normalizazioa

18
Abu
2010
10:08

Nabarmen geratzea zer den

III. Zakurrei eta 8 urtez beherako haurrei euskaraz zuzentzea zilegi liteke. Alabaina adin horretatik gorako gaztetxoei euskaraz zuzentzea nabarmen geratzea da. Ikastolako / euskaltegiko irakasleek baino ez dute egiten hori, eta ez guztiek ere.

— burunda (Tiraka)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Uzt
2010
13:32

Ametsetik ametsaren dimisiora

Ametsak beharrezkoak dira, baina errealitetik hara egin daitekeen zubiak egingarria izan behar du. Euskaldunok hizkuntza komunitate minorizatu bat gara, gure lurraldean bertan minoritarioa, irekia eta komunitate moduan ahalmen-guneak eraikitzen asmatu behar dugu. Askotan gertatu da amets potoloetatik pasatzea amets ororen dimisiora, penduluan bezala. Amets bizigarriak behar ditugu.

— Jon Sarasua

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Uzt
2010
13:29

Euskal Herri ohia

Euskara desagertuko balitz, “Euskal Herri ohia” izango genuke. Pentsatzen dudana esaten ari naiz. Ez gara gehiago, ez gutxiago. Gure tasun funtsezkoena euskara da. Ondoren datoz maitasuna eta gainerako tasun guztiak.

— Roman Garate

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Uzt
2010
20:23

Arrari diru-laguntza kendu

Hori bai, gu mutilok ez dugu ezer egin behar. Euskaldunak bagara ere, guk ez dugu ezer aktibatzen, guk ez dugu ezertarako ere balio. Joder, nik diru-laguntzak kenduko nizkieke atoan euskara ikasten ari diren ar guztiei. Eta denak bideratu euskara ikasten ari diren emeei, horiek dira eta garrantzitsuenak.

— Txerra (Garaigoikoa)

Txerrak iruzkina egin du Lurdes Auzmendiren hitz hauen harira, Tirakako beste mezu honi segida emanez.

Magia ala maitasuna? (Garaigoikoa)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Uzt
2010
23:12

Eman ideiak

Ideia originala Galiziatik berriro. Galizieraren alde ideiak proposatu, plazaratzeko eta aurrera ateratzeko Galego Lab gunea.

Galiziarako ez ezik, gurerako ere balioko duten bat baino gehiago topatuko ditugu seguruenik.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Uzt
2010
13:03

Gazteriaren esku

Ez dute gazteek lan makala gure frustrazio guztiei buelta ematen. Ez dugu droga daitezen nahi (hori esaten diegu jintonika eskuan), irakur dezaten nahi dugu (telebistako teletextoa irakurtzen dugularik gehienez ere), bakezale nahi ditugu (kar, kar, eta kar)... eta gurean euskaraz egin dezaten (eurek, horiek, haiek...) nahi dugu ere bai, geuk zirkinik ere egin gabe...

— burunda (Tiraka)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
14
Eka
2010
23:05

Hiznet: 10 urte eta irakurgaiak

Garagoikoaren bidez jakin dugu Hiznet ikastaroak 10 urte bete duela eta webgunean irakurgai gomendatuen bilduman eskaini duela.

Zorionak bada.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Mai
2010
16:55

Arrotz sentitzea zer den

Imajinatu zu Txinan zaudela. Txinako barnekaldeko lautada zabal eta huts bat zeharkatzen ari zara autobus zahar batean. 18 orduko bidaia da, eta bi egun daramatzazu inorekin hitz egin gabe. Zure inguruan txinatarrak besterik ez, ingelesez ere ez dakiten baserritarrak. Ba al zenekien txinatarrek zeinu desberdinak dituztela? Bada, ez zarete gai “hiru” zenbakia elkarri komunikatzeko ere. Ez zaituzte ulertzen, eta zuk ez dituzu haiek ulertzen. Halako batean beste aleman bat agertzen da. Nola sentituko zinateke?
Ba ni horrelaxe sentitzen naiz neure herrian: arrotz, euskaldun bat topatzen dudan arte.

— Samara Velte (Samstag Express)

Konplizitatea (Samstag Express)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Mai
2010
12:41

Ehureka: euskara lanean egoki erabiltzeko aholkuak

Azpidazki webgunean hilean behin testuinguru desberdinetan euskara ahoz zein idatziz erabiltzeko aholkuen zerrenda eskainiko digute Ehureka buletinean. Lan mundura bideratutako ekimena da, baina material interesgarri eta lagungarria izan daiteke ikasten dabilenarentzat ere.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Mai
2010
12:02

Sareak

Euskarari ahalmen guneak sortzeak dagozkio, hizkuntzaren lurralde metaforikoak izango direnak. Azkenean sare izatea dagokigu, hau da, euskarak sarea izaten jakin beharko du XXI. mendean.

— Jon Sarasua

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Api
2010
15:28

Gizarte euskaldunik espero?

Beraz politikoen elukubrazio burutsuen gainetik, ikastola eta euskaltegien lan eskergaz aparte eta erabilpen-planekin batera, hasi beharrean gaude «euskararen eremu autonomoaz» hitz egiten, bestela iraupenean sinesteak ez du zentzurik. Nik espero dut, oraindik ere, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñan euskaldun gehiago izatea, baina ez dut espero eremu horietan inoiz gizarte euskaldunik.

— Rufino Iraola Garmendia

Euskararen korapiloak (Rufino Iraola Garmendiaren bloga)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
22
Api
2010
18:14

Euskara zertarako?

Galdera horren inguruan bi blogetan egindako gogoetekin egin digu lotura Txerrak.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
15
Api
2010
10:53

Euskara bizi eta partekatu

Dena daukagun hiztunak gara eta euskara erritmoz, jakinduriaz eta aberastasunaz bete-betean bizitzen eta partekatzen badugu, hiztun kontziente gehiago erakartzen dugu naturalki. Edozein lekutan eta edozein momentutan, horretarako moralezko konpromisurik eskatu beharrik gabe.

— Petra Elser

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
31
Mar
2010
12:55

Oihanaren legea

En todos esos ejemplos se rechaza el darwinismo, la supervivencia de los más fuertes; es decir, la Ley de la Selva. Porque la selva no proporciona las condiciones de vida deseables para los humanos, sino las propias de las fieras. En tales ejemplos se reivindica un trato diferente, más favorable y compensatorio para el segmento más frágil; se rechaza la igualdad indiscriminada, porque perjudicaría a esa parte más débil. También las lenguas que padecen una situación de relativa o total marginalidad, las lenguas minorizadas, necesitan un tratamiento favorable y compensatorio. Ese es el caso del euskera.

— Iñaki Martinez de Luna

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Mar
2010
10:43

Hizkuntza eta nazio-erreferentziak

Hona, bada, paradoxa: euskara etnikoa euskara abertzalea baino eraginkorrago ageri zaigu euskaldunen herri-erreferentziak partekatzeko zereginean. Hala ere, abertzaletasunak, hitzak hitz, egitez, muzin egiten dio euskarazko nazio kulturala lehenesteari nazio politikoarekiko harremanetan. Bien bitartean, euskal estatua gora eta euskal estatua behera gabiltza. Gurea ez ote da patetiko samarra?

— Joxe Manuel Odriozola

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia