ikasleak

Züperman

Sustatuk eman digu gaur bideogile zuberotar honen berri. Euskara ikasten dabil Züperman pertsonaia hau. Botere bereziak eta "dekoderra" erabili ditu AEKren ikastaldian dirudienez.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Apunteak hartzeko era berriak

Produktibitate pertsonala idazgai duen Think Wasabi blogean ikaslearentzako gomendio eta aholku batzuk jarri dituzte, teknologia berriak nola erabili eskola tradizional batean: apunteak sarean gorde zuzenean, arbelari argazkiak egin... Gaur egun erraza da egia esanda.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Traumak eta mundu berriak

...nik euskararekin ez dut hemengo jende askok daukan harreman traumatikoa. Alderantziz, hitz bakoitzak, esaldi bakoitzak mundu bat eman zidan, eta eman zidan gaitasuna gauza gehiago esateko, jendearekin gauza gehiagori buruz hitz egiteko, testuak ulertzeko... Hasieran ez nuen ezer ere ulertzen, gero bat batean hasi nintzen entenditzen... eta erabat ezezaguna zitzaidan zerbait hasi zen irekitzen, lehen niretzat existitzen ez zen mundu bat.

— Petra Elser

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bekak bueltatu dituzte ikasleek Nafarroan

AEK eta IKAko ikasle batzuek Nafarroako Gobernuak eman dizkien bekak bueltatu egin dituzte bekaren zenbatekoari irrigarria iritzita. 9.000 euroko aurrekontua izan du gobernuak 1.600 euskara-ikaslerentzat.

5
Batez bestekoa: 5 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Irakasle zerbitzaria

Nos propone que veamos nuestras clases como restaurantes y al profesorado como camarero. Un buen camarero acude cuando le llaman y después se retira. Igualmente el profesorado debe mantener la actitud del camarero, que no participa de lo más importante, que no es la comida: la interacción entre los comensales.

— Fernando Trujillok Tom Waltoni hartutako hitzak

Atzo eta gaur Bartzelonan XVIII Encuentro Práctico de Profesores ELE egin da. Interneten horren berri izateko parada desberdinak izan ditugu: bideoan zuzenean, Twitter-en edo Fernando Trujilloren blogean besteak beste.

Trujillok oharrak hartu ditu saio desberdinetan eta blogean publikatu ditu laburpenak. Goiko hitzak Tom Waltonen Mi pizarra es digital. Pero ¿qué tengo que hacer para hacerla interactiva? saioan hartu ditu hain zuzen ere: Encuentro Práctico de Difusión e International House: Tom Walton (post VI) [De estranjis]

3
Batez bestekoa: 3 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntzak ikasten

...gaur egun ez gaituzte horretarako prestatzen, lehenengo irakaspenak ematen dizkigute ( batzutan oso modu desegokian), eta bere lana hor bertan bukatu dela uste dutenean zure esku uzten dute egiteke gelditzen zaizun bidearen erantzunkizuna, jakinda lana erdi bukatu gabe uzten dutela.

— egaixone

"Egaixone" hori Blogari.net-en lantzean behin agertzen den blog anonimo horietako bat da. Ez nintzateke ausartuko norena den esaten. EGA prestatzen dabilen ikaslea ote? Santurtziko norbait dela dirudi.

Hitzak hartu ditugun mezuan ez dabil euskara ikasteaz soilik, hizkuntzen ikaskuntzaz baino. Hizkuntzak ikastea

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABE: ikasleentzako dirulaguntzak

Olentzerok ekarri die (eskatutako eta merezitako) oparia azterketa gainditu dutenei.

Via: El euskaltegi

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikaslea irakasle

Se puede considerar rentable una actividad (la de enseñar a compañeros) que una vez que establece sus rutinas, compensa la gran inversión inicial de tiempo y esfuerzo. De hecho, cuanto más esfuerzo le dedica el “alumno-profesor” en un principio, más deseo de repetir la experiencia se genera en él, ya que aprende de ésta y el tiempo y esfuerzo requerido en las siguientes ocasiones es mucho menor.

— Gracia Lozano López

Marco ELE hizkuntzaren didaktika-aldizkariaren azken zenbakian ikasleak klasearen planifikazioan eta material aukeraketan jartzeko esperientzia baten berri eman digu Granadako Unibertsitateko Gracia Lozanok: "El papel de los alumnos en el proceso de selección, creación e implementación de materiales".

Esperientzia interesgarria ikasleari paper aktiboa emate aldera. Eta artikulu interesgarri gehiago aldizkarian: Marco ELE 9

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Esango nuke

... Japoniako neska bat dabilela euskara ikasten eta bloga egin duela eta euskara ikasteko liburuak eta hiztegiak gomendatzen dituela bertan.

Japoniera ere ez da hain zaila, ezta? Smile

Eta Japonian badirudi han gehiago ari direla euskara ikasten. Hemen ere kontatu ziguten.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Indioek bezala

Herritar bakarra entzun dut gizon horri euskaraz egiten, duela urte batzuk euskaltegian izena eman baitzuen. Herritar bakar hori irakaslea zen, noski

— Onintza Irureta (Argia)

Herri euskaldun batean bizi den erdaldunaren kasua kontatu digu Onintzak. Erdaldun horren aurrean erdaraz hasten dira ingurukoak, berak ulertzeko eta bere aurrean euskaraz egin dadin arazorik ez duen arren. Euskaltegian ikasten saiatu da gainera, baina ez ei du indioek bezala hitz egin nahi.

“Indioek bezala ez dut hitz egin nahi” (Onintza Irureta - Argia)

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez