bertsoak

13
Api
2010
17:19

Bertsoak: Euskaltegiko bikotea

Iñaki Gurrutxaga, Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi eta Iñigo Manzisidor "Mantxi" bertsolariak topatu ditugu Eibarren euskaltegiko ikasle-irakasle paperean ligatzeko ahaleginetan.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Eka
2009
12:01

Ikasleak bertsotan: ikas-esperientzia Iruñean

Aspaldian entzun genuen zerbait Ainhoa Aranburuk Iruñeko Hizkuntza Eskolan burutu nahi zuen esperientziaz, bertsoa eta bertsolaritza euskara ikasteko prozesuaren euskarri gisa erabili.

Aste honetako Argian erreportajea ekarri dute Ainhoaren esperientziaz, eta bistan da bertsogintza-klaseak baino askoz gehiago egon dela tartean. Ikuaspegi didaktikotik ondo antolatutako esperientzea dela argi geratu da, eta emaitzak ere parekoak. Euskara ikastea beste arlo eta esperientzia batzuetara zabaltzeko erreferentzia izan daiteke hau duda barik.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Ots
2009
01:54

Bertsotube: igo zure bideo-bertsoak

Zabaldu.com-en bidez orain heldu da albistea. Bertsotube, bertso-bideoak sareratzeko gunea. Azalpen labur hau irakurrita, badirudi Youtube-ren estilora erabiltzaileek bideoak igotzeko zerbitzua dela, bertso-bideoetara mugatuta kasu honetan.

Teknikoki apur bat mugatua iruditu zait. Bideoak ez dira erreproduzitzen azkenotan ohiko bihurtu diren flash erreproduktoreen bidez, zuzenean .wmv formatuan baino, eta formatu horretantxe igo behar dira. Ez dago "enbotatzeko" aukerarik gainera.

Bertso-bideo horietako bertsoen kalitatearen inguruko irizpideren bat ote dagoen jakin barik (orain daudeank bertsolari "profesionalenak" dira denak) aukera bat klasean bertsolaritza jorratzen dugunean Maritxuren erritmora egiten ditugun bertso horiek gorde, plazaratu eta partekatzeko, edo besterik gabe, saioren batean gustatu zaigun bertsoa daukagunarekin grabatu eta munduarekin konpartizeko. Edo klaserako bertsoren bat topatzeko.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
29
Api
2008
23:50

Lagune, igerri esakune!

III. Berba Probak Mungian. Esakuneen inguruan beste herri-txapelketa bat.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Mar
2008
10:16

Gai-jartzailea

Gai hauek bertsotarako ez ezik, klaserako ere ez ligukete balioko?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia