ikasleak

Gladys Villalba: Ekuatoriar euskalduna

Donostian bizi da Gladys, euskaraz, ingelesez eta Ekuadorreko gaztelaniaz bizi ere. Euskalerriari buruz idazten du hango hedabideentzat, eta mintzalaguna ere bada.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gabriel Aresti euskaltegiko bideo-lehiaketa

Bideoen lehiaketa egin dute Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek. Hor dituzue aurkeztu direnak.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kaketxe?

Zer da "kaketxe"?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gizona eta euskaltegia

Youtuben aurkitu dugu bideo hau. Bilboko Gabriel Aresti euskaltegiko ikasle batzuek "El hombre y la tierra" aspaldiko dokumentalaren bertsioa egin dute euskaltegiko ekosisteman. Irakasleen eta ikasleen espezieak deskribatu dizkigute umorez.

Zein da zure espeziea? Kar, kar.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Liburuak komentatzeko gonbitea

El Euskaltegiko Elena literaturazalea dugu, blogean sarri komentatzen dizkigu irakurri dituen liburuak. Eta blogean ez ezik, Metropolis libros liburudendaren colaBLOGadore gune berrira ere bidaliko ditu euskarazko liburuen iruzkinak hemendik aurrera. Bere ustez merezi duten idazleak eta liburuak daude euskaraz eta halako txokoetara ere zabaldu beharra dago. Gonbidatu ere egiten digu gainera. 

Euskara ikasleak euskaldun beteranoak baino animatuago benetan. Batzuetan iruditzen zait Interneten euskarazko literaturaren irakurleak gutxi ibiltzen garela, ez idazleak eta kritikoak beste behintzat. Hala iruditzen zaizue zuei ere?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasle baten ajeak

Euskaltuben aurktiu dugu bideo hau. Karmen euskara ikasleak une honetan zer arazo eta nolako bloekoa sentitzen duen kontatzen.

Bigarren partea ere badu.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hiztegia ikaslearen ikuspuntutik

La situación es curiosa puesto que, como profesor, siempre me ha parecido curioso que mis alumnos trajeran diccionarios de bolsillo (o enormes diccionarios) a diario al aula. En cierto modo, me he dado cuenta de que incluso me molestaba: "Para qué lo traen si me tienen a mí para preguntarme lo que necesiten". Ahora desde la perspectiva del alumno he sido consciente de su gran utilidad.

— Guillermo Gómez

Gillermo Gómez gaztelania irakasle dabil Deustuko Unibertsitatean. "Profesor de ELE en apuros" blogean kontatzen dizkigu bere esperientziak eta gogoetak. Euskara ikasten ari dela kontatu digu gaur hain zuzen, eta euskara ikasle dabilela, hizkuntza ikastean hiztegiaren erabileraz duen ikuspegia aldatu egin du.

El diccionario como estrategía de aprendizaje

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zuk egin baduzu...

Bai, askotan esaten didate "zuk ikasi baduzu, geuk ere ikasi ahal izango dugu Badakigu zuk behintzat egin duzula, beraz, guk ere posible dugu, lortuko dugu euskaraz hitz egitea".

— Maite Bilbao

Maite Bilbao euskara irakasle dabil Hernaniko AEKn. Argentinan jaioa eta han hasi zen euskara ikasten. Ikasbilen daukagu HABE aldizkarian egin dioten elkarrizketa: Maite Bilbao: "Gerora konturatzen zara zenbat irabazten duzun euskara jakinda"

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zer da euskara zuentzat?

Nahiz eta barruan euskaldun sentitzen naizen euskara ongi menperatzeak lasaitasun haundia eta indar gehiago emango didala pentsatzen dut. Euskal Herrian bizitzea euskara menperatu gabe ezinezkoa da, lotsagarria iruditzen zait, desohoragarria nire antzinakoen omenez.

— Mertxe (euskara ikaslea)

Baionako gau-eskolaren blogean ikasle batzuek galdera horri eman dizkioten erantzunak jarri dituzte. Zer da euskara zuentzat?

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara lantzen, idazmena praktikatzeko bloga

Gallartako neska batek ireki du blog hau, txikitan ikasi zuen euskara blogarekin hobetzea du helburu, idazmena gehien bat. Bloga praktikatzeko tresna ona dela ikasi du erdaraz egiten duen beste blogean nonbait.

Animoa Jessica!

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez