EHU

30
Mar
2012
16:27

EHUren udako ikastaroak

Uda honetarako ikastaroen eskaintza zabaldu du EHUk. Asko dira, baina badira guretzat interesgarriak izan daitezkeen gauza batzuk:

HABEk urtero sartzen du ikastaro bat eskainta horretan. Aurten "El profesor de segundas lenguas" zikloko bosgarrena:  El profesor de segundas lenguas / V: La competencia vocal y corporal del docente (C) (pdf).

Bestalde, izena irakurrita interesgarriak ematen dutenak badira (lotura guztiak pdf batera eramango zaituztete):

 

Zerrenda osoa duzue goiko lotura horretan dena den.

 

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
31
Mar
2011
16:58

Gramatika "osoa" Interneten

EHUk sarean jarri du aspaldian iragarritako proiektua, Euskararen Gramatika Osoa. Wiki moduko egitura moduan euskararen gramatikaren gaineko informazio ugari dugu.

Egon, asko dago, baina ez dakit "osoa" izena ez ote den lartxo izango.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
20
Api
2010
11:32

Ahozkoa idatzizko egiten duen sistema

EHUn garatu dute sistema hau, euskaraz esaten dena testu idatzira ei dakar. Ea probatzeko modurik ematen diguten.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
22
Urt
2010
12:08

Zehazki gaztelania-euskara hiztegia sarean

Ibon Sarasolak zuzenduta, aspaldian argitaratu zuen Alberdaniak Zehazki hiztegia. Gaztelaniazko hitzen adiera posibleak hitzaren testuinguru desberdinetan ematen ditu, baita hitzaren hasieraren arabera ere.

EHUren eskutik sarean daukagu orain.

Gaztelaniatik itzultzeko eta "nola esaten da?" askori ganorazko erantzuna emateko moduko tresna, irakasle nahiz ikaslearentzat.

Via Sustatu.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
15
Uzt
2009
18:08

Aprender eficazmente una lengua extranjera: ikastaroa

EHUren Udako ikastaroen barruan gaur hasi da I.2 ikastaroa. Atzerriko hizkuntzak ikasteko bideak arintzeko eta eraginkortzeko estrategiak, ikuspegiak eta tresnak aztertzea dute xede.

Daniel Cassany da ikastaroaren izarra seguruenik, etzi arituko da Miramarren. Egitarauan (pdf, goiko lotura udako ikastaro guztien programarena da), berriz izenburu interesgarriko hitzaldi asko ditugu.

Gaur arratsaldean Radio Euskadiko Graffiti saioan elkarrizketa interesgarria egin diete Yolanda eta Leire Ruiz de Zarobe zuzendariei. Sarean jartzen badute, lotura ekarriko dut hona.

Eguneraketa: Elkarrizketaren audiorik ez dute ipini oraindik, baina Noticias de Gipuzkoan elkarrizketa egin diote Yolandari: "Es un mito que haya gente con un talento natural para aprender lenguas" (via Argia.com).

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Api
2009
11:25

EHUren Uda ikastaroak

EHUk urtero antolatzen duen ikastaro-sortaren egitaraua (gaztelaniaz baino ez oraingoz) argitaratu dute dagoeneko, eta urtero bezala HABEk EHUrekin batera antolatzen duen bat ere badago: El profesor de segundas lenguas / II: la formación inicial y el desarrollo de la competencia docente (pdf)

Beste honek ere interesgarria ematen du: Aprender eficazmente una lengua extranjera (pdf).

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Mar
2009
18:52

EHUTSI: euskara ongi erabiltzen laguntzeko aplikazioa

Txerrari esker ezagutu dugu gune hau. Euskara zuzen erabiltzeko aholku sorta dugu berton. Erroreak zuzentzeko itzulpenak, adibideak eta azalpenak eskaintzen dituzte item bakoitzean.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
27
Urt
2009
18:43

EGA lantzeko ikastaroa: aurkezpena

Euskaltuben aurkitu dugu hau derrepentean.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Aza
2008
14:27

Azpidazki berrituta

EHUk aspaldian dauka atari hau antolatuta euskara landu eta ikasteko baliabideekin. Berrikuntza egin dute Emun, Goisolutions eta Di-daren laguntzarekin eta baliabide eta zerbitzu berriak ditu orain.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
22
Urr
2008
23:48

Internetarako gramatikaren entziklopedia egingo du EHUk

Bide batez, internetArako ala internetErako?

3.5
Batez bestekoa: 3.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Mai
2008
11:29

EHU: hiztegiak eta gramatika sarean

EHUk sarean jartzeko asmoa duen proiektuen berri: hiztegiak, corpusak,gramatika.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
15
Api
2008
15:37

HABEren liburutegia EHUko partaideei irekita

HABE eta EHUk sinatu duten akordiaren ondorioz (pdf), besteak beste, HABEren liburutegia hizkuntzalaritza aplikatuko gaietarako liburutegi lehenetsi gisa erabiliko du EHUk. Liburuen eta dokumentuen erosketa erakunde bien artean koordinatuko da.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia