ikerketak

2009 abuztuak 30 03:12

Hiztegia irakurketaren ostean azaltzea

ELT Journal-en azken alean ikerketa bat plazaratu dute, bertan irakurmena praktikan jartzean hiztegiaren azalpen zuzena oso lagungarria dela ondorioztatu dute (ondo ulertu badut).

Artikuluaren laburpena baino ez dago hor, artikulu osoa irakurtzeko harpidetu egin behar da (28 $).

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2009 apirilak 29 15:24

Erdaldun (elebakarrak) eta euskara

Erdaldunek euskararen inguruan dituzten jarrera eta aurrirititziei buruzko ikerketa aurkeztu dute gaur. Datuen artean %55 euskararen mundutik hurbil sentitzen ei dira, %25ek interesa dutela, eta %65 inoiz saiatu dela euskara ikasten.

Lehengo egunean publikatu zen mapa soziolinguistikoan ematen diren datuen arabera honako kopuruak izango genituzke ggb. Erdaldun elebakarrak 910.000 inguru badira, 505.000 hurbil sentitu, 225.000 zerbait egiteko prest, eta 592.000 saiatu dira inoiz ikasten.

Eta zenbakiekin hasita, urtero 40.000 inguru ibili badira euskara ikasten eta horietatik ia 600.000k jarraitzen badute erdaldun elebakar izaten, horrek esan nahi luke helduen euskalduntzean 15 urtetako "uztak" galdu ditugula, ezta?

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2008 maiatzak 11 15:58

Ikerketa baterako laguntza eskaria AEBetatik

Facebook-en bidez (aspaldian kasu egin barik) duela hiru hilabete inguru heldu zen eskari hau. Atlantako Emory unibertsitateko ikasle batek behar du elebitasuna eta nortasunaren inguruko lan baterako hain zuzen ere.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
Harpidetu RSSren bidez