ikasleak

13
Ots
2009
20:16

Etorkin petoak.. eta euskaldunak

Erreportaia polita egin zuten "Bi Errepideak" saioan. Jatorri txinatarreko neska euskaltegian ikasten dabilena, eta Ondarroan butano banatzaile dabilen egipziarra. Euskaldunak biak, duda barik. Euskaltegia eta euskara ikasteaz zertzelada interesgarri batzuk utzi dizkigu Monikak gainera.

Gai erakargarria berriro urruneko etorkin euskaldunena, Ez dakit Korrika 16ren "Ongi Etorri" horrekin interesa indartu egin den.

Postdata saioan adibidez euskararen soinuaz maitemindu zen Shahid pakistandarrari entzun ahal izan genion:

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Ots
2009
20:34

Aukera guztiak

Gero, kalean ere ikasi nuen hitz egiten. Etxean ere beti euskaraz hitz egiten saiatu naiz; elizara ere joaten naiz mezatan euskara entzuteko. Ditugun aukera guztiak baliatu behar ditugu ikasteko

— Mohamed Mebarki "Rami"

Bidaia Intimoak filmean batzuek ezagutu dugun Rami da hori. Lehendik Erlo Telebistako ikusleek "Gure saltsan" saioan ezagutu zuten. Gure saltsan saio horri buruzkoa da hitzak jaso ditugun erreportaia: Etorkinak euskaraz Erlo Telebistak hamar atzerritar bildu ditu "Gure saltsan" saioan (Le Journal du Pays Basque)

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Ots
2009
21:28

Ikasten ari naiz...

Openfilm zerbitzuan aurkitu dugu film labur hau. Portzierto, zelan esaten da scopare euskaraz?

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Ots
2009
00:25

Pentsatzeko denbora

Laburbilduz, ez dut uste Saramagok idatzi duena ordubetean idatzi duenik. Seguru nago asko pentsatu duela, denbora luze idazten eman duela, eta etxean, gainera. Horregatik, azterketak antolatzen dituztenei proposatuko diet idazlanen gaiak banatzea idazlana etxean lasai egin ahal izateko, horrela bai ikusiko dutela zenbat dakigun.

— Elena

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
08
Ots
2009
05:15

Bidaia intimoak: aurkezpenaren albistea

ETBn Bidaia intimoak-en aurkezpenaz albiste hau eman dute, Jon Maia egilearen hitzak barne.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
04
Ots
2009
00:50

"Aperitifa" Maizpide euskaltegitik

Maizpide Euskaltegitik egingo dute gaurko Aperitifa saioa Euskadi Irratikoek. Han, besteak beste, ikasle-irakasleekin jardungo dute.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Ots
2009
13:15

Bidaia intimoak

Euskaraz bizi nahi dugunon herrira hurbildutako lau pertsonaren ibilbidea kontatzen duen dokumentala. Jon Maiak zuzendu du Korrika 16rentzat. Atzo aurkeztu zen, eta larunbatean estreinatuko da Bilbon.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Ots
2009
13:07

Go native eta kontzientzia txarra

Bada espresio ingeles bat, to go native, etorkinen ahalegin hori zehazten duena: natibo bihurtu, bertakoa egin. Etorkin askok, hainbat bertakok ez bezala, hobeto integratzeko bide gisa ikusten du euskara ikastea. Bertako asko baino bertakoago izateko ahalegin horrek, gainera, boomerang gisako efektu bat itzultzen dio euskarari erreparatzen ez dion bertako bat baino gehiagori: kontzientzia txarra.

— Anjel Lertxundi

Bertakotzen (Hitz Beste). Bidaia intimoak dokumentalaren estreinaldiaren harira.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Ots
2009
12:07

Euskara ikaslearen txartela

Irungo Udalak sortu du, euskara ikasten dutenek informazio berezitua eta prezio merkeagoak izango dituzte euskarazko produktu, zerbitzu eta aktibitateetan.

Txartelaren ideia hau ez da berria, Donostian duela urte batzuk jarri zen martxan.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Urt
2009
17:35

Teknologia berrien ajeak?

Estan muy mal acostumbrados a automaticamente mirar en su ordenador el significado de las palabras y traducir una por una.

— Paula

Comunidad Todoelen irakurrita (ikusteko erregistratuta egon behar da). Irakasle hau kezkatuta dago ikasle gaztetxoek ez dutelako esaldi koherenterik sortzen, eta itzulpen literalak egitera mugatzen dira.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Urt
2009
17:13

Arrakastaren giltzak

[In a language course] success depends less on materials, techniques and linguistic analysis, and more on what goes on inside and between the people in the classroom.

[Hizkuntza ikastaro batean] arrakasta ikasmaterialetan, tekniketan eta hizkuntzaren analisietan baino gehiago ikastaldeko kideen buruan dagoenean eta euren artean egiten dutenean dago.

Formacion ELEn Antonio Ortak Encuentro Prácticon eman zuen hitzalditik atera dituzte Stevick-en hitz hauek.

Ez dakit zein testutatik jaso diren, baina Stevick-ek Success with Foreign Languages: Seven who achieved it and what worked for them (Arrakasta atzerriko hizkuntzetan: Lortu zuten zazpi eta haiek zer egin zuten) lana du sarean eskuragai (ingelesez eta pdf-n). Hor zazpi ikasle arrastatsuren ibilbidea eta lana aztertu zituen, eta ondorioak atera.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Urt
2009
17:19

Asistentzia eta matematikak

Daramagu horrela 3 egun. Matematikak erabiltzen baditugu: egunean euskaltegiko 5 ordu galduak bider 3 egun berdin 15 ordu galdu ditudala euskaltegian. Ez dakizue zenbat izorratzen didan !.

Ikaslearen kalkuluak euskaltegira joan ezinean suertatuta: Lana, euskaltegia, eta gripea

4.714285
Batez bestekoa: 4.7 (7 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Urt
2009
12:38

Fantasiazko liburu onenak Argentina-Uruguaitik

Gu euskaldunak gara... Argentinakoak blogean hango ikasle-irakasleek jarraitzen dute gauza interesgarriak plaazaratzen, Fantasiazko liburu onenen mapa hau bezala.

Ikusi mapa handiagoa

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Urt
2009
01:22

Nafarroako euskara ikasleen komeriak

Nafarroako administrazio publikoko langile batzuek euskara ikasteko dituzten abenturen eta "erraztasunen" berri eman digute "Euskarabidea nos cierra la puerta" izenburuaren azpian.

Sareko Argiaren bidez.

4
Batez bestekoa: 4 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
02
Urt
2009
19:09

El euskaltegi: ikasle baten bloga

Gasteizko ikasle batek euskaltegiko esperientzia kontatzeko eta konpartitzeko. Honela aurkeztu digu:

Ni, zu bezala, euskara ikasten nabil, eta hemendik aurrera erabiliko dut txoko hau zuri kontazeko egunero gertatzen zaidana euskaltegian, horrela ikusiko duzu bakarrik ez zaudela. Izan ere, zuk pentsatzen duzuna nik pentsatzen dut, zuk sentitzen duzuna nik sentitzen dut, zuri zaila egiten zaizuna niri ere zaila egiten zait. Dena den, ikasleon buruhausteak ez ezik, une onak ere komentatuko ditut blog honetan. Beraz, nire helburuak dira: zuk ondo pasatzea, zu laguntzea, baita nire hitzetan zuk zeure burua islatuta ikustea ere.

4.857145
Batez bestekoa: 4.9 (7 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia