Lizardik bezala, noranahiko hizkuntza nahi genuke guk, baina gure kezka bestelakoa da; orain, arazoa ez da hizkuntza larrekoa dugula, halakoa ere behar dugula baizik.
Hizkuntza larrekoa (Idazkolako takatekoak)
Lizardik bezala, noranahiko hizkuntza nahi genuke guk, baina gure kezka bestelakoa da; orain, arazoa ez da hizkuntza larrekoa dugula, halakoa ere behar dugula baizik.
Hizkuntza larrekoa (Idazkolako takatekoak)
Belaunaldi berrien euskaran, eta ahozko harremanetan euskara batua, erdarakadak, euskalkia edo herriko hizkera (baldin badago) nahasten dira. Guk bilduriko grabazio anitz, hizkuntzaren gramatika erabat dakiten gazteei egin zaizkie, erabateko diskurtso osoa ikus dadin. Hala eta guztiz ere, euskara mintzatuak ia ez dauka zerikusirik idatzizko hizkuntzarekin eta zuzenketa gramatikal horretatik urrun dauden beste parametro batzuetan moldatzen da.
Iruñerriko gazteen euskara aztertzen ibili ondoren, ikerketaren laburpena aurkeztu digu Orreagak Euskonews-en: Gazte hizkerari buruzko ohar batzuk
Kaletar bihurtu izan arren, asko gara larrezaleok. Baina hain larrezale dira batzuk, non uste baitute kale hizkuntza egitea euskarak kale egitea dela
Euskarak, kale? (Nafar periferiatik - Berria.info)
...administrazioko hizkeraren itzala oso-oso luzea da gure hizkuntzan; hedadura handiko hizkuntzetan ez bezalakoa. Proportzionalki, administrazioko hizkerak euskaraz idatzitakoaren ehuneneko izugarria betetzen du, eta, ezin bestez, euskal administrazioko hizkeraren hedadura sozialak esparru handiak hartzen ditu
Anduk Hitz Bestera ekarri digu lehengo egunean Bilbon Eremu urriko hizkuntzen Europako gutunari buruzko kongresuan eman zuen hitzaldia: Lorpenak eta desafioak, hizkuntzaren baitatik
Hitzaldia ez nuen entzun, baina testua irakurrita lastima izan da benetan. Aukeratu dudan pasartea ez da adierazgarriena gainera. Euskara bezalako hizkuntza bateko idazlearen zer eginak, konpromisoak eta bilakaera jorratu ditu Anduk polito eta original. Osorik irakurtzea gomendatzen dizuet.
Euskaldun berriok euskara garbia ikasi dugunez lotsa ematen digu erdal hitzak sartzeak, ematen du ez dugula hizkuntza menderatzen eta baten batek hori aurpegiratuko digula. Hortaz, bizitzako arlo guztietan euskara akademikoa erabiltzen saiatzen gara: umeekin, lagunekin... Euskaldun zaharrek, ordea, biraoak erdaraz botatzen dituzte indar gehiago emateko
Juan Karlos Lopez-Mugartza eta Orreaga Ibarra irakasleek Iruñeko gazte euskaldunen hizkera ikertu dute eta eurekin jardunda artikulu interesgarria eskaini digu Gaur8k: Gazteen hizkera: kalkoak ez dira eritasunaren seinale; kontrakoa, osasun ona adierazten dute
Japonian gaztelania ikasten laguntzeko eskuliburu bitxia aurkitu du Miguel Angel García Guerrak. Ikasmaterialetan ohikoak ez diren hitzak eta esakuneak, zatarral edo gordinak nonbait.
Interesgarria era berean iruzkinetako eztabaida.
Antzeko zerbait esango nuke "hizkuntza naturala gaztelania" duten ikasleez jardutean esaten denari buruz. Gauzak lasai esateko aukera izan behar dugu, baina gauza hauek ez dira zuzenak eta euskarari kalte handia egiten dio, behin eta berriro euskara ez naturala, beraz artifiziala dela baieztatzeak. Ikasle batzuk edo askok euskaraz nahikoa erosotasunarekin hitz egiteko gaitasunik ez dutela lortu, ados, jar gaitezen zer egin behar den pentsatzen. Maila bereko ingelesa ikasi izan balute ikasle horiek lortutako gaitasuna artifizialtzat joko ote genuke?
Hizkuntza bat aurrera atera nahi badugu, osotasunean egin behar dugu. Eta erregistroek osatzen dute. Hizkuntza bada euskara batua, baina baita beste erregistro guztiak ere.
Azken iruzkinak
Duela 20 ordu 43 min
Duela Egun 1 12 ordu
Duela Egun 1 12 ordu
Duela Egun 1 13 ordu
Duela Egun 1 13 ordu
Duela Egun 1 13 ordu
Duela Egun 1 13 ordu
Duela Egun 1 13 ordu
Duela Egun 1 13 ordu
Duela 2 days 6 min