ikasleak

Zerk bultza dezake administrazioko langile bat euskara ikastera eta erabiltzera?

Emuneko Haritz Goikoetxeak zerrenda egin du Lan ta lan blogean, administrazioko langile batek zergatik ikasi eta erabiliko du euskara? Administrazio-langileentzat ez ezik, beste hainbatentzat balio dezake zerrendak.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Eskizofrenia

Y lo más esquizofrénico de todo es que soy euskaldun y tengo que hablar mal en euskera

— Oihan Vega (aka Kerman)

Elkarrizketa egin diote telebistan Kermanen betaurrekoak jartzen dituen Oihan Vegari: ¿Quieres aprender euskera? (Diario Vasco)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Beldur eszenikoa

“Ikasleek beldur eszenikoa dute: ‘Erakusten badut euskaraz zerbait ulertu dudala usteko dute dena ulertzen dudala eta ez da horrela...’. Lotsa sentitzen dute. Guk argi eta garbi esaten diegu ardura beraiena dela, harro adierazi behar dute euskara ikasten ari direla eta laguntza behar dutela. Besteek gaztelaniaz egiten badiete beraien ardura da esatea: ‘Euskaraz egin nahi dut, egidazu euskaraz’”

— Oskar Elizburu

Aste honetako Argia aldizkarian Zuk egin erdaraz, nik euskaraz egingo dizut erreportaia dugu. Elebitasun pasiboa ardatz hartuta hizkuntzaren erabileraren kontestuak eta pertsonen jarrerak aztertu dituzte. Bertan AEK-ko Oskar Elizbururen hitzok.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Keriko dance

Euskaltegietan udako dantza-kantua izango da, dudarik ez.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Autoebaluazioa

Tengo el nivel básico, puedo entender una conversación normal, sin meternos en palabras muy técnicas.

— Egunkariaren auzian testigantza eman duen guardia zibil bat

Telefono entzuketak egiten zituen guardia zibilak horrela erantzun du abokatuak bere euskara mailaz galdetu dionean. Aurreko galdera batean kontrakoa esan zuen arren (-¿Suficiente como para seguir una conversación? - No, hasta ahí no.), hizkuntza-maila ebaluatzeko irizpideak ematen du ez direla curriculumetako kontu kriptikoak soilik.

Gerinda bai blogean aurkitu dugu galdeketaren transkripzioa.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zer da euskaraz ongi egitea?

AEK-ko ikasle-irakasle batzuek euskaraz ongi egitea zer den azaltzen saiatu dira bideo honetan.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ligatzen

Hablar un idioma desconocido es como ligar: todos conocemos la teoría, pero hay que ponerla en práctica

— Oihan Vega

Kerman, mintzalagun bila saioko protagonista Oihan Vegari egin diote elkarrizketa Deian, eta goiko hori da titularra.

Baina euskaltegira ez zen ligatzera joaten ala?

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

"Kerman mintzalagun bila" saio berria ETBn

"Kerman mintzalagun bila" saioa iragarri digu ETBk aurtengo programazio berrian, bost minutuko saio laburren sorta izango da, eta hau asmoa:

Kerman ahozko euskara behin betiko menderatzeko helburuz kalera irtengo da. Helburu horrekin, Kermanek liburuak dauden-daudenean utziko ditu eta kale aldera abiatuko da euskara eguneroko bizimoduan erabiltzeko helburuz: euskaltegian urteetan irakatsi dioten teoria guztia benetan aplikatzeko garaia iritsi zaio.

Otsailean izango dugu ikusgai. Horrela boteprontoan eta promozio-bideoa ikusita ez nuke jakingo esaten ikutu didaktikoa duen umoreko saioa, ala umoreko ikutua duen saio didaktikoa izango ote den. Ikusiko dugu ba.

Hemen daukazue bideoa EITB.com-en (ez dakit zer gertatzen den baina ezin dut handik zuzenean"enbotatu").

Portzierto, euskaltegietan teoria baino ez da irakasten orduan. Tira ba!

1
Batez bestekoa: 1 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntzak ikasteko sena

Muchos profesores hemos esperado que todos los alumnos quieran participar en debates, exposiciones orales y dramatizaciones, sin pararnos a pensar que hay gente que rompe a sudar ante el mero hecho de tener que hablar en público, no digo ya argumentar, debatir o dramatizar. Son éstas demandas muy exigentes incluso para un hablante nativo con pocas dotes para la interpretación.

— Irene Sánchez Carrión

Via @transket_eu Extremadurako Hoy egunkariko artikulu hau irakurri dugu: Se me dan mal los idiomas.

Hizkuntzak ikasteko orduan jende askok bere gaitasunaz dituen zalantzez dihardu Irene Sánchez Carriónek. Ondorioz, hizkuntzak ikasteko ustezko zailtasunak ez dira hain berezkoak izaten, konplexuak, aurreiritziak eta metodologiara egokitu ezinak izaten dira gehiago.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Urte berrirako asmoak

Getxoko Egizukoek urte berrirako asmoen galdera egin digute, pistak eman dizkigute badaezpada.

Bide batez. Urte berri on guztioi.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez