bizkaiera

11
Mar
2011
14:16

Bizkaieraren ataria

Bizkaiera erabiltzen laguntzeko sortu da Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Labayruren logoak erakusten dituen atari hau. Hiztegi eta hizkuntza-tresna batzuk eskaintzen ditu, eta horrez gain bizkaierari buruzko informazio geografikoa eta linguistikoabideo-grabazioak eta kulturaren inguruko artikuluak.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
04
Mar
2011
19:28

Labayruren hiztegi kontestuduna

Labayru Ikastegiak aspaldian zuen sarean jarrita bere hiztegia, euskara / gaztelania eta gaztelania / euskara hiztegia, euskara beti ere bizkaieraren arauari jarraituta. Eta gaur iragarri digute hiztegi hori osatu egin dutela sarrerei kontestua emanez: adibideak eta laginak batez ere, ahozko tradizioan eta erabileran oinarrituta.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
08
Urr
2010
09:32

Xuxen bizkaieraz

Bizkaieraz idazten dutenek Xuxen-B dute prest OpenOffice, Thunderbird eta Firefox programekin erabiltzeko. Testuak bizkaierarako arau idatziaren arabera zuzenduko ditu, adibidez "tradizioa" idatziz gero, ez egokitzat  markatu eta "tradizinoa" proposatuko du.

Badirudi beraz bizkaieraren estandarizazioa aurrera doala.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia