bideoa

Euskara Reading #1

Sarean topatzen diren bitxikeria horietako bat. Poliglota finlandiarra euskararen irakurketaren erakusteka egiten.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Profezia A-maya

Bartzelonako Euskal Etxetik etortzen diren bideo horiengatik ez balitz....

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltegi bitxia

Euskaltegi bitxia izena duen bideo benetan bitxi hau aurkitu dut deskuidoan.

Lehenengo WTFaren ostean, Leizaola Elkargoaren Euskadi Streaming ekimenarekin erlazioa duela dirudi.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntzak ikasi Megan Fox eta Tysonekin

CCAA enpresa brasildarrak Megan Fox eta Mike Tyson erabili ditu bere hizkuntza-ikastaroen matrikulazio kanpainarako.

Baten bati hurrengo ikasturterako ideiaren bat emango diolakoan....

Via EITB

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nongoa zara?

Ni euskalduna Metroo sare sozialaren barruan agertu den proiektua dela dirudi. Ez dago azalpen handirik proiektuaren nondik norakoez, baina bideo bilduma insteresgarria batu dute. Herri ezberdinetako euskaldunak euren herriari buruz berbaz.

Youtubeko kanalean ere ikus daitezke bideoak.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Etorri gurekin Izarbeibarrera

Nafarroako Izarbeibarreko Errobi euskaltegiko ikasleek euskaraz bizi nahi dutela esan digute bideoz.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

AEKren spot-a 2011-12

Gasteizko AEK hasi da erabiltzen erakundeak ikasturte honetarko prestau duen spot-a.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

BigBlueButton: bideo solasaldiak egiteko software-a euskaratuta

Abel Camachok kontatu digu Irekia blogean BigBlueButton software-a euskaratu dutela Pedro Lonbidek eta berak.

BigBlueButton sarean hitzaldiak, solasaldiak eta aurkezpenak ahoz eta bideoz egitea ahalbidetzen duen software-a da. Klase bat ematea adibidez.

BBB ez da edonork bere ordenagailuan instalatzeko modukoa, web zerbitzaria behar da, eta horrez gain, eskakizun tekniko batzuk bete behar dira. Edonola ere, Moodle eta beste plataforma batzuetan integratu daiteke. Horrelako azpiegitura duenarentzat aukera ona dago orain bideo-hitzaldiak eta saioak montatzeko euskarazko software batekin.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

"Bidaia intimoak" sarean

Duela bi urte, Korrika 16ren bueltan, Bidaia Intimoak dokumentala estreinatu zen. Lau pertsonak euskararekin izan duten istorioa eta "bidaia" kontatzen digun film gomendagarri hau sarean dugu orain, Argiaren dokumental bilduman hain zuzen ere.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Teaching english: irakasleen teknikak bideoan

Anne Foremanen tweet baten bidez heldu naiz Teaching English webgunera. BBCk eta British Councilek babestuta, ingeles-irakasleentzako baliabide gune interesgarria da. Erreparatu diot bereziki "tips" atalera, bertan irakasleak klasean ari direla ikus ditzakegu euren teknikak, trikimailuak eta jarduna erakusten.

Goian duzuen bideo horretan adibidez ahoskeraren lanketa eta denboraren kudeaketa ilustratzen digute.

 

 

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez