ulermena

2009 azaroak 14 21:19

Azpitituluek laguntzen dute hizkuntzak ikasten?

Ikerketa egin dute Nimegako (Herbehereak) Radboud Unibertsitateak eta Max Planck psikolinguistika institutuak. Bertako ikasle batzuei bideo batzuk ipini dizkiete, batzuetan ingelesezko azpititulukein, besteetan euren ama hizkuntzan (neerlandera). Ondorioen artean, bigarren hizkuntzako azpitituluek ulermena garatzen ama-hizkuntzakoek baino gehiago laguntzen dutela dirudi. Bestalde, aldaera dialektalak ezagutzen eta ulertzen ere lagungarriagoak bide dira.

Interesgarria, eta logikoa ere badirudi. Hala ere, Europa Press-eko albistearen titularra gehiegizkoa iruditu zait. Gehiago lagundu dute bigarren hizkuntzakoek, baina ama-hizkuntzako titularrek ere zerbait ikasten lagunduko dute, ezta? ikasprozesuaren beste une batean, beste trebetasun batean edo bestelako edukiren bat akaso.

Via: Menéame.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 maiatzak 28 23:07

Ahozkoaren ulermena: wikia

Tres Tizaseko Carlos Díezek ahozkoaren ulermena ebaluatzeko gaztelaniazko ariketen bilduma egiten dabil Comprensión oral wikian. Sarean aurkitu dituen bideoak eta Hot Potatoes erabili du.

Berak aitortu duen bezala, ez dira oso aurrerakoiak ikuspegi didaktikotik, baina era guztietako probak egin ditu eta seguru ideia falta ibiltzen garen trebetasun honetarako zerbait ekarri ahal digula.

4.3
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 apirilak 28 11:23

Ulertzeko eskolak

Zer egin behar da euskaraz ez dakitenak erakartzeko? Ulermena lantzeko eskola batzuk hartzera gehiago animatuko lirateke erdaldunak, horrek ez baitu horrenbeste inposaketaren mamu hori.

— Lourdes Oñederra

Lana euskalduntzeko blogekoek iritzia eskatu diote Lourdesi IV. mapa soziolinguistikoaren harira eta erabileran urratsak berriak emateko zer beharko genukeen: Elebidun (hartzaile)ekin egin dezagun euskaraz!

4
Batez bestekoa: 4 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 martxoak 03 16:28

Euskara ikasi... kontrarioak ez ulertzeko

Athletic-eko futbolariek euskara erabiltzen dute zelaian. Ez da Ibaiganeren euskara planaren ondorioa, ez, Caparros entrenatzaile andaluziarrak sustatutako estrategia baino.

Euskarak ez daukala balio praktikorik diote batzuek. Athletic-en emaitzek frogatuko dute hala den ala ez.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2008 urriak 15 17:39

Belarri ona, hizkuntzak hobeto ikasi

El Paisen agertu da albistea, eta hau azken ondorioa:

Según los investigadores, la capacidad individual para distinguir los fonemas específicos del habla, tanto en el caso de la propia lengua como de otras, es un factor decisivo en el aprendizaje y capacidad para hablar y dominar otros idiomas.

Del.icio.us-en eta Rikardoren bidez.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2008 irailak 19 12:25

Bertsolaritza ulertzen

Era berean ikasiko dute ulertzen ez dutenari garrantziarik ez ematen, eta ulertzen duten gutxiarekin, gainerakoa eurak osatzen. Hau ere oso garrantzitsua da euskara ikasteko.

— Ainhoa Aranburu

Argiako albiste honetatik hartuta: Iruñeko hizkuntz eskolan euskaldun berrientzat bertso ikastaroa, lehenengoz

Ikuspegi didaktiko interesagarria eman diote bertsolaritza ikastaroari.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2008 uztailak 28 16:41

Ulertzetik hasi

[El Gobierno Vasco incita a utilizar el idioma aunque no se domine completamente. ¿Eso es positivo?]
Muy positivo. Lo primero que habría que conseguir es que todos los ciudadanos vascos tuvieran la capacidad de entenderlo aunque no logren hablarlo de corrido. Eso es muy importante porque si se consiguiera eso a medio plazo permitiría que tuviera una utilización mayor y que se pudiera usar en todos los ámbitos sin miedo a no ser entendido. Porque es trágico que en el propio país, no se entienda la propia lengua.

— Juan Carlos Moreno Cabrera

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
Harpidetu RSSren bidez