euskalkiak

2010 martxoak 13 17:24

Hizkuntza bizia izango bada

Hizkuntza estandarrari dagokionez, beharrezkoa da gure gaurko gizartean, eta dudarik gabe, Euskal Herrian ere bai. Baina horrek ez du esan nahi euskalkiak edo gure hizkerak gutxietsi behar ditugunik. Alderantziz, euskara bizia da, hizkerak eta euskalkiak baitaude.

— Juan Carlos Moreno Cabrera

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 urriak 05 15:52

Ahozkoaren Atlasa

Atlas oral geurera ekartzeko moduko projektua iruditu zait. Kontua zera da: mapa batean kokatzea hizkuntza batek ahozko ekoizpenean dituen aldaerak. Modu kolaboratiboan, bakoitzak berea igota mapa osatuz.

Projektu polita, ea euskararekin ere egin ahal den.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 irailak 15 18:16

Iparraldeko Hiztegi Ttipia: proposamena

zergatik ez osatu “Iparraldeko Hiztegi Ttipi” bat, glosario labur bat ohiko hiztegietan aurkitzen ez diren Iparraldeko hitz horiekin, eta albistari honetan edo Interneteko beste edozein plazatan zabaldu? Ez du zertan paperezko edizioa izan, ezta gauza dotore eta ponpoxoa ere. Nik behinik-behin eskertuko nuke. Nor animatzen da?

— Martin Rezola

Zuzeu-n bota du proposamena: Alaina

3.25
Batez bestekoa: 3.3 (8 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 irailak 15 18:04

Nafarroako euskalkiak: materialak sarean

@EIBZ Twitter kontuan irakurri dugu "Freskatzekoen lanak sarean". Ez dakit ondo-ondo zer freskura klase dabilen han, baina link-ean sakatu eta euskalkien laginen inguruan egindako ikasunitate interesgarri batzuk aurkitu daitezke bertan.

4.3
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 ekainak 04 15:10

Zuberera ikastaroa sarean

Via @jolaus heldu zaigu web-ikastaro honen berri. Kurtso laburra da, oinarrizko gramatika eta hiztegi zerrendak gehien bat. Zubereraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez ditugu testuak. Loturen zerrenda eta mini-hiztegia ere baditugu.

Zuberoako euskararen gaineko (azaleko) ikuspegia nahi duenarentzat baliagarria.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 otsailak 10 02:52

Euskalkiak aberasgarri?

Horrenbestez, aberasgarria al da euskarak hainbeste euskalki izatea? Poztu egin behar al dugu horregatik? Koldoren ustez, ez! Hizkuntza normalek ez dute horrenbeste dialekto eta hori bera da normaltasunaren seinale.

— Koldo Zuazori Julen Arexolaleibak jasotako hitzak

Mondragon Unibertsitateko Euskal Kulturgintzaren transmisioa (EKT) graduondoko ikastaroaren blogean Koldo Zuazok bertan eman zuen hitzaldiaren harira: Euskalkiak: minorizazioaren altxorrak?

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 otsailak 06 19:19

Letrak sare-kantoitik

Angel Lertxundik aspaldian argitaratu zuen Letrak kalekantoitik liburuari jarraipena eman nahi izan dio Hitz beste blogean "Letrak sare-kantoitik" izeneko artikulu sortarekin. Liburuan bezala, oraingoan ere Anduk irakurri eta entzuten dituen esamolde eta hitzei buruzko eta haien ondorengo gogoetak eta bitxikeriak eskainiko dizkigu. Oso interesgarria euskara ezagutzen eta ikasten dabiltzanentzat, besteak beste.

Sustaturen bidez.

Hemen behean, Yahoo Pipes erabilita, atal horretan plazaratu dituen azkenengo mezuen zerrenda ikusi ahal duzue:

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 abenduak 23 19:07

Lekuan-lekuan

Azken urteotan obsesionatu egin gara euskara batua aurrera ateratzeko nahi horrekin, eta ez ditugu bereizi eremu euskaldunak eta eremu erdaldunak. Berdin jokatu dugu Tuteran edo Leitzan. Horretan aldakuntza bat egin behar dugu.

— Koldo Zuazo

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 azaroak 11 06:53

Euskalkia erakustea

Pentsaezina da Gasteizen, Bilbon edo Santurtzin euskalkia erakustea. Hor euskara batutik abiatu behar da. Baina batua ez da zertan berdina izan Baionan eta Bilbon. Baionan euskara ikasi nahi duen herritar bati Lapurdin eta Nafarroa Beherean egiten den euskara irakastea da logikoena; eta Santurtziko pertsona bati Bizkaialdeko egitura eta joerak. Bizkaiko gau eskola batean deus edo igorri esateak ez dauka zentzurik.

— Koldo Zuazo

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 urriak 11 01:00

Hizkuntzaren osotasuna

Hizkuntza bat aurrera atera nahi badugu, osotasunean egin behar dugu. Eta erregistroek osatzen dute. Hizkuntza bada euskara batua, baina baita beste erregistro guztiak ere.

— Koldo Zuazo

4.65
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 irailak 17 13:36

Euskalkiak: Koldo Zuazoren liburua eta mapa

"Euskalkiak. Euskararen dialektoak" Koldo Zuazoren liburu berria da. Elkar argitaletxeak liburua promozionatzeko gunea atondu du, eta bertan euskalkien mapa hau eskuratu daiteke.

Read this document on Scribd: Euskalkiak eta azppieuskalkiak

 

Sustaturen bidez.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2008 irailak 13 18:16

Euskararen aldaketa

1960-70 aldera eten nabarmena gertatu zen euskararen ibilbidean. Ikastola, gau-eskolak eta euskara batua sortu ziren eta harrezkero ikaragarri aldatu da euskara

— Koldo Zuazo

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
Harpidetu RSSren bidez