Iparraldea 21 - HD from Iparraldea 21 on Vimeo.
Euskal Kultur Erakundeak sortu du dokumental hau, egin eta sarean guztion eskura jarri ere bai. Klikatu hemen eta Xalak gidatuko zaitu Euskal Herri kontinentalean barna.
Iparraldea 21 - HD from Iparraldea 21 on Vimeo.
Euskal Kultur Erakundeak sortu du dokumental hau, egin eta sarean guztion eskura jarri ere bai. Klikatu hemen eta Xalak gidatuko zaitu Euskal Herri kontinentalean barna.
Iparraldeko Gure Irratiak webgunea atondu du. Han dituzue hemendik aurrera haren edukiak entzungai.
Zuberoan Euskal Herriko altxor asko gordetzen dira, baina ez daude lehenari begira soilik. Euskara ikasten dabil jende han eta bertako gau eskola blogosferara sartu zaigu. Ontsa jin!
Baxenafarroako hiriburuan, Trinkete plazan, helduak euskalduntzeko gela berriak ditugu. Datorren abenduaren 19an ospatuko da estreinaldia, eta gonbita luzatu digute guztioi.
zergatik ez osatu “Iparraldeko Hiztegi Ttipi” bat, glosario labur bat ohiko hiztegietan aurkitzen ez diren Iparraldeko hitz horiekin, eta albistari honetan edo Interneteko beste edozein plazatan zabaldu? Ez du zertan paperezko edizioa izan, ezta gauza dotore eta ponpoxoa ere. Nik behinik-behin eskertuko nuke. Nor animatzen da?
Zuzeu-n bota du proposamena: Alaina
Iparraldean irakasleak behar ditu AEK-k hainbat herritan: Erakasleak xerkatzen ditugu (Ereintza euskaltegiaren bloga)
Nahiz eta barruan euskaldun sentitzen naizen euskara ongi menperatzeak lasaitasun haundia eta indar gehiago emango didala pentsatzen dut. Euskal Herrian bizitzea euskara menperatu gabe ezinezkoa da, lotsagarria iruditzen zait, desohoragarria nire antzinakoen omenez.
Baionako gau-eskolaren blogean ikasle batzuek galdera horri eman dizkioten erantzunak jarri dituzte. Zer da euskara zuentzat?
Iparraldean ibili zitzaigun atzo Korrika. Giro eta irudi politak bertan.
Helduen euskalduntzean eta euskalgintzan oro har bide luzea du egina Xan Goenagak. Helduen euskalduntze-alfabetatzearen sustatzailea Iparraldean, AEKren sortzaile eta bertan irakasle, eta orain trebatzaile dihardu lan-munduan.
Argia aldizkarian dugu elkarrizketa interesgarria, bideo eta guzti.
Euskaltzaindiak lehengo egunean jakinaarazi zigun Iparraldean ez duela D titulurako deialdi gehiago egingo. Euskal Erakunde Publikoak emango du hemendik aurrera EGAren pareko agiria.
Euskararen Erakunde Publikoak bere gain hartu dituela euskara titulu berriak, Euskaltzaindiak ez du "D" titulu gehiago emango.
Iparraldeko Radiokultura.com irrati elebidun digitalak eduki aukera polita jarri du entzuleen esku: blog-podcasta, erreportaiak eta goian aipatu dugun euskara ikastaro hori.
Beak eman zigun honen berri Euskara Irakasleak-en.
Azken iruzkinak
Duela 2 days 16 ordu
Duela 4 days 4 ordu
Duela 4 days 5 ordu
Duela 4 days 10 ordu
Duela 5 days 12 ordu
Duela 5 days 12 ordu
Duela 5 days 14 ordu
Duela 5 days 15 ordu
Duela 5 days 15 ordu
Duela 6 days 20 ordu