ikasleak

Euskaltegirik gabe triste

Ikusten duzuenez oso triste nago. Zer edukiko duen euskaltegiak droga bat izango balitz bezala behar dudala?

— Elena (El euskaltegi)

EGA lortu eta euskaltegira ez da gehiago joan behar, eta triste. Graduondoko masterrak antolatzen hasi beharko dugu geuk ere?

Eguneraketa (El euskaltegi)

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Literatura-mapa hizkuntza ikasteko

UABeko gaztelania sailean eleberri baten gainean ari dira Bartzelonako mapa bat egiten ikasleekin. Helburu bat, besteak beste, jakintza partekatua eta ikaskuntza kolaboratiboa sustatzea.

Via: Nodos Ele.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Facebook aurrez aurreko irakaskuntzaren osagarri gisa

Ainhoa Ezeizak Facebook erabili du lehengo ikasturtean gaztelania irakasle lanetan, eta orain esperientziaren gaineko gogoeta eta ondorioak ekarri dizkigu, sare sozialak hedatzen ari diren honetan, hizkuntzen irakaskuntzarako aplikazioa nondik nora garatu daitekeen argi azalduta eta arrazoituta.

 

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Materre ikasle, Axular irakasle

Gaiñerakoan badakit Euskal-Herrian añhitz moldez mintzatzen direla, eta hori bere herriko euskara zaikala hoberenik eta ederrenik; eta handik gogora emaiten deraut ene eskiribatzeko molde haur etzaiela guziei ongi iduriko. Baiña nahi dut iakin dezaten halakoek, nik hitzkuntza hunetan dakidana. Saran ikasia dudala eta hango euskara ongi erabiltzen badut ez naizela gaitz erraiteko, eta ez arbuyatzeko, zeren ezpaitakit nik hangoa baizen.

— Esteve Materre

Aipamen interesgarria ekarri digu Amatiñok Esteve Materre idazleari buruz. Paristarra jaiotzez, Euskal Herrira etorri eta euskara ikasi zuen Saran, lehenengo euskaldun berri ezaguna akaso. Irakaslea, nor eta Axular, antza.

Eta Amatiñok susmatzen du irakasleak ikasleari kopiatzera iritsi zela.

Via: @FiloBlogia

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskadi Irratia euskaldun berriei hurbildu

Inork ez du makilatxo magikorik. Ikasturte berrian, saiatuko gara irratia euskaldun berriei hurbiltzen. Ea euskara munduan sartzen ari direnak erakar ditzakegun.

— Rosa Diez Urrestarazu (Euskadi Irratiko zuzendaria)

3.5
Batez bestekoa: 3.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hasi da kanpaina


Eta beti lotzen dut honekin, ez dakit zergatik (edo bai).

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskafea: Nafarroan helduen euskalduntzea sustatzeko

Euskara ikastera animatzeko Nafarroako udal euskara-zerbitzu batzuek Juan Valdes bat ipini dute kafea banatzen, asto eta guzti.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasleentzako diru-laguntzak eskatzeko epea

Azterketa EAEn gainditu dutenek irailaren 8tik aurrera diru-laguntza eskatu ahal izango dute.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Galdera gehiago

Si tu preocupación es cómo enseñar lengua, pregúntate cómo se comunican tus estudiantes y ayúdales a construir textos reales para sus necesidades actuales

— Fernando Trujilo

Hizkuntzaren irakaskuntzan dihardugula geure buruari botatzeko galdera-erronken zerrendatxoa egin digu Trujillok: Mi credo pedagógico (De estranjis)

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaldunberrientzako tartea

Euskadi Irratiak, bere aldetik, hurbileko albistegia egingo du. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako berri gertukoenak bilduko ditu. Horrez gainera, arratsaldero 20:00etan albistegi nagusi bat egingo du. Etxeko txikienek ere euren irratsaioa izango dute igandero, eta Euskaldunberrientzat tarte bat prestatzen ari dira.

— eitb.com

Datorren urteko programazioaren aurkezpena egin dute gaur: Entretenimendua eta albistegiak indartzea dira EITBren apustuak

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez