kalitatea

10
Abe
2011
18:01

Testuen kalitatea ebaluatzeko irizpideak "prezi" batean.

Bisiguraren Estarta blogean testu baten kalitatea ebaluatzeko erabiltzen diren koherentzia, kohesioa, adierazmena eta zuzentasuna irizpideak azaldu eta kokatzeko aurkezpen interesgarria egin digute Prezi zerbitzu-formatuaren bidez.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
16
Aza
2010
20:17

Euskaltegiak "bikain"

BIKAIN erakundeetan euskararen kalitatea saritzen duen ziurtagiria da. Lehengo egunean banatu zituzten Donostian, eta 2009 eta 2010ean lortu duten entitateen artean (hau pdf-a da, bestela Bikainen webgunean ere badago) hiru euskaltegi edo euskaltegi-sare: AEK, Ulibarri eta Gabriel Aresti. Hirurek urrezko ziurtagiria.

2.333335
Batez bestekoa: 2.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
17
Ira
2010
08:45

Hala-moduzko euskerea

Euskerearen indarbarritze kontuetan joera bi dira kaltegarri eta nahasgarri, nire ustez; batetik, txokokeriak diralakoan, euskalkiak eta tokian tokiko aldaera guztiak baztertzea, beste barik; bestetik, euskalkiak eta tokian tokiko hizkuntza-agerpenak sustatzeko asmoz, hala-moduzko euskerea erabiltzea, euskerearen oinarri komunari jaramon egin barik, hiztunak nahastuz eta hizkuntzearen batasuna hautsiz.

— Erramun Osa

Euskera batua eta tokian tokiko hizkerak (Izioqui dugu... guek aiutu ez dugu)

Kontraesana ote dago hemen forma eta edukiaren artean?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Ira
2009
12:17

Zerbitzu karta

Kalitatearen kudeaketan zerbaitetan ari gara sektorean. Zerbitzu-karta, berrikuntza, kalitatea eta halako terminologiarekin ohitu beharko dugu.
Eguneraketa: Tokiko.tv-n bideo hau aurkitu dugu:

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
04
Ira
2009
11:42

Gazteen hizkeraz

Belaunaldi berrien euskaran, eta ahozko harremanetan euskara batua, erdarakadak, euskalkia edo herriko hizkera (baldin badago) nahasten dira. Guk bilduriko grabazio anitz, hizkuntzaren gramatika erabat dakiten gazteei egin zaizkie, erabateko diskurtso osoa ikus dadin. Hala eta guztiz ere, euskara mintzatuak ia ez dauka zerikusirik idatzizko hizkuntzarekin eta zuzenketa gramatikal horretatik urrun dauden beste parametro batzuetan moldatzen da.

— Orreaga Ibarra Murillo

Iruñerriko gazteen euskara aztertzen ibili ondoren, ikerketaren laburpena aurkeztu digu Orreagak Euskonews-en: Gazte hizkerari buruzko ohar batzuk

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Mai
2009
22:24

Larretik kalera eta kaletik larrera

Kaletar bihurtu izan arren, asko gara larrezaleok. Baina hain larrezale dira batzuk, non uste baitute kale hizkuntza egitea euskarak kale egitea dela

— Bixente Serrano Izko

Euskarak, kale? (Nafar periferiatik - Berria.info)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Abe
2008
03:37

40 urte barru

Patxitraperok hemendik 40 urtera Euskal Herrian eguraldiari buruzko jarduna zelakoa izango den igartzera gonbidatu digu. Zein uste duzue zuek?

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
20
Urr
2008
17:07

Hizkuntzaren kalitatea, edo txakurrak ortozik

La mayoría, y hablamos precisamente de alumnos de Filología, no sabe expresarse bien, no domina el lenguaje y, en consecuencia, tampoco el pensamiento

— Manuel Alvar Ezquerra

Mucho título y pocas letras (José Luís Barbería. El País.com)

Filoblogiaren delicious-eko loturen bidez.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia