelaniazko azterketak, bi, gainditu beharko lituzkete hautagaiek.

Erabilera planak herri administrazioan jardunaldietan jasotako hitzak

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 urtarrilak 22 00:32

DELE A1: gaztelania "azterketak"

Beste hizkuntzetako azterketak nolakoak diren jakin mina baduzue hemen daukazue gaztelaniazko DELEen A1 mailako proba eredu berria (pdf).

Probak, ohituta gaudenaren aldean behintzat, interesgarriak iruditu zaizkit. Zuei?

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 azaroak 28 20:21

Gaztelania interneten bidez

El fundador del canal de enseñanza de español on-line Lingus TV , Sergio Gazeau, destacó en Salamanca que alrededor del 16 por ciento de la enseñanza del español se realiza a través de Internet y explicó que se trata de una cifra que "está creciendo" de forma considerable

— 20 Minutos aldizkariko albistea.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2008 urriak 26 18:47

Gaztelania ikasteko eskuliburu bitxia

Japonian gaztelania ikasten laguntzeko eskuliburu bitxia aurkitu du Miguel Angel García Guerrak. Ikasmaterialetan ohikoak ez diren hitzak eta esakuneak, zatarral edo gordinak nonbait.

Interesgarria era berean iruzkinetako eztabaida.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 urriak 20 17:07

Hizkuntzaren kalitatea, edo txakurrak ortozik

La mayoría, y hablamos precisamente de alumnos de Filología, no sabe expresarse bien, no domina el lenguaje y, en consecuencia, tampoco el pensamiento

— Manuel Alvar Ezquerra

Mucho título y pocas letras (José Luís Barbería. El País.com)

Filoblogiaren delicious-eko loturen bidez.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2008 uztailak 10 23:52

Lingus.tv. Ikasi gaztelania tb-ren bidez

Gaztelania bideoen bidez ikasteko webgunea.

Comunidad Todoele-ren bidez.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 maiatzak 16 00:53

LdeLengua 10

Podcast bikain honen saio berria. 10.a hain zuzen ere. Musikaren erabilera, Ernesto Martin Peris, ikaskuntza eta web-a...

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 apirilak 28 22:45

Gaztelania azterketak on line

Instituto Cervantesen mailaketa probak. On line egin daitezke.

Eta lanpostua eskuratzeko honelakoak ere egin behar izanez gero?

Tres Tizasen bidez

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 apirilak 23 15:12

FEDELE blog

FEDELEk (Federación de Escuelas de Español | Espainiera Eskolen Federazioa) bloga jarri du sarean. Lehenengo bistazo batean albiste interesgarriak daudela ematen du.

Lde Lenguan entzunda.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
Harpidetu RSSren bidez