AEKren webgune berrituan agertu da eskaintza.
online
4. maila prestatzeko online ikastaroa
Zehazki hiztegia Google Books-en
Ibon Sarasolaren Zehazki hiztegiaren kopia bat agertu da Google Books-en. Itzul posta zerrendan irakurri dugu.
Labayru: hiztegia sarean
Labayruren Euskara-gaztelania hiztegia sarean kontsultatzeko moduan daukagu.
Azterketak automatizatzen Ikasbilen
Ikasbileko sekuentziak atalean azken urteotako mailako azterketak sarean automatizatuta egiteko prestatzen ari direla ematen du. Entzumena, irakurmena eta gramatika eta lexikoaren arabera banatuta. Hona hemen batzuk:
- 2008ko urria. 3. maila. Gramatika eta lexikoa
- 2005eko maiatza. 2. maila Irakurmena
- 2008ko urria. 3. maila. Entzumena
Bestalde, idazmenari dagokionez ikasle batzuek egindako idazlanen gaineko sekuentziak eskaintzen dituzte "Idazlana hobetzen" izenburupean:
- Idazlana hobetzen 3. maila: Gorputz perfektuaren bila
- Idazlana hobetzen. 3. maila. Gaur egungo kontsumoa
- ...
Azterketak hurbiltzen ari dira, duda barik.
Probatu maila online
IKA eta iametza interaktiboak nork bere maila online probatzeko zerbitzu hau atondu dute.
Sclipo: i(ra)kasteko hainbat aukera
Ez da berria Sclipo hau -Atoan baino zaharragoa behintzat bada- baina orain arte aipatu gabe eduki dugun arren, merezi du osteratxo bat egitea.
Ikaskuntza sozialaren iraultza hartu dute slogan, eta horretarako hainbat aukera eskaintzen ditu. Nabarmenena gauzak egiten ikasten laguntzeko bideo-zerbitzua da. Erabiltzaileek euren bideoak erakusteko aukera dute horrela, hainbat eta hainbat daude edozertariko gaietakoak, hizkuntzak barne. Supermerkatuan txineraz ibiltzen lagunduko digun hau bezala.
Learn Chinese: Supermarket Shopping
Uploaded by chinaontv
Bideoez gainera, ikastaroak antolatzeko (eta kobratzeko) aukera dugu, norberaren "academy" montatu daiteke. Dokumentu biltegiak eta zuzeneko klaseak ere ditugu aukeran.
Gurekin lotutako gauza gutxi, hau ez bada.
Zerbitzu interesgarria, erabiltzeko ez bada ere, ideiak eta baliabideak hartzeko behintzat baliagarria izan daiteke.
MoodleMoot Euskadi 2009
Moodlezaleek eta Moodle-en erabiltzaileek hitzordua dute maiatzean Deustuko Unibertsitatean.
Via Josu Orbe
Euskara virtual teachers needed for BOGA
Honela irakurri dugu EuskoSaren. Ipar Amerikako Euskal Erakundeek (NABO) 10 irakasle birtual eskatzen dituzte.
EGA prestatzeko webgunea: informazioa
Sareko Argiakoek egin digute biltze-lana (aupa zuek!). Hemen daukazue atzoko prentsaurreko esperimentalak hedabideetara ekarri duenaren laburpena.
Kazetariekin fidatu bai, baina egileen aho-eskutik jakiteko deseatzen gaude. Animo neska-mutilok!
Eguneraketa:
Bideo hau agertu da Euskaltuben
EGA prestaketa sarean: prentsaurrekoan jasotakoa
EGA: 2008ko azterketak sarean
EGA azterketa libreak laster datozela, Euskaljakintzako Maitek sarean ipini dizkigu 2008 azterketak online praktikatzeko moduan. Bestela, dendetan liburua eta CDa dituzue salgai.
Euskaljakintza: erdarakadak lantzeko ariketak
Maitek eta bere neska-mutilek erdarakadei erreparatu eta haiek zuzentzeko ariketa batzuk prestatu dizkigute, eta online jarri.
Zenbat erdarakada bota ditut?
EGA lantzeko ikastaroa: aurkezpena
Euskaltuben aurkitu dugu hau derrepentean.
Hitz gurutzatuak
Maite Goñik Lumak Berria egunkarirako prestatutako hitz jokoak online egiteko prestatzen ari da. Baten bat egiteko moduan daukagu dagoeneko.
Aupa Maite!
Formacionele.com: hizkuntza irakasleen prestakuntza online
Espainiako IH zentroek ipini dute martxan irakasleen online prestakuntzarako proiektu hau. Moduluetan banatuta dago eta moduluotan ikastaro ugari ari dira prestatzen.
Francisco Herrerak eman du proiektuaren berri eta informazioa bere blogean: formacionele.com, elearning para profesores de español

Azken iruzkinak
Duela 2 days 14 ordu
Duela 4 days 2 ordu
Duela 4 days 3 ordu
Duela 4 days 8 ordu
Duela 5 days 11 ordu
Duela 5 days 11 ordu
Duela 5 days 13 ordu
Duela 5 days 13 ordu
Duela 5 days 13 ordu
Duela 6 days 18 ordu