18
Urt
2009
17:19

Asistentzia eta matematikak

Daramagu horrela 3 egun. Matematikak erabiltzen baditugu: egunean euskaltegiko 5 ordu galduak bider 3 egun berdin 15 ordu galdu ditudala euskaltegian. Ez dakizue zenbat izorratzen didan !.

Ikaslearen kalkuluak euskaltegira joan ezinean suertatuta: Lana, euskaltegia, eta gripea

4.714285
Batez bestekoa: 4.7 (7 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasle baten buruhausteak

plisti-plasta (e)k bidalita 2009, Urtarrila 18 - 17:44(e)an.

Interesgarria da zalantzarik gabe El euskaltegi bloga. Interesgarria esaten duena. Eta ikasle fina Elena. Adierazgarria ere bada blogaren egitura bera. Estekei erreparatu diet. Azterketa deialdiak, Euskara ikasteko ariketak, Euskara ikasteko jokoak (bikain, Elena, hizkuntza bat ikasteko alderdi ludikoa ere kontuan hartu duelako) eta Blog eta weborri interesgarriak agertzen dira eskumatako zutabean. Blog edo weborri interesgarri horien artean, hiru, Elenaren zaletasunekin bat datozenak eta hirurak gazteleraz. Hauxe da euskal hiztunon komunitateak sendotu beharreko alorra. Honela askoz lehenago integratuko baitugu ikaslea hiztunon komunitatean eta benetazko komunikazioan. Gainera, ikaskuntza formala informalarekin uztartuz asko azkar genezake ikas-prozesua. Dena den, bikain, Elena!

Zaletasunak eta zailtasunak

benito (e)k bidalita 2009, Urtarrila 18 - 19:06(e)an.

Neu ere konturatu naiz interesgune horietaz. Dena dela, eman dit inpresioa Elenak berak hartzen duela parte horietan edo harremana duela egileekin behintzat. Aspaldiko galdera datorkit halatan: Harreman eta interesgune sare berriak sortu behar ditugu euskaraz ala daudenak euskarazko hizkuntz-komunitatera arrimatu? Mendia, bizikleta eta literaturaren inguruan badira euskaraz funtzionatzen duten sareak, baina etorri berriei zabalik daude praktikan? Eskuragarriak eta ezagutzeko modukoak dira? Hurbilak?
Kontuan hartu harreman sozialen konplexutasunari hizkuntzaren zailtasuna gehitu behar diogula.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Asistentzia eta matematikak

Sindikatu edukia