udalak

2009 azaroak 24 16:24

Udaltop bloga martxan

Udaltop jardunaldien inguruko blogean berrikuntzan egin dira. Hona hemen handik bidali diguten mezua:

Udaltop jardunaldien bloga martxan da

Facebook eta Twitter sare sozialetan erabiltzailea zabaldu du Udaltopek, ezagutza partekatzeko eta mezuak zabaltzeko bide berriak landuz.
Iaz, Udaltop udaletako euskara-zerbitzuen topaketen lehen edizioan, “Nola indartu euskararen erabilera familietan?” gaia jorratu zen. 2010eko apirilean izango diren bigarren jardunaldietarako hainbat berrikuntza prestatu dira, hala nola, bloga eta sare sozialak.
Udaltop.com webgunean dagoeneko martxan den blogaren helburua parte-hartzaile eta antolatzaileen arteko harremana sustatzea, 2010eko edizioaren gaiaren eta egitarauaren definizioan parte hartzea eta zeuen iruzkinak helaraztea da.
Esan bezala, bloga ez da aurtengo edizioko berrikuntza bakarra. Facebook eta Twitter sare sozialetan Udaltop erabiltzaileak sortu dira eta horiei esker, Udaltop sareko partaide izan daiteke edonor. Hau da, udaletako euskara-zerbitzuen topaketetan interesa duten beste kideekin mezuak partekatzeko eta antolatzaileek igorritako informazioa jarraitzeko aukera izango da.
Gainera, blog berriak RSS jarioa du. Beraz, edozein RSS agregatzailetan iturri hori gehituz gero informazio gaurkotua jasoko da.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2009 irailak 19 03:33

Euskara mon amour

Harremanetarako internet-ataria dirudienak euskaltegira joateko diosku. Originala, edo erromantikoa behintzat bada Donostiako Udalaren kanpaina hau.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2009 ekainak 15 13:16

Antsoaingo Xalbador euskaltegia arriskuan

Antsoaingo Udalak bertako euskaltegiaren lizitazio publikorako baldintza zorrotzak jarri, inork bete ezin, ezta orain arte Xalbador euskaltegian jardun duten AEK-ko kideak ere. Beraz, datorren urtean Antsoain herria euskaltegirik gabe geratu daiteke.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2009 maiatzak 28 22:56

Lanean eta ikasten

Lapurdiko hainbat udaletako langileak lanerako ari dira euskaraz trebatzen. Erreportaia ekarri digu Argiak aste honetan.

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 otsailak 01 12:07

Euskara ikaslearen txartela

Irungo Udalak sortu du, euskara ikasten dutenek informazio berezitua eta prezio merkeagoak izango dituzte euskarazko produktu, zerbitzu eta aktibitateetan.

Txartelaren ideia hau ez da berria, Donostian duela urte batzuk jarri zen martxan.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
Harpidetu RSSren bidez