bideoa

17
Api
2009
16:45

Captiontube: Youtubeko bideoei azpitituluak jartzeko tresna

Bideoak azpititulatzea ikasteko, ikasten laguntzeko edo bideoak gehiago zabaltzeko tresna interesgarria da duda barik. Youtuben hainbat eta hainbat bideo ditugu azpititulatzea askok eskertuko luketenak. Youtubek aspaldian eskaintzen du bideoarekin batera azpitituluak gehitzeko aukera, hala ere ez du eskaintzen beraiek sortu eta editatzeko modurik.

Captiontube honek horretan lagundu ahal digu. Gunean sartu, Youtubeko bideoak aukeratu (norberarenak edo inorenak), azpititulak gehitzeko aplikazioa abiarazi, egin, gorde eta Youtube-ra igo azpitituluen fitxategia. Dena online.

Proba bat egin dut, hemen daukazue:

Azpitutuluak automatikoki ikusten ez badituzue, bideoaren beheko aldean, eskuinean dagoen gezian klikatu eta "Turn on captions" / "activar subtitulos" irudian klikatu.

Via Wwwhat's new

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
02
Api
2009
22:13

Ikasbideoak

Santurtziko Udal Euskaltegikoen ekimen hau ikusi genuen duela gutxi. Gaur aurkeztu eta azaldu egin digute:

Euskara ikasi nahi duten guztiei horretarako beste aukera bat eskaintzea du helburu nagusi.
[...]
Ikasbideoak sailean agertuko diren bideo guztiek izango dute ikaslea hartzaile eta ikaslearen beharrak (ahalik eta mota gehienetakoak) kontuan hartuta argitaratuko dira.

Interesgarria ekimena duda barik. 

4.2
Batez bestekoa: 4.2 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Mar
2009
11:47

LangoLab: hizkuntzak ikasteko bideoak eta testuak

Interneten beste zerbitzu bat hizkuntzak ikasteko. LangoLab honek Youtube-tik hartutako bideoklip batzuei transkripzioa gehitu eta azpititulu modura jartzen du. Horrekin batera aukera ematen digu transkripzioko hitz batean klikatuta leihotxo batean haren esanahia kontsultatzeko, edo oharrrak eta galderak egiteko hitz horren inguruan.

Bideoez gain testu idatziak ere eskaintzen ditu irakurgai modura, eta blog batzuk ere badaude. Guztietan ematen du aukera hitzen esanahia kontsultatu eta oharrak eta galderak egiteko. Azken batean Aizu! eta HABE aldizkarietan adibidez ikasleari irakurtzen laguntzeko erabiltzen denaren antzeko sistema (alboko hiztegitxoa) ekarri du internetera  LangoLab honek, garatuago eta osoagoa.

Hitz gehienetan oraindik  ez dugu definiziorik aurkituko hala ere, hiztegiekin arazoak dituztela ematen du. Dena dela, hitzen adierak aurkitu eta iruzkinak egiteko leihotxo hori oso interesgarria iruditu zait, horretarako eta beste gauza batzuetarako, ikaslearen idazkietan iruzkinak egiteko adibidez.

Wwwhat's New-n ikusia.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Mar
2009
00:59

Eitb.com-en bideoak eta audioak jarraitzeko RSS kanalak

Eitb.com-en ikusentzunezko dokumentu interesgarri ugari plazaratzen dira egunero. RSS jarioak eskaintzen dituzte albisteak jarraitzeko, baina ez dut aurkitu publikatzen dituzten bideoak eta irratsaioen grabazioak jarraitzeko jariorik. Irratsaioen kasuan programa batzuek podcast-a dute, baina ez guztiek.

Feed43 zerbitzuarekin eitb.com-ek publikatzen dituen azken bideo eta audioen jarraipena egiteko jario pare bat prestatu ditut. Hemen dauzkazue:

Posiblea da bideo edo audio asko batera publikatzen direnean baten bat ez agertzea jarioetan, baina egunero zer publikatzen duten begira bazaudete lagungarri izango zaizuela uste dut.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Mar
2009
00:43

Ben falado

TVGak, Galiziako telebistak Ben Falado bost minutuko minisaioa eskaintzen du hizkuntza eta hiztunak ezagutzeko. Valdeorras eskualdeari buruzko saio honetan adibidez, eskualdearen izenaren etimologia eta bertako etorkinek galizierarekin duten harremana azaltzen digute. Youtuben ikus ditzakezue saio gehiago.

Hizkuntza ikastea, norberarena sentitzea eta sustatzearen atzetik, hizkuntza ondo ezagutzea dagoela begitandu zait, hizkuntzaren alderdi lexiko, morfisintaktiko eta fonologikoa ez ezik, dimentsio sozial, kultural, historiko, geografiko eta humanoa ere bai. Honelako pilula txikiak formatu egokia iruditu zaizkit gainera.

Euskarak alderdi horietatik dibulgazio lan handiagoa behar lukeela uste duzue?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Ots
2009
22:41

Redes: hezkuntza, ikaskuntza, garuna, teknologia...

Berta Martinezek Redes saio bikainaren bideo-sorta polit hau hautatu digu. Gaiak: ikaskuntza, garunaren garapena, pedagogia eta gaur eguneko joerak eta bideak.

Gauza interesgarri asko bideo interesgarrietan, hausnarketa egunean hausnartzeko edo, besterik gabe, gustura ikusteko modukoak.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Ots
2009
13:49

Hamaika telebista

Hamaika telebista lokalen sarea emititzen hasi da. Interneten ere bideoak jarri ditu eskuragai.Ongi etorri bada.

Bideoak berton ikusi ahal dira, baina ez dute ematen enbotatzeko edo jaisteko aukerarik. Horrek ez du esan nahi aukerarik egon ez dagoenik:

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Ots
2009
14:24

EGArako prestaketa sarean

Ea bideo mutu hau baino informazio gehiago lortzen dugun.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Ots
2009
01:54

Bertsotube: igo zure bideo-bertsoak

Zabaldu.com-en bidez orain heldu da albistea. Bertsotube, bertso-bideoak sareratzeko gunea. Azalpen labur hau irakurrita, badirudi Youtube-ren estilora erabiltzaileek bideoak igotzeko zerbitzua dela, bertso-bideoetara mugatuta kasu honetan.

Teknikoki apur bat mugatua iruditu zait. Bideoak ez dira erreproduzitzen azkenotan ohiko bihurtu diren flash erreproduktoreen bidez, zuzenean .wmv formatuan baino, eta formatu horretantxe igo behar dira. Ez dago "enbotatzeko" aukerarik gainera.

Bertso-bideo horietako bertsoen kalitatearen inguruko irizpideren bat ote dagoen jakin barik (orain daudeank bertsolari "profesionalenak" dira denak) aukera bat klasean bertsolaritza jorratzen dugunean Maritxuren erritmora egiten ditugun bertso horiek gorde, plazaratu eta partekatzeko, edo besterik gabe, saioren batean gustatu zaigun bertsoa daukagunarekin grabatu eta munduarekin konpartizeko. Edo klaserako bertsoren bat topatzeko.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Ots
2009
01:37

Kutsatu hizkuntza

Kataluniako Generalitatek "Encomana el catalá" ("kutsatu katalana", ondo itzuli badut) jarri du abian.

Katalanaren erabilera sustatzeko kanpaina honen helburu nagusia da katalanaren hiztunek euren komunikazio-jardueretan hizkuntza ez aldatzea gaztelania edo beste hizkuntza bat erabiltzen dutenekin.

Apredre llengües-en bidez.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
08
Ots
2009
05:15

Bidaia intimoak: aurkezpenaren albistea

ETBn Bidaia intimoak-en aurkezpenaz albiste hau eman dute, Jon Maia egilearen hitzak barne.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
29
Urt
2009
02:17

Korrikaren kantua

Korrika16ren kantuaren bideoa zabaltzen hasi da bideo-zerbitzu guztietan. Baina bideoa beste nonbait erakusteko jaitsi nahi baduzue hemen dauzkazue helbide pare bat (avi formatuan):

Bestela, ez ahaztu DVDak laster izango dituzuela salgai.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
27
Urt
2009
18:43

EGA lantzeko ikastaroa: aurkezpena

Euskaltuben aurkitu dugu hau derrepentean.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Urt
2009
20:10

Errazu, hizkuntzari buruzko telesaioa

Gaur bigarren saioa emango dute. Ez dut ikusi baina kritika ona irakurri dut Berrian. Oraindik ez dute informaziorik sartu ETB1en saioen zerrendan. Baina pasarte hau jarri dute ikusgai.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
13
Abe
2008
22:10

Irakurmena eta idazmena lantzeko ideia

Bideo sorta ederra deskubritu dut Galizian. Sénchu Sendek Flocos.tv gunearen berri eman digu, eta berton daukagun "A lingua animada" zikoko bideoak hain zuzen ere. Virginia Curiá eta Tomas Condek 2000tik 2003ra sortu zituzten animazio bideo polit hauek hizkuntza dute ardatz. Goian daukazue ale bat "A escola das areas".

Idazten eta irakurtzen irakasteko ideiaren bat eman, edo sikieran gogoetaren bat eragingo dizue.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia