euskaltegia
Irakasle gelan entzundakoak
Bea Sallaberryk irakasle gelan entzundakoen bilduma eta sailkapen egin digu. Zuenean ere entzuten dira horrelakoak?
Haren ondorioa:
Momentu horietan ez da helburu edo desafio berezirik. Nolazpait, ez da egiazki lan egiten. Burutzen direnak zeregin tipiak dira, azken minutakoak, komunak. Ez da deus frogatzeko, deus eztabaidatzeko, deus erabakitzeko, ez da mundua berregiten. Alde humanoa agerikoa izaten da, presiorik ez da, dena lasaitzen da (piska bat, anitz, batzuetan batere)
Euskaraz egiteko aukerak horman
Sakanako Itsasi euskaltegian ideia sinplea eta polita erakutsi digute ikasten dugun euskara praktikara eramateko. Euskaraz egiteko lekuak eta pertsonak klaseko panel batean apuntatzen dira deskubritu ahala.
Euskararen zailtasuna... klasean
Nire ustez zailtasuna neurri handi batean mito bat da; mito bat eta aitzakia bat ikasi nahi ez duten pertsona askorentzat. Hala eta guztiz ere, puntu batean egon ninteke ados zailtasunaren tesi horrekin. Zergatik? Hasieran euskara ezagutzen ez duenak, ikasten hasten denean, ez daukalako heldulekurik. Hau da, nahiz eta ezagutu ingelesa, alemana edota gainontzeko hizkuntza asko ezagutu, ni gogoratzen naiz aurreneko asteetan euskaltegiko klase haietan elkarrizketa labur bat entzuteko eta bikotekidearekin errepikatzeko kasete bat jartzen zigutenean, badakizu: 'kaixo, zer moduz, ni Ludger naiz' eta horrelako gauzak, hemengo jendeak hori jada entzunda zeukanez, ez zeukan inongo arazorik esaldi hura errepikatzeko. Nik, ordea, nola ez nekien non hasten zen hitz bat eta non bukatzen zen hurrengoa, benetan tontoa bezala sentitzen nintzen klasean, ez bainintzen gauza izaten ezta esaldi bakar bat errepikatzeko ere.
Erroma, euskaltegia, zinea...
Ilazki Euskaltegian Erromaz, erromatarrez eta zinemaz jardun dutela dirudi, eta honelako "peplum" pare bat jarri dizkigute sarean. ;)
Nahiz eta mila aldiz jarri
Gaur sorte daukagu telebistako saio bat jarriko dut-eta, baina beti bezala ez da ezer entzuten edo oso gaizki entzuten da. Berdin dio, “total, ez dut ezer ulertuko nahiz eta audioa ona izan” pentsatzen du. Saioa bukatutakoan, “zer moduz ulertu duzue” galdetzen du irakasleak eta “beno…” erantzunak jasotzen ditu. Saioari buruzko galderak egin ondoren berriro jartzen du ea zerbait gehiago harrapatzen duten… ezer ez. “Nahiz eta mila aldiz jarri, gauza bera ulertuko dugu” pentsatzen dute irakasleek; “nahiz eta mila aldiz jarri, gauza bera ulertuko dute” pentsatzen du irakasleak.
Hernaniue blogean (Hernaniko Udal Euskaltegia?) irakurri dugu Ikasle arrunt baten kronika.
Euskaltegi ikustezina
Gipuzkoa Telebista Txingudiren webgunean aurkitu dugu bideo bitxi hau. Euskaltegi baten matrikulazio kanpainarako spot-a dirudi, orain zer euskaltegi den eta non dagoen asmatu behar da. Publizitaterako ideia berria ote?
Vloga: lehenengo sarrera euskaraz
Asierrek hitz eman zigun euskaltegian apuntatu eta Vbloga elikatzen hasiko zela. Esan eta egin, hemen dago lehenengoa, euskarazako lehenengoa. Interneten eta gailuekin ikasteko zer dugun kontatzen hasi zaigu. Abila mutila bideoarekin. Aupa tu!
Motibazioaren kiribila
Beraz, hiru elementuz osatutako prozesu bat da. Esate baterako, pertsona bat motibaturik dago euskara ikasteko eta ikasi egin behar duela esaten dio bere buruari (helburu bat izan), bere herriko euskaltegian ematen du izena (helburua lortzeko erabakia hartzea) eta ikasteko esfortzuan iraun egiten du (ekinean mantentzen da).
Motibakiribila (Lan ta lan)
Artikulu interesgarriaren hasiera dira goiko hitzok.
Ikasle Madarikatua
Ikasle madarikatua from Zenbat Gara on Vimeo.
Bilboko Gabriel Aresti euskaltegian bideo-lehiaketa antolatu dute ikasturte amaieran. Ikasle madarikatua hau dugu aurtengo irbazlea.
Via Camile Fauque
Bertsoak: Euskaltegiko bikotea
Iñaki Gurrutxaga, Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi eta Iñigo Manzisidor "Mantxi" bertsolariak topatu ditugu Eibarren euskaltegiko ikasle-irakasle paperean ligatzeko ahaleginetan.
Urte berrirako asmoak
Getxoko Egizukoek urte berrirako asmoen galdera egin digute, pistak eman dizkigute badaezpada.
Bide batez. Urte berri on guztioi.
Umeentzako euskaltegia Madrilen
ETBren albiste honetan Madrileko Euskal Etxean atondu duten euskaltegiaren berri eman digute. Hemen euskaltegia hitza helduekin lotzera ohitu gara, baina Euskal Herritik kanpo umeak izaten dira sarri euskaltegien "bezero".
El euskaltegi: ikasle baten bloga
Gasteizko ikasle batek euskaltegiko esperientzia kontatzeko eta konpartitzeko. Honela aurkeztu digu:
Ni, zu bezala, euskara ikasten nabil, eta hemendik aurrera erabiliko dut txoko hau zuri kontazeko egunero gertatzen zaidana euskaltegian, horrela ikusiko duzu bakarrik ez zaudela. Izan ere, zuk pentsatzen duzuna nik pentsatzen dut, zuk sentitzen duzuna nik sentitzen dut, zuri zaila egiten zaizuna niri ere zaila egiten zait. Dena den, ikasleon buruhausteak ez ezik, une onak ere komentatuko ditut blog honetan. Beraz, nire helburuak dira: zuk ondo pasatzea, zu laguntzea, baita nire hitzetan zuk zeure burua islatuta ikustea ere.
"El euskaltegi" aztertuta
Tres Tizaseko lagunek gonbidatuentzako txokoa atondu dute euren blogean, Te cedo la palabra atalean. Eta ez edozelako gonbidatuak, Lourdes Domenech izan genuen aurrekoan, eta oraingoan ELEren munduan ezaguna den Leonor Quintanak zer egin eta Vaya Semanitako "Euskaltegia" abiapuntu hartuta ohar didaktiko batzuk egin dizkigu.
Azken iruzkinak