18
Mar
2009
11:47

LangoLab: hizkuntzak ikasteko bideoak eta testuak

Lotura

Interneten beste zerbitzu bat hizkuntzak ikasteko. LangoLab honek Youtube-tik hartutako bideoklip batzuei transkripzioa gehitu eta azpititulu modura jartzen du. Horrekin batera aukera ematen digu transkripzioko hitz batean klikatuta leihotxo batean haren esanahia kontsultatzeko, edo oharrrak eta galderak egiteko hitz horren inguruan.

Bideoez gain testu idatziak ere eskaintzen ditu irakurgai modura, eta blog batzuk ere badaude. Guztietan ematen du aukera hitzen esanahia kontsultatu eta oharrak eta galderak egiteko. Azken batean Aizu! eta HABE aldizkarietan adibidez ikasleari irakurtzen laguntzeko erabiltzen denaren antzeko sistema (alboko hiztegitxoa) ekarri du internetera  LangoLab honek, garatuago eta osoagoa.

Hitz gehienetan oraindik  ez dugu definiziorik aurkituko hala ere, hiztegiekin arazoak dituztela ematen du. Dena dela, hitzen adierak aurkitu eta iruzkinak egiteko leihotxo hori oso interesgarria iruditu zait, horretarako eta beste gauza batzuetarako, ikaslearen idazkietan iruzkinak egiteko adibidez.

Wwwhat's New-n ikusia.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Leihotxoa

benito (e)k bidalita 2009, Martxoa 18 - 13:40(e)an.

LangoLabek gauza asko oraindik ez ditu martxan-martxan. Baina leihotxoaren ideia hori aspaldian bila nabilen zerbait da. Word edo OpenOffice-en iruzkinak egiteko aukera horren moduko zerbait web-ean. Seguruenik Ajax edo Javerekin horrelako zerbait egitea ez da bereziki zaila izango, baina ez naiz horraino ailegatzen.
Testuari interaktibitatea emateko oso bide interesgarria iruditzen zait hizkuntzaren ikaskuntzarekin lotuta. Ea zerbait aurkitzen dugun.

Mila esker! Halako zerbaiten

ainhoa (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Martxoa 18 - 13:04(e)an.

Mila esker! Halako zerbaiten bila nenbilen. Zurekin ez dut atsedenik hartzeko modurik!

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for LangoLab: hizkuntzak ikasteko bideoak eta testuak

Sindikatu edukia