ikasleak

Taldeen murrizketa eta ikasleen kexa

...los niveles no son homogéneos, pues se han juntado alumnos con diferencia de conocimientos, lo cual dificulta el aprendizaje y aumenta la frustración. Los trabajos orales se hacen eternos e imposibles de entender por esta masificación en el aula. Así es imposible avanzar y aprender, que es para lo que nos matriculamos

— Errenteriako Udal Euskaltegiko ikasleak

Errenteriako Udal Euskaltegian taldeen murrizketa egon da aurten, eta ikasleen kexan hau irakurri dugu. Galdera batzuk datoz akaso: non dago muga goitik taldeko ikasle-kopuruan? Eta ikasleen artean norainoko maila-aldearekin joka daiteke?

Un grupo de alumnos del Euskaltegi Municipal denuncia el recorte de grupos (Diario Vasco)

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

El Euskaltegi Facebook-en

El euskaltegi blogeko Elenak izen bereko orria sortu du Facebook-en. Arrazoia:

Horrela, nire asmoa da leku bat edukitzea komunikatzeko, ideiak trukatzeko, kritikatzeko, eta beharrezkoa bada, askok edukiko duzuen kokoteraino nago euskararekiko pentsamendua barrutik kanporatzeko.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Superheroien gorabeherak

Zubiarte euskaltegian laburmetraia hau egin dute, eta guk Youtuben aurkitu.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Aztertzaileei

Kokoteraino egoteaz gain, nekatuta gaude urte osoa eman dugulako azterketak prestatzen: hamaika atariko, hamaika idazlan, eta hamaika eztabaida. Ideiak bukatu zaizkigu!

— Elena (El Euskaltegi)

Ahozko azterketaren atarian eskari-aholku batzuk bota ditu Elenak aztertzaileentzat nahiz azterketarientzat: Ahozkoan, laguntasuna, mesedez!

Kezkagarria ahozko proban azterketarien arteko lehia-giroaz dioena.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zailena eta errazena

Hizkuntzari dagokionez, zailena da lotsa alde batera uztea eta beldurra kentzea. Pausurik zailena eta inportanteena hori izan da. Errazena, ordea, euskaltegira joatea izan zen eta ordu pare batean mintzapraktika egitea.

— Fernando Goñi (pilotaria)

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaldun berriaren estigma

Euskaldunberri ia guztiengan sumatu dut gutxiago izateko, gutxiago balio izateko konplejua; euskaldunzaharren aldera, noski. Zer pentsa, bestela, bigarren mailako sailkapen-laukitxo batean sartuta?

Gutxiago izateko uste horrek segurtasun eza ekarri du. Segurtasun ezak areagotu egin du gutxiago izateko ustea eta horrek ezinbestez dakar berez gauzak gaizki, oker eta gogo barik egitea.

— N. Martinez (Martinezena)

Etxezarretaren hitzei beste buelta bat: Euskaldunberri (Martinezena)

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gozatu aniztasuna

Poliki hitz egin, mantsoago esateko eskatu, ulertu ez duzun hitz horrek zer esan nahi duen galdetu... Gozatu lekuetako hizkeren aberastasuna eta jolastu desberdintasunak ematen dituen aukerekin.

— "Atezainok euskaraz" liburutik hartuak

Garaigokoan jarraitzen du Txerrak euskara ikasi eta egiten hasi nahi dutenentzako gomendioak biltzen. Oraingoan EHUko atezainentzat egindako Atezainok euskaraz (pdf) liburua ibili da arakatzen.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zalantza linguistiko-komertziala

Siempre me quedaba esa duda. A mí me gustaría responder en euskera a mis clientes, pero si lo hablo mal, ¿me quedo al final sin esa venta?

— Bilboko dendari bat

Bilboko Udalak diruz-laguntzen dituen dendari-merkatarientzako euskara ikastaroetan matrikulatuta dauden ikasleen hitzak: «¿Si hablo mal euskera, agur al cliente?» (20 minutos)

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mintzatzen hasteko gomendioak

Garaigoikoan AEK-k egindako ataza batetik(pdf) euskara ikasleentzat mintzatzen hasteko gomendio sorta bat atera dute.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasleak mintzo: autoikaskuntza internet bidez

Santurtziko Udal Euskaltegian ikasleei galdetu diete zer euskara Internet-en bidez ikasteaz zer uste duten, bideo-kamara aurrean jarri eta hor dugu.


Bideoa enbotatu dut hemen goian. Ez dakit zelan ikusiko duzuen. Bestela lotura daukazue gorago.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez