sareak

2008 apirilak 30 00:00

Gutaz eta geure sareez

Euskaltegien mundua barrutik ez dut gehiegi ezagutzen baina nire pertzepzioa gauzak beste modu batera gertatzen ari direla da. Berriro diot, hau guztia kanpotik ikusita jasotzen dudan sentsazioa besterik ez da; Benitok, Txelisek, Abelek, edo Pedrok, besteak beste, argitu beharko lukete hau zertxobait gehiago. Egia da, oraindik ez dutela elkarlanerako txokorik garatu helduen alfabetatze lanetan diharduten irakasleentzat baina elkarri laguntzeko beste prestutasun bat antzematen da, ez dakit, “rollo ona” dagoela ematen du. Euskara eta helduen euskalduntzea gai serioegiak izango dira beste esparruetan ditugun eztabaida antzuekin denbora galtzeko.

— Jolaus (IKTeroak)

Errepaso elegantea egin du gaur Jolausek: EHko irakaskuntza, internet, komunikazioa, kolaborazioa, sareak: Interneten euskal hezkuntza sarea sortzeko aukerarik ba ote?

Hala da? Ala urrutiko intxaurrena eta auzoko lapikoaren beste eraso bat da? Wink

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 otsailak 28 01:36

Taldea, komunitateak, sareak

Sarearen kontzeptuari bueltak ematen dabiltza asko azkenotan. Hemen beste adibide bat:

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
Harpidetu RSSren bidez