erdaldunak

20
Aza
2009
16:10

Motibazioaz

Motibazio instrumental eta integratzaileez gain, barnekoak eta kanpokoak hartu ditugu kontuan. Barneko motibazioarekin egiten duzuna zeuk gura duzulako egiten duzu. Kanpokoa kanpoko faktoreek eragindakoa da. Esate baterako, seme-alabak D ereduan eskolaratzeko erabakia hartzerakoan pertsona batek daukan motibazioa izan daiteke: “Nik nahi dut nire umea euskalduna izatea”, eta beste batek: “Nire koadrilako denek ikastola honetara bidaltzen dituzte umeak”. Hori kanpo motibazioa da. Euskararako benetan eraginkorrak barnekoak dira duda barik, kanpoko presio edo motibazioa galtzen denean ondorioa desager daiteke.

— Esti Amorrortu

Aipamen ugari ekartzeko modukoa Argian Est Amorrorturi Nekane Goikoetxeak eta Onintza Iruretak egin dioten elkarrizketa:  "Hizkuntza alternantzia baliatu behar genuke". Esti Amorrortu Erdaldunen euskararekiko aurreiritziak eta jarrerak lana burutu duen taldeko partaide dugu, eta lan horren harira jorratu ditu hainbat gai elkarrizketan.

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
29
Api
2009
17:50

Erdaldun (elebakarrak) eta euskara II

El 65,70 por ciento afirma además que en algún momento de su vida ha intentado aprender euskera y a más de la mitad le gustaría aprender esta lengua. En este sentido, citan como "obstáculos" para ello la percepción de que "el euskera es difícil" y aprenderlo de adulto "casi imposible", o de que "la única manera de aprender es ir al euskaltegi", para lo que carecen de tiempo.

Lehen aipatu dugunaren harira, Europa Press-en albiste honetan irakurri dugu goiko hori: El 65,7% de los castellanohablantes ha intentado aprender euskera y menos del 10% dice no interesarse por esta lengua

ETBk ere eman du albistea, hemen bideoa:

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
29
Api
2009
15:24

Erdaldun (elebakarrak) eta euskara

Erdaldunek euskararen inguruan dituzten jarrera eta aurrirititziei buruzko ikerketa aurkeztu dute gaur. Datuen artean %55 euskararen mundutik hurbil sentitzen ei dira, %25ek interesa dutela, eta %65 inoiz saiatu dela euskara ikasten.

Lehengo egunean publikatu zen mapa soziolinguistikoan ematen diren datuen arabera honako kopuruak izango genituzke ggb. Erdaldun elebakarrak 910.000 inguru badira, 505.000 hurbil sentitu, 225.000 zerbait egiteko prest, eta 592.000 saiatu dira inoiz ikasten.

Eta zenbakiekin hasita, urtero 40.000 inguru ibili badira euskara ikasten eta horietatik ia 600.000k jarraitzen badute erdaldun elebakar izaten, horrek esan nahi luke helduen euskalduntzean 15 urtetako "uztak" galdu ditugula, ezta?

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Ots
2009
12:53

Eusko labeldun kafekonletxea

Ez badugu lortu Ibaiondokoak kafesne hitza aditzea, zer dela eta etorkin berriengan ardura hori jarri, Burgosko etorkinei, edo bertako zortziabizeneuskaldundun-Oerreatxenegatiboei presiorik egin ez diegunean?

— Leire Narbaiza

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia