zuzenketak

28
Abe
2010
21:32

Idazlanen zuzenketak online

Facebook-etik heldu zait gonbidapena, eta irakasle bik antolatu duten zerbitzu honen berri izan dut.

Azterketako emaitza txarrek kezkatuta idazlanak online zuzentzea eskaintzea otu zaie. Ez da doan, mailaren arabera eta idazlan kopuruaren arabera 3 eurotik gorako prezioa dute zuzenketek.

Bloga ere badute, eta han idazlanak egiteko aholku batzuk ematen dituzte.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Eka
2009
23:07

Websource.it: Google-en bidez hitz zuzena bilatu.

Wwwhat´s New-k Internet-ek hizkuntza lantzeko ematen duen beste aukera bat aurkeztu digu. Lehengoan azken belaunaldiko hiztegia aurkeztu zigun, eta oraingoan gramatika edo ortografia zalantzak argitzeko bide bat ekarri digu.

Websource.it berez ez da hizkuntza kontuak garbitzeko lekua, Google-en aldi berean bi termino bilatu eta emaitzak erakusten dituen zerbitzua baino. Baina hizkuntzari begira aukera bat eskaintzen du: hitz baten idazkera edo formaz seguru ez bagaude, aukeran ditugun bi termino sartu, eta zein den erabiliena esango digu. Probabilitate handiagoa dago termino zuzena ager dadin. Hona hemen proba batzuk:

Zer? Asmatzen du?

Honez gain, edozelako konparaketak egiteko erabil daiteke.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
15
Api
2009
00:45

Zuzentzailea patruilatzen

Txinan ingelesezko errotulu eta mezuetan akats gramatikal eta lexiko gehiegi zeudela lanean ipini zuten Chinglish maisua. Hor dabil gora eta behera erroreen atzetik Beijing patruilatzen. Hemen ere horrelako bat ez litzateke aspertuko, ezta?

Bide batez, Eitb.com-en bideoak enbotatzeko aukera kendu dutela dirudi eta haren ordez funtzionatzen ez duten izartxoak ipini. Dena dela lehendik enbotatuta daukazuen bideoren baten kodea hartu eta id zenbakia aldatu baino ez da egin behar (bideoaren orriaren helbidean dagoen zenbaki hori).

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia