bertsolaritza

30
Mar
2012
16:50

Koplak

Bertsozale Elkarteak eta AEK-k antolatu duten bideo-kopla lehiaketan onenak aukeratzeko ordua heldu da.

Praktikatuk Facebook-en duen orrira joan eta bertako horman esan behar duzu zein duzun gustokoen. Zuckerberg-ek ere botoa eman du dagoeneko.

 

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
15
Ots
2012
00:32

Bideokopla lehiaketa

AEK-k eta Bertsozale elkarteak antolatu dute lehiaketa hau. Euskara ikasleak bertsolaritzaren mundura erakartzea eta haiei euskarazko aktibitatea proposatzea dira helburuak.

Kopla batzuk egin eta bideoan grabatu baino ez da egin behar.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Mar
2011
14:02

Bertsolaritzaren inguruko unitate didaktikoa

Bihar da berandu blogean Gorka Azkaratek Jon Eizmendi irakasleak DBHrako prestatu duen unitate didaktikoaren berri eman eta eskura jarri digu. Inguru erdaldunetako gazteak euskal kulturara hurbiltzea du asmo nagusietako bat, eta DBHko ikasleentzat eginda dagoen neurrian, euskara ikasten duten helduentzat ere baliagarriak izan daitezke planteamenduak eta ideiak.

Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
21
Ira
2010
15:46

Euskaldun berrientzako bertso-eskola Iruñean

"Bertsolaritzaren bidez, euskaldunberriek ulermena eta ahozko adierazkortasuna lantzea eta hobetzea" du helburu Iruñeko Hizkuntza Eskolak antolatu duen ekimen hau. Ez da berria, eta aurrera badoa, seinale ona da duda barik.

Via: Argia

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
21
Api
2010
12:19

Bertso baten gaineko ikastunitatea

Rufino Iraolak bertso batetik abiatuta ikastunitate bat proposatu digu bere blogean.

Gehiago ere baditu.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Mar
2010
22:17

Bertsolari

Bertsolari txapelketan karietara egindako dokuemental honen aurrerapena hasi da sarean zabaltzen.

Via: Lander Arbelaitz (Argia)

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Mar
2010
21:51

17. Esaera zaharren txapelketa

Sopelan egiten den ekimen orijinal eta didaktiko hau berriro dator. Esaera zaharrak bertsoen jantziarekin apirilaren 17an. Goiko lotura horretan dituzue txapelketako esaeren zerrenda.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
12
Abe
2009
22:16

Adibidez, euskaltegiko irakaslea

...no se me caerían los anillos por dedicarme, por ejemplo, a ser profesor en un euskaltegi. Si lo que haces lo haces con gusto cualquier cosa puede ser tan bonita como el bertsolarismo.

— Andoni Egaña

Txapelketaren finalaren bezperan Deian argitaratutako elkarrizketa.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
15
Aza
2009
22:58

Euskara ikaslea, publiko ona

El público más agradecido es el que forman los que están aprendiendo euskera. Los euskaldunzaharras aficionados a los bertsos son un público más exigente. Tienen en mente los bertsos de Uztapide, de Xalbador, de todos los grandes bertsolaris, y lucirse delante de ellos es muy difícil. En cambio se crea un ambiente muy bonito en las actuaciones que hacemos, por ejemplo, en muchas sociedades de Pamplona y comarca. La gente a la que le ha costado un esfuerzo aprender euskera aprecia mucho los bertsos.

— Manolo Arozena (bertsolaria)

Nafarroako Erdialdeko Gerinda Bai blogean egin diote elkarrizketa bertsolari beteranoari: "LOS QUE ESTÁN APRENDIENDO EUSKERA SON EL PÚBLICO MÁS AGRADECIDO DE LOS BERTSOLARIS"

3.75
Batez bestekoa: 3.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
12
Aza
2009
22:59

BertsolariXa: errima hiztegia online

IXA Taldearen webgunean online kontsulta daitekeen hiztegi errimatu hau aurkitu dugu. Aspaldian Amurizak egin zuen Hiztegi Errimatuaren erako hiztegia.

3.857145
Batez bestekoa: 3.9 (14 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Ots
2009
01:54

Bertsotube: igo zure bideo-bertsoak

Zabaldu.com-en bidez orain heldu da albistea. Bertsotube, bertso-bideoak sareratzeko gunea. Azalpen labur hau irakurrita, badirudi Youtube-ren estilora erabiltzaileek bideoak igotzeko zerbitzua dela, bertso-bideoetara mugatuta kasu honetan.

Teknikoki apur bat mugatua iruditu zait. Bideoak ez dira erreproduzitzen azkenotan ohiko bihurtu diren flash erreproduktoreen bidez, zuzenean .wmv formatuan baino, eta formatu horretantxe igo behar dira. Ez dago "enbotatzeko" aukerarik gainera.

Bertso-bideo horietako bertsoen kalitatearen inguruko irizpideren bat ote dagoen jakin barik (orain daudeank bertsolari "profesionalenak" dira denak) aukera bat klasean bertsolaritza jorratzen dugunean Maritxuren erritmora egiten ditugun bertso horiek gorde, plazaratu eta partekatzeko, edo besterik gabe, saioren batean gustatu zaigun bertsoa daukagunarekin grabatu eta munduarekin konpartizeko. Edo klaserako bertsoren bat topatzeko.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Ira
2008
12:25

Bertsolaritza ulertzen

Era berean ikasiko dute ulertzen ez dutenari garrantziarik ez ematen, eta ulertzen duten gutxiarekin, gainerakoa eurak osatzen. Hau ere oso garrantzitsua da euskara ikasteko.

— Ainhoa Aranburu

Argiako albiste honetatik hartuta: Iruñeko hizkuntz eskolan euskaldun berrientzat bertso ikastaroa, lehenengoz

Ikuspegi didaktiko interesagarria eman diote bertsolaritza ikastaroari.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia