ezagutza

10
Urr
2011
00:31

Ele2tor: zenbatu ezagutzen dituzun hitzak

Euskaraz eta erdaraz zenbat hitz ezagutzen ditugun kalkulatzeko tresna sortu du Erramun Turutarenak. Steve Pinkerren arau baten oinarrituta Elhuyar hiztegiaren corpusaren gainean eraiki da ezagutza kalkulatzeko edo, besterik gabe, hitzekin jolasteko tresna hau.

Informazio gehiago Turutenen: Ele2tor: Ezagutu zure hitz datu-basea

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
02
Mar
2011
13:55

Gazteek badakite euskaraz?

Gazte gehienek euskaraz dakitela diote: % 71k ongi edo nahiko ongi ulertzen dutela baieztatzen dute; % 69k euskaraz idatzitako testuak ongi edo nahiko ongi irakurtzeko gai direla esaten dute; % 63k euskaraz ondo edo nahiko ondo idatz dezaketela; eta, azkenik, % 59ren hitzetan, euskaraz ongi edo nahiko ongi mintzatzen dira. Edonola ere, gazteen % 62k hizkuntza-gaitasun handiagoa dute (erraztasun handiagoz hitz egiten dute) gaztelaniaz euskaraz baino.
Gainera, gazteen % 38k diote euskara ikasi dutela eskolaren esparrutik kanpo...

— Gazteen Euskal Behatokia

Gazteen Euskal Behatokiak Euskal Jaurlaritzaren Euskara: erabilera, jarrerak, politikak azterlanerako datuetatik 15 eta 29 urte bitarteko EAEko gazteei dagozkienak jaso ditu eta emaitzen artean goiko hori dugu besteak beste.

Helduen euskalduntzearen geroaz hausnartzeko datua izan liteke beharbada.

Erabili.com-en ikusia:EAEko gazteen %70en ama hizkuntza gaztelania da

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Ots
2011
19:16

Inkestak eta euskara

En definitiva, de esas encuestas por vía telefónica no se concluye cuántos conocen y usan el vascuence, sino cuántos dicen conocerlo y usarlo. No informan de cuántos quieren aprenderlo, sino de cuántos manifiestan querer aprenderlo. (Y tampoco informan, claro está, de qué proporción de encuestados desearían más otros aprendizajes o antepondrían otras necesidades tenidas por más acuciantes o debidas, sencillamente porque eso no se pregunta). Digamos que esas encuestas valen tanto como valdrían las notas académicas de los alumnos si dejáramos que se calificaran a sí mismos.

— Aurelio Arteta

Euskararen ezagutzari buruzko inkestetako emaitzen fidagarritasuna kolokan jarri du Artetak El Correon: Falsas encuestas, falsas conciencias.

Artikuluak tonu erasotzaile darabil euskararekin, euskararen iruzurraren ideia saltzen dator. Pentsatzeko moduko kontu batzuk egon daitezke hor hala ere.

1
Batez bestekoa: 1 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Abe
2010
10:46

Euskaraz sozializatzea

Euskalduna euskaraz sozializatzen den gizaki bat da. Eta euskaraz bizi ez dena ez da euskalduna. Bizitza euskaldunak egiten gaitu euskaldun, ez sentimendu zehatz batek.

— Joxe Manuel Odriozola

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Abe
2010
12:44

Ezaguera eta prezio politikoa

Ezaguera maila minimotik behera, ezinezkoa dela euskarak beharrezko maila lortzea. Alegia, erdaldun elebakarren maila jaitsi behar dela, derrigorrez. Eta horrek prezio politikoa duela.

— Txillardegi

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
29
Urr
2010
15:00

Bob Belakiren harira

¿La nueva generación consume menos televisión en Euskera que la anterior lo que puede frenar su aprendizaje en esta lengua?

— El agorante aberrante

Patxi Lópezi egin zion galdera azaltzearekin telebista, gazteak eta euskararen gaineko gogoeta plazaratu du El Agorante Aberrantek: Mi pregunta al Lehendakari

Via: @robergutierrez

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Ots
2010
18:11

Datuak

Lehen hizkuntza gaztelania izan dutenak soilik hartuta, horien artean egun euskara ongi dakitenak %20 dira eta euskara zertxobait hitz egiteko gai direnak %28.

— HizBeGia´07: Gipuzkoarren Hizkuntza Pertzepzioen Inkesta Kuantitatiboa 2007

Siadecok burutu zuen inkesta hau Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatuta. Txosten honetan (PDF, 1,2 MB) daukazue osorik.

Via: Gipuzkoaeuskara.net

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
31
Urt
2010
21:48

"Knowing knowledge" gaztelaniaz

Azken urteotan zer esana eman du konektibismoa izeneko teoriak, ikaskuntzaren teoria edo ikuspegi berria nonbait. George Siemens eta Stephen Downes ditugu teoriaren "guruak", eta lehenengoaren "Knowing knowledge" liburua "testu sakratua".

Edonola ere, teknologiak ekarri dituen berrikuntzetatik abiatuta, gaur egun ikaskuntza eta ezagutza nondik nora doazen hausnartzeko testu komenigarria, eta orain Nodos Elekoek gaztelaniara itzulita daukagu sarean

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Urt
2010
20:25

Badakizu euskaraz?

Kalean egindako inkesta hau aurkitu dugu Youtuben. "Badakizu euskaraz?", "Norekin egiten duzu?", "Lanerako eskatu dizute?". Hiru pertsonak sinatu dute (Iraitz Madariaga, Irati Moreno eta Usoa Mediavilla), baina ez dakit norako edo nongoa den kazetaritza ikasleak direla ematen du. 

Ohiko galderak izan arren, beti da interesgarria jendeari entzutea, ezta?Eta lana ondo eginda badago, gehiago. Zorionak egileei beraz.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
27
Api
2009
16:01

Oximorona ala lapsusa?

Aldi berean elebidun eta elebakarra izan ote daitekeen elukubratzen hasi beharrean, hobe IV. Mapa Soziolinguistikoari kuku bat egiten badiogu (hemen pedefea). Eta ez horrelako "gazapoak" topatzeko soilik.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
30
Mar
2009
17:25

Ezagutzaren gizarterantz

Las personas con poder formal van a ser cuestionadas si no lo acompañan con demostraciones empíricas de que saben. El conocimiento, como interacción de pensamiento, emoción y acción, no sabe de distancias basadas en jerarquía y burocracia.

— Julen Iturbe-Ormaetxe

10 rasgos de la sociedad del conocimiento (Consultoria artesana en la red)

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Mar
2009
15:59

Zer jakin, nork jakin?

Todo lo que sabemos, lo sabemos entre todos

— Antonio Machado

"Dakigun guztia, guztion artean dakigu". Antonio Machado poeta espainiarrarenak ei dira berbok. Jesus Martin Barberok ekarri zituen Simposio de Educacio Expandida ekitaldian eman zuen hitzaldian. Eta Anibal de la Torrek eta Enric Serrak jaso.

Ikuspegi bat da. Beste ikuspegi bat inguruan sarri topatzen dena: "dakiguna dakien batek esan behar digu".

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Mar
2009
00:22

P2Pedagogia

We would like to see the concept of "learning" as a network that offered every individual the chance to share their current interests with other, similarly motivated peers.

Nahi genuke "ikastearen" kontzeptua sare baten modura ulertzea, pertsona bakoitzari bere interesak motibazio berdina dutenekin parekidetasunean partekatzeko aukera ematen dion sarea.

Bank of Common Knowledge (Ezaguntza Komunaren Bankua) ezagutza sortzeko eta partekatzeko mekanismo sozialak ikertzeko proiektua da. Sevillan egiten ari den Educacion Expandida simposiumean esperientzia bat dabiltza aurkezten eta lantzen egunotan: BCC (Banco Común de Conocimientos).

Gero eta gehiago entzun-irakurtzen diren gauzak berriro: ezagutza=sarea, inteligentzia kolektiboa, partekatzearen kultura, parekidetasuna... Termino berria dabil gorpuzten: P2Pedagogia.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
09
Mar
2009
16:48

Ezagutzaren gizarteaz

Josi Sierrak erakutsi digu Hiroshi Tasaka irakaslearen mikrohitzaldi hau. Ezagutzaren gizartea zer den, jakintzaren kontzeptua, jakintzaren banaketa berria, internet, adituak, inteligentzia kolektiboa, kapitala...

Zer gertatzen ari den edo zer gertatzen ari omen den ulertzen eta aztertzen hasteko azalpen lagungarri eta ulergarri batzuk.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
08
Ots
2009
01:22

Erlijio arazoa ote?

Tradizio katolikoa Tradizio kalbinista
EZAGUTZA TREBETASUNA
Morfosintasia jakitea Ondo idaztea
Puntu kardinalak fitxa batean definitzea Mapa batekin orientatzea
Ohm-en legea jakin Zirkuitu elektrikoa egiten jakitea
Propozionalitatea ezagutu Portzentaje bat kalkulatzea
Proteinak, koipeak eta karbohidratoak definitzea Dieta orekatua egitea

Què són les competències bàsiques? aurkezpen honetan irakurrita.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia