Aurkezpen interesgarri hau eskaini digu Felipe Zayasek:
gaitasuna
Hizkuntzaren bidezko komunikazio-gaitasunaz
Gramatika eta gramatika ez dena
No estoy seguro que sea bueno impartir tanto contenido gramatical, sobre todo cuando vemos que las grandes carencias se dan en la composición y comprensión textual, algo que, salvo raras excepciones suele ser marginal en los exámenes de lengua de muchos institutos
Tres tizas blogean Patxo Landak idatzi duen ¡Peligro!: escuela mezuan egin du iruzkina Antonio Solanok.
Eskola mundutik datorren gogoeta da hau dena, beharbada euskaltegietan gaindituago dago (edo ez?). Interesgarria edozein kasutan Patxoren mezua bera.
Autoebaluazioa
Tengo el nivel básico, puedo entender una conversación normal, sin meternos en palabras muy técnicas.
Telefono entzuketak egiten zituen guardia zibilak horrela erantzun du abokatuak bere euskara mailaz galdetu dionean. Aurreko galdera batean kontrakoa esan zuen arren (-¿Suficiente como para seguir una conversación? - No, hasta ahí no.), hizkuntza-maila ebaluatzeko irizpideak ematen du ez direla curriculumetako kontu kriptikoak soilik.
Gerinda bai blogean aurkitu dugu galdeketaren transkripzioa.
Akats txikia
Azterketak zer diosku?
Hace tiempo que los exámenes me dicen muy poco de los alumnos. A lo sumo, un examen de lengua puede dar idea de la competencia lingüística, pero muy poco de la pragmática o de habilidades comunicativas relacionadas con la sociedad
Antonio Solanoren hitzok Lourdes Domenech-en A pie de aula blogeko iruzkin batetik hartu ditugu. Hain zuzen ere hizkuntza-gaitasuna zer den eta konpetentzien saltsa horretan hizkuntzaren paperaz Lourdesek egin duen gogoetatik abiatuta: Competencia lingüística: Dos definiciones y una interpretación.
Gomendagarria post osoa beraz, bereziki Lourdesek ekarri digun mapa kontzeptual hau.
Gaitasun digitalaz
Pensando si las competencias digitales existen de verdad. Uno debe ser capaz de hacer algo analógica o digitalmente, y ya está.
Ulertzeko eskolak
Zer egin behar da euskaraz ez dakitenak erakartzeko? Ulermena lantzeko eskola batzuk hartzera gehiago animatuko lirateke erdaldunak, horrek ez baitu horrenbeste inposaketaren mamu hori.
Lana euskalduntzeko blogekoek iritzia eskatu diote Lourdesi IV. mapa soziolinguistikoaren harira eta erabileran urratsak berriak emateko zer beharko genukeen: Elebidun (hartzaile)ekin egin dezagun euskaraz!
Oximorona ala lapsusa?
Aldi berean elebidun eta elebakarra izan ote daitekeen elukubratzen hasi beharrean, hobe IV. Mapa Soziolinguistikoari kuku bat egiten badiogu (hemen pedefea). Eta ez horrelako "gazapoak" topatzeko soilik.
Barrutik kanpora begira
Euskararen barru-barruko egitura edo hezurdura ikusten dugun tokian, euskaldun bakoitzaren hizkuntza-gaitasuna ikusten dugun tokian, munduko gainerako hizkuntzen hezurdura eta munduko gainerako hiztunen hizkuntza gaitasuna ikus genitzake
Hizkuntzari begiratzeko moduez (Argia)
Hizkuntzaren kalitatea, edo txakurrak ortozik
La mayoría, y hablamos precisamente de alumnos de Filología, no sabe expresarse bien, no domina el lenguaje y, en consecuencia, tampoco el pensamiento
Mucho título y pocas letras (José Luís Barbería. El País.com)
Hizkuntza eta poesia
Hizkuntza bat menperatzeko, hizkuntza horretan poesia irakurtzeko gai izan behar zara
Euskonews-eko elkarrizketaren titularra.
Euskal Curriculuma: hizkuntza gaitasunaren probak
Euskal Curriculumaren dokumentazioarekin batera Hizkuntza gaitasunaren frogei buruzko hau daukagu.
Arazoak eduki ditzakezue pdf-a zabaltzeko.




Azken iruzkinak
Duela 11 ordu 42 min
Duela 12 ordu 9 min
Duela 12 ordu 11 min
Duela 12 ordu 11 min
Duela 12 ordu 11 min
Duela 12 ordu 12 min
Duela 12 ordu 12 min
Duela 12 ordu 14 min
Duela 23 ordu 17 min
Duela 2 days 11 ordu