hitanoa

2010 otsailak 05 12:27

Ikastaroa eman eta ikasi

Bada, hori idatzita nuenean –entsegu labur bat edota artikulu luze bat osatzeko lain material–, jendea ikastaro eske etortzea gertatu zitzaidan. Eman ere egin nituen ikastaroak eta haien bidez, askoz ere gehiago ikasi dut hitanoari buruz, eta, harrezkero, liburua ariketa praktikoz hornitu ere bai…

— Ritxi Lizartza

"Hitanoa. Mintza hadi, lagun!" liburuaren harira elkarrizketa Argian: 'Hitanoa, estandarrera ekarri gabeko azken
osagarria da
'

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
  
2009 abenduak 04 13:31

Hitanoa eta baldintza

Leku askotan hitanoa galdu egin da, baina hitanoa gurea da, gure hizkuntzaren ezaugarri bat da. Zergatik ez dugu hitanoa ikasiko baldintza ikasten dugun bezala, edo beste edozein ezaugarri ikasten dugun bezala?

— Ritxi Lizartza

Mintza hadi, lagun! eskuliburuaren harira elkarrizketa egin diote Ritxi Lizartzari Berrian.

Foro baterako galdera dirudi horrek, zergatik ez dugu hitanoa ikasiko/ikasten/ikasi?

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 abenduak 01 13:52

Mintza hadi lagun! Hitanoa lantzeko beste tresna bat

Duela gutxi Jon Urruxulegik prestatu duen metodoaren berri izan genuen, eta orain Ritxi Lizartzak egin duen lan hau dugu, liburua eta DVDa. Durangon hika egiten ikasteko aukera egongo da bada.

Informazio gehiago Ikasbilen.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
Harpidetu RSSren bidez