jolasak

2010 martxoak 15 10:20

Hitzapasa online

Maite Goñiren azken ideia martxan:Pasapalabra jolasa gustatu eta euskarazko bertsio hau atondu digu hainbat laguntzailerekin batera.

Euskaljakintzan eta Sustatun informazio gehiago.

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: None
2010 urtarrilak 10 20:20

Sortu zeure hitz-jolasak

Enric Serrak ProProfs webgunearen berri eman digu bere blogean. Modan dauden brain games edo buru-jolasak egin eta sortzeko tokia da. Jolas horien artean hitz-jolasak ere badaude: hitz-gurutzatuak, letra-zopak, urkatuarena... Ingelesez dago, baina nahi duzun hizkuntzan sor ditzakezu zeureak, eta gainera nahi duzun lekuan "enbotatzeko" kodea ere ematen du.

Adibide modura, hemen duzue letra-zopa bat, irakurtzen ari nintzen dokumentu honetatik (pdf) atera ditudan 8 hitz daude hor:

Domeka hotz batean etxeko epelean entretenitzeko modua, eta klasean entretenimendua emateko modua ere bai, ezta?

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 maiatzak 14 10:17

Gaztelaniaren egunerako hitz-jolasak

Ekainaren 20an "El día del español" ospatukod dela Cervantes Institutuak gaztelaniazko hitzekin jolasteko eta bozkatzeko webgune hau prestatu du. Hitz gogokoenak edo asmatutako hitzak bozkatu daitezke besteak beste, horrez gain jendeak bidalitako bideoak ere biltzen dituzte.

Soitun ikusia.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 azaroak 29 00:45

Studylangs: hiztegia eta esamoldeak jolasen bidez

Studylangs webgunean hizkuntza batzuetako hiztegia eta esamoldeak ikasi eta landu ahal ditugu esanahia asmatzeko jolasekin, Google Imagesen bidez pistak ere ematen dizkigu.

Genbetan ikusia.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2008 azaroak 11 13:48

Childtopia: hizkuntzak ikasteko jolasak

Childtopia umeentzako jolas eta baliabide interaktiboen bilduma da. Ume txikiei begira jarrita, hizkuntza ikasteko jolas eta ariketa errazak eskaintzen dizkigu.

Eta euskaraz ere badago.

Mersi @joxe

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 irailak 18 12:19

Basic Basque

Quia zerbitzuak aktibitate didaktikoak sortzeko aukerak ematen ditu. Berauek baliatuz norbaitek ingelesetik euskara ikasteko hiztegi-jolas sinple batzuk sortu ditu.

Euskalkultura.com-en bidez. Edo Google-en "aprender euskera" bilatuta.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 maiatzak 22 18:15

Euskara ikasteko.net

Euskara ikasteko ariketak eta jolasak online.
Eskerrik asko, Amaia eta Lurdes.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 apirilak 02 17:13

Ipuinak sortzeko makina

404gelari esker. Aupa tu!

3.5
Batez bestekoa: 3.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 otsailak 18 11:59

Ispiluen jolasa

Jolas bitxia sarean, blog (tumblelog) bi: zuria eta beltza, ispiluak balira bezala.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
Harpidetu RSSren bidez