Artikulu interesgarria eta erabilgarria Baionako AEKren blogean aurkitu dugun hori, Joseba Aurkenerenak idatzita eta Kazeta.info-tik ekarrita.
umeak
Euskarazko gutxien-gutxienekoak gurasoentzat
Umeekin euskaraz berba egiteko gutxien-gutxienekoak lantzeko saio sorta antolatu du Ermuko Udalak. Saio laburrak dira, Ku-ku izeneko materiala banatuko da saioetan.
Via: elcorreodigital
Metodologian aldaketak
Ez da posible 13 edo 16 urte eta gero, euskarazko hiru-lau-bost ordu emanez astero, ikasleek txintik ere ez jakitea. Uste dut, agian, metodologia begiratu beharko dela. Irakasleekin hitz egin, A eredua aukeratzen duten familiekin. Saiatuko gara A ereduaren barruan ere euskara erabiltzen irakasgai batzuk irakasteko. Ikasleak barnetegietara joan daitezela bultzatuko dugu, euskal idazleen material didaktikoak eskainiko ditugu...
Barnetegiak eta euskal idazleak metodologia indartzeko giltzarriak?
Argiaren bidez.
Umeentzako euskaltegia Madrilen
ETBren albiste honetan Madrileko Euskal Etxean atondu duten euskaltegiaren berri eman digute. Hemen euskaltegia hitza helduekin lotzera ohitu gara, baina Euskal Herritik kanpo umeak izaten dira sarri euskaltegien "bezero".
Eman ikasteko aukera
Belen Regueira kazetari galiziarrak Mestre Mateo saria jasotzean esan zituen hitz eder hauek.
Gurasoak, euskara, umeak.... zer ikasi, zer egin
Iñaki Eizmendi Ebeteko kideari egin diote elkarrizketa. Euskaraz eskolaratutako umeen gurasoek dakiten euskara apurrarekin zertzuk eta zelan egin ditzaketen azaltzen ditu.
Zer dira idazkera, ortografia eta puntuazioa haurrentzat?
Hiztun beteranoak
La escuela, a veces, olvida que ante todo, los alumnos son hablantes con años de experiencia.
Zenbat hizkuntza dakizu?
Gaur arratsaldean Armas, Germenes y Acero dokumentala ikusten nagoela, filmako pasarte honek eman dit gogoa kopiatu eta hona ekartzeko. Ez dakit zehazki zergatik, polita begitandu zait ume afrikar horien eleaniztasuna, eta hori baino ez da akaso.
Guns, Germs and Steel Jared Diamond (bideoan agertzen den "bwana") biologo eta irakasleak idatzi zuen liburua da. Berton Europarrok mundua zergatik menderatu dugun azaltzeko teoria berezia aurkeztu zuen.
Liburuaren gainean dokumental hau egin zen. Lehen eman dudan helbidean ikusi ahal duzue gaztelaniaz. Kalitate hobean nahi baduzue, kargamandoari eskatzea daukazue (1, 2 eta 3).


Azken iruzkinak
Duela 2 days 8 ordu
Duela 3 days 20 ordu
Duela 3 days 21 ordu
Duela 4 days 3 ordu
Duela 5 days 5 ordu
Duela 5 days 5 ordu
Duela 5 days 7 ordu
Duela 5 days 7 ordu
Duela 5 days 8 ordu
Duela 6 days 12 ordu