azkue

21
Mar
2011
18:36

Euskaltegietako ikasleentzako ikastaroak Jakintza Librearen jardunaldietan

Azkue Fundazioak Jakintza Librearen II. jardunaleiaren barruan euskara ikasleek Interneten zer dagoen jakin dezaten ikastaroak antolatu ditu gaur, bihar eta etzi. Sareko baliabideak ezagutu eta erabiltzea da asmoa. Ikastaroak Bilboko Euskararen Etxean egingo dira.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
15
Ots
2010
22:51

Euskara eskaintzarik onena

Azkue Fundazioak merkataritzarako baliabideak jarri ditu bere gunean: hiztegia, kartelak egiteko ereduak eta txantiloiak, lanerako idazkiak eta Bizkaiko udaletako euskara zerbitzuen direktorioa.

Flash diseinu polita ipini diote orriari, baina nabigazioa horren barruan egiten da eta ez dago atal bakoitzaren lotura eskuratzerik.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
29
Urr
2009
00:41

Azkue fundazioa

Gaur Iñaki Muruaren bidez heldu zaigu Azkue Fundazioaren berri. Proiektua datorren azaroaren 4an aurkeztuko da. Asmoa euskara sarera eta teknologiaren modernitatera ekartzea dela dirudi. Egitasmo asko  bateko (Xuxen bizkaieraz adibidez), eta  Twitter, Flickr, Youtube... besteko. Web2.0 ikuspegia eman nahi izan zaiola dirudi. Hemen duzue Youtuben aurkitu dugun bideo hau adibidez:

Bitxikeria pare bat, JClic software-a JKlik bihurtu digute, eta blogrollean zer eta Karrajua aurkitu dugu.

Datorren azaroaren 4an informazio gehiago izango dugu beraz.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia